Munduan pobrezia txikitu, baina pobre gehiago. Nola da posible?

Munduan pobrezia –

Artikulu honetan oso garrantzitsutzat jotzen dudan gai bati buruzko nire ikuspegia azaldu nahi nuke; pobrezia eta gosetea munduan, hain zuzen ere.

Hasteko, galdera erretoriko bat jarri nahiko nuke artikulua bere testuinguru egokian kokatzeko asmoz: Munduan pobrezia eta gosea igo ala jaitsi da? Ziur aski, gehienek pentsatuko duzue XXI. mendean arazo larriak direla gizartean; hala ere, munduko ekonomiak izugarrizko igoera izan du aurreko hamarkadetan. Horrek lagundu digu artikulu hasieran aipatu ditugun arazoak murrizten. Baina, benetan egia al da pobrezia jaitsi dela munduan?

Kontua da, pobrezia termino erlatiboetan jaitsi ahal dela, termino absolutuetan igo badaiteke ere. Zur eta lur geratuko zarete hau irakurtzean. Baina horrela da. Grafikoa ezinbestekoa da fenomeno hau ulertzearren:

Munduan pobrezia txikitu, baina pobre gehiago. Nola da posible?
Taula honen arabera, azken urteotan (2000tik aurrera), pobrezia txikitu da, ez bakarrik absolutuki, baita erlatiboki ere.
  • XX. mende hasieran 1.000 milioi biztanle zeuden munduan. Horietatik %60 (ehunekoa edo termino erlatiboa) pobretzat jotzen ziren. Hortaz, 600 milioi (pertsona kopurua edo termino absolutu) behartsu zeuden.
  • Gaur egun, 7.500 milioi biztanle daude munduan. Pobrezia tasa %10 era jaitsi da. Baina 7.500en %10, 750 milioi dira. Non dago gakoa? Biztanle kopuru totala igo dela.

Ondorioa argiago ikusteko ondorengo taula duzue ikusgai:

Hasiko gara, pobrezia tasak izan duen joera deskribatzen. Grafikoetan nabari dezakegunez, egia da pobrezia tasa apurkako jaitsiera izan duela orain dela 50 urtetik aurrera. Baina gauzak ez dira hain sinpleak. Ikerketek adierazten dutenez, munduan gero eta pobre gehiago daude. Datu hau ulertezina izan badaiteke ere, benetan egia da. Baina, nola izan liteke hau posible? Hurrengo paragrafoetan azalduko dugu zer gertatzen den munduan pobreziari dagokionez.

Hau ulertzeko, ezinbestekoa da populazioa nola banatzen den jakitea. Ondoko grafikoak populazioaren joera azaltzen du (oraingoa eta etorkizunekoa).

Munduan pobrezia txikitu, baina pobre gehiago. Nola da posible?
Biztanlearen bilakaera 1950etik eta 2100 urtera arteko aurreikuspena.

Grafiko honetan gehien harritu ahal gaituen gauza zera da: Munduko populazio gehiena Afrika eta Asian dago. Eta kontinente hauetan herrialde oso pobreak kokatzen dira, esaterako Bangladesh edo Sudan. Horrelako herrialdetan biztanle asko daude, eta horren ondorioz, pobre asko daude. Orduan, konklusio argi bat atera dezakegu. Herrialde behartsu askok, oso populatuta daude.

Herrialde pobreenek hazkunde tasa handiena dute (batez ere Afrikan). Herrialde aberatsenek askoz txikiago. Herrialde txiroek “pobre gehiago” munduratzen dituzte.

Honen inguruan gogoeta egin genezake. Alegia, segun eta zer irudi eman nahi dugun edo zer nabarmendu nahi dugun, datuak modu batean edo bestean azter eta aurkez litezke. Egoera bera, baina interpretazio ezberdinak. Botila erdi hutsik edo erdi bete? Ingeleraz esaten den moduan; Beauty is in the eye of the beholder (Edertasuna ikusten duen pertsonaren baitan dago).

 

Munduan pobrezia txikitu, baina pobre gehiago. Nola da posible?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude