Zezenketen hilketa

Zezenketen hilketa – 

Zezenketen hilketaImajinatu momentu batez Aintzinako Erromara bueltatuko bagina. Orduantxe, gladiadoreak borrokatzen ziren batak bestea hil arte, bakoitzak ezpata eta ezkutu bakara eskuartean zuela. Norbaitek pentsa dezake gladiadoreek gustuko zutela borrokatzea, baina enperadorearen denbora-pasa hutsa zelako egiten zen. Orain, zorakeria irudituko litzaiguke honelako ekitaldiak ospatzea eta hauetaz disfrutatzea; guk, ordea, XXI. mendean mota honetako jardunaldiak ospatzen ditugu, baina gladiadoreak hil beharrean, zezenak dira hiltzen direnak  zirkuko harean; tira, zezen plazetan.

Izugarria dirudien arren, zezenketen alde dauden pertsonek tradizio bat dela esanez defendatzen dituzte ekitaldi hauek, zoritxarrez, zezenketak espainako tradizio deigarrienetarikoa da. Zer pentsatuko lukete jarraitzaile hauek haien maskotak hilko bagenitu eta tradizioa dela esango bagenu? Atzerritik datozen pertsonek zer pentsatuko ote dute zezenak hiltzea bezalako tradizio eta horrelako ohituren inguruan?

"Europan, zezenketa amaitu ostean, antolatzaile eta ikusle guztiak atxilotuko lituzkete"

Aurreko hariari jarraituz, gaur egun badaude animalien tratu txarren kontra dauden mugimenduak, non animalien eskubideak aldarrikatzen diren. Hori gutxi balitz bezala, erkidego batzuen esku-hartzea nabarmena izan da, izan ere, Espainiako zenbait eskualdetan, Canarietan adibidez, zezenketak aspaldi debekatuta daude. Gauza hauekin ikus dezakegu gure pentsatzeko modua, gizartearen pentsaera, aldatu dela eta zezenketak tradizio gisa hartzen utzi behar diogula. Zezenketak atzerrian ematen deigun Espainiako irudia da, herrialde atzeratu batena.  Garaiak aldatzen dira, historia aurrera doa eta gizakia eboluzionatzen ari da. Honekin guztiarekin esan nahi duguna da zezenek gure eskubide bera dutela bizitzeko eta tratu txarrak ez sufitzeko. Badakigu Espainiako kultura dela, baina ez al da anakronikoa horrelako jardunaldiak  oraindik ospatzea? Ba al da zilegia tradizioa izateagatik animaliekin nahi dutena egitea?

 

Eneko eta Eider

Zezenketen hilketa