Elearazi, papereratzeko bidean

Gogoratzen Elearazi blog-a? Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochales itzultzaileek sortu zuten 2012ko martxoan, karrera amaitu berritan. “Itzulpengintzaz pentsatzen eta langintza jorratzen jarraitu nahi genuela-eta, nora jo oso garbi ez geneukala, guk geuk geurea sortzea erabaki genuen, jende gehiago bil zedin asmo. Astero-astero gutxienez eduki bat argitaratzeko helburua ezarri genuen, eta baita kunplitu ere. Hasieran itzulpenak, hausnarketa-artikuluak eta elkarrizketak ateratzeari ekin genion. Itzulpenek eta elkarrizketek iraun dute, eta kronikak bihurtu dira gure gogoetaren beste habe nagusietako bat.¬†

Leihoak hiru urte iraun zituen zabalik, harik eta 2015eko martxoan itxi zuten arte. Orain, eta azken festa¬† modura, digitala zena paperean gorde nahi dute. “Horretan ibili gara azken hilabeteotan, hiru urtetako aukeraketa bat egin eta papereratzeko prestaketa lanean”. Paperezko testigantzara lehen aipatutako hiru eremuen (Itzulpenak, elkarrizketak eta kronikak) lagin bat ekartzea erabaki dute.

 

Elearazi, papereratzeko bideanBi liburuxka

Bi liburu argitaratzea dute asmoa:

Lehenengoan, euskarara ekarri zituzten autoreen lagin bat. “Gehienek ez duten arren, oraindik, euskal argitaletxeetarainoko bidea egin, kuttunenekin batera gorde ditzazun apalategian”.

Bigarrenean, kaleratu zituzten elkarrizketa eta kroniken puska bat; “hainbeste aldiz esan baitziguten: inprimatu eta lasai irakurtzekoak dira hauek!”.

Elearazik “Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas” leloa (edo pasartea) zeraman azpititular, eta papererako bidea egin dezan irakurleen arnasa behar du orain.

Horretarako, crowdfunding kanpaina abiatu dute Karena plataforman.

“Diru-bilketa honen helburua liburua sortzeko gastuak estaltzea da, irabazi-asmorik gabe”. Helburua 3.500 euro batzea dute, eta “lortzen ez badugu, bertan behera utziko dugu argitalpena”.

Elearazi, papereratzeko bidean

crowdfunding, Danele Sarriugarte, Elearazi, Garazi Arrula, itzulpengintza, Karena, literatura
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude