Sofa, manta eta zerbait eskatu

Sofa, manta eta zerbait eskatu – 

Sofa, manta eta zerbait eskatuMcDonalds-era goaz, bazatoz? Ia egunero entzuten ditut horrelakoak. Errutina bezala. Izan ere, azken boladan handitu dira erosotasuna eta askatasuna ahalbidetzen dituzten ohiturak, hau da, gero eta ohikoagoa da zabor-janaria eskaintzen duten lokalak gaztez beteta egotea. Hots, janaria prestatzeko denbora eskas izanik, zergatik ez KFCra joan? Ezjakintasuna.

Txikitatik, gazteok ez dugu inolako heziketarik jasotzen nutrizioaren inguran, horrek ohitura txarrak eratzera bultzatzen gaitu. Hain zuzen, zenbaitetan txokoan sartu gara eta pizzaz zein alkoholez beterik aurkitu dugu. Askotan, bai. Erokeriak egiteko adinean gaudela aitortuz arrazoitzen ditugu horrelako jokabideak; baina, tamalez, ez gara ohartzen horrelako ekintzek sorrarazten dizkiguten kalteez. Hori dela eta, gazteok ekintzan ez ezik,  jarduerak dakarren ondorioetan ere arreta jarri beharko genukelakoan nago. 

Sofa, manta eta zerbait eskatu

Era berean, inoiz baino hedatuago dago sedentaritasuna gure adinekoen artean, dibertigarriagoa edo errazagoa delakoan. Edota Netflix ikustea edo PlayStationera jolastea kirola egitea baino nahiago dugulako, baita Tik-Token eta Instagramen ordu anitzak ematea ere. Hala ere, horrelako ohiturek kalteak sortzen dituzte gure artean; izan ere, ikerketei erreparutz gero, zuzenean konturatuko ginateke alimentazioak eta kirolak gaixotasunekin duten lotura estuaz; ohitura txar horiek, hamaika minbizi eta gaixotasun eragin baitituzte, alegia. Horren adibide hurbila dugu lagun-taldeetan, ezen denok daukagu koadrilan lodiegi edo argalegi dagoen lagun bat edo gehiago.

Aipatutakoa guztia kontuan harturik, agerikoa da egoera larria dela, horregatik, neurriak lehenbailehen hartzea premiazkoa da. Beraz, argi dago gazteok ohiturak aldarazi beharko genituzkeela; esate baterako, lokaletan jateko zerbait eskatu beharrean, guk prestatzen saiatu beharko ginateke. Behintzat, elikadura ohitura arazoak murrizteko eta osasuna zein zoriontasuna gazteon artean bermatzeko.

Sofa, manta eta zerbait eskatu

2 pentsamendu “Sofa, manta eta zerbait eskatu”-ri buruz