Zezenketen argazkiak salatzeko aukera eskainiko du Facebookek

Zezenketen argazkiak salatzeko aukera eskainiko du Facebookek

Zezenketen argazkiak salatu ahal izango dira Facebooken aurrerantzean, eduki desegokitzat jota, pornografia eta biolentzia irudiekin egiten den bezala.

Zezenketen argazkiak salatzekoErabakiak alde guztietako kritikak jaso ditu: zezenketaren aldekoek protesta egin dute, azalduz, lehen ere animalien tratu txarrak salatzeko aukera bazegoela eta, orain, “eduki desegoki eta desatseginak” izeneko atalean gehitu dutela zezenketen salaketa egiteko proposamena. Erabakia adierazpen askatasunaren aukeratzeko eskubidearen aurka doala salatu dute.

Animalistei zapore gazi-gozoa geratu zaie euren aldarrikapenetarako oztopo izan daitekeelako: protestarako erabilitako argazkiren bat salatuz gero, Facebookeko orria itxi diezaiekete. Garaipena da, ordea, euren ustez, Facebookek animalien tratu txarrak eta zezenketen arteko bereizketa esplizituki azaltzea, zezenketak indarkeriaren adierazle direla onartzen duelako horrek eta, ondorioz, Animalistei arrazoia ematen dielako.

Dena den, zezenketen aldekoak haserrarazi ditu, bereziki, Facebooken erabakiak. Madrilgo zezenketen federazioak dei egin die zezen zaleei neurriak hartzeko, Facebooketik irten eta beste sare sozial batzuetan parte hartzera ere gonbidatuz.

Zezenketen argazkiak salatzeko aukera eskainiko du Facebookek