[Urpeko Bonbarda #020] Ausardiaz

[Urpeko Bonbarda #020] Ausardiaz –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeigarren saio honetan, “Iruditzen zait jendaurrean barrenak husteko adorea falta izan zaiola euskal musikariari” dioen Birkite Alonsoren “Ausardiaz” zutabea hartu dugu ardatz.

Hogeigarren saioan, BIRKIT musikariak Berria egunkarian idatziriko azken Lauhazkan, “Ausardiaz”, oinarritu gara, eta bertan aipatzen diren kantu eta artistak entzungo ditugu.

Hasteko, Birkite Alonsok berak 2017an argitaratu zuen “Emen” lanetik bi kantu hautatu ditugu; Joseba Sarrionandiaren hitzeko osatutako “Munduan gertatzen den guztia” bata, eta “Barrutik barrurantz” bestea, “amatasunak eman eta kentzen duenari buruz” mintzo zaiguna.

[Urpeko Bonbarda #020] AusardiazCat Power bakarlariaren “I Don´t Blame you” kantuarekin abiatzen da testua -saioa bukatu aurretik, “The Greatest” ere entzungo diogu-, “katarsi batetik ihes egin duenari «ez dizut errurik botako» errepikatzen” diona, eta abestiak iturburu Kurt Cobainen heriotza izan zuenez, azken honek Nirvana taldearekin ondu zuen azken kantua ere entzun dugu: “You Know you´re Right”

Gazteleraz heltzen zaigun musikari buruz, “esango nuke abestien hitzak askoz ere esplizituagoak direla”, dio Birkite Alonsoren idatziak. Adibide gisa, Zahara jaendarraren “MERICHANE”, The New Raemon katalanen “A proposito de Garfunkel” diskoko “La Cafetera” eta Getxoko McEnroe taldearen “Como las ballenas” entzun ditugu, azken hau “Rugen las flores” lanekoa.

Euskaraz kantatzen dutenen artean, esandakotik Anari salbuetsi du Alonsok –“Nola galdu” eta “Piromania” entzun dizkiogu azkoitiarrari-, baita “Une batez” kantua ere, Eñaut Elorrieta bakarlariarena, “sortzailearen sentiberatasuna ausardia bihurtu duena, ahulezia ordez”.

.

* Birkite Alonsoren “Ausardiaz” oinarri izan duen podcasta (Berria egunkaria, 2021eko maiatzak 9).

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #020] Ausardiaz

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!