Zer hartzen dute aktoreek pelikuletan droga hartzen dutenean?

Zer hartzen dute aktoreek pelikuletan droga hartzen dutenean?Kokaina, heroina, estasia… Charlie Sheenen etxean larunbat gau bat bihurtu da pop kultura.

Telebistako serieetako eta film berrietako istorioetan garrantzia handia hartu dute drogek, istorioaren beraren hari bilakatuz askotan. “Homeland” telesailean Brody (Damian Lewis) protagonista caballo adiktu bilakatzen da droga hartu ostean eta “American Horror Story: Coven” telesailean Jessica Lange kokaina sartzen ikus daiteke.

Baina zer hartzen dute benetan aktoreek pelikuletan eta telesailetan droga hartzen dutenean? Hainbat modu dago kamera aurrean egiazko gisan ikusiko den droga faltsuak egiteko. “Droga” faltsu horien konposizioa desberdina izango da mahai batean marra batzuk bakarrik azalduko badira edo aktoreek sudurretik sartu behar badute.

Kokaina, adibidez, mahai batean azaldu behar bada artirinarekin faltsutzen da gehienetan. Aktore batek esnifatu behar badu laktosa hautsa erabiltzen dute. Laktosarekiko intolerantzia dutenen kasuan B bitamina hautsak har dezake laktosa hautsaren lekua.

Hauts forman azaltzen den heroinaren kasuan antzeko prozedura bat erabiltzen da. Batzuetan, esne-hautsa eta inositola nahasten dira, egiazko heroinaren itxura lortzeko. Aktoreak “heroina” hori berotu behar badu, ordea, azukrea eta sodio bikarbonatoa erabiltzen dira, heroinaren antzera loditu dadin.

Xiringak ere bereziak izan ohi dira, orratzak aktorearen besoa ukitzean azalean sartu beharrean barrurantz biltzeko eginak, desagertzean besoan sartu denaren ilusioa sortuz.

Aktore batzuek beraien marihuana erre nahi izaten duten arren ohiko kasuetan oreganoa jartzen dute porroetan. Produkzio batzuen kasuan, ordea, THC aktiborik gabeko marihuana erabiltzen dute.

Faltsutzen diren drogen zerrendarekin jarraituz, estasi pilulak beharrean azukrezko plazeboak hartu, markatu eta koloreztatzen dira, benetako pilulekin egiten den bezala.

Droga guzti hauek eta gehiago “kontsumitzen” dira egunero kontsumitzen ditugun film eta telesailetan.

New York Posteko artikulu honetan oinarritua.

Zer hartzen dute aktoreek pelikuletan droga hartzen dutenean?