Zer gertatuko da gaur katalunian?

Zer gertatuko da gaur katalunian –

Zer gertatuko da gaur katalunian?

Eguna bukatu baino lehen jakingo dugu hauteskundeek zein emaitza uzten diguten; beste kontu bat izango da hortik aurrera eman beharko diren elkarrizketak, akordioak lotu nahi izatekotan.

Aurreikuspenak aurreikuspen, Ara egunkariko Maiol Roger-ek, politika saileko kazetariak, euskaratu dugun argazkia agertu zuen herenegun, 155ak hauteskundeak errepikatu beharra eragotzi lezake izeneko idatziarekin:

.

«Politika katalanak bere ohiko bidea jarraitzen badu, abenduaren 21eko emaitza, gaurkoa, deabruzkoa izango da, eta mahai gainean jarriko du hiru hilabete barru hauteskundeak errepikatzeko aukera.

Unionismoak ez du gehiengora heltzeko aukerarik, eta horretarako Comun-ak behar baditu, Xabier Doménechen alderdiak esana du ez dutela horrelako akordioetan parte hartzeko asmorik. Independentismoak, bestalde, badu gehiengoa lortzeko aukerarik, baina ez Govern bat erraz osatzekoa: CUP-ek aldebakartasunaren alde estutzen jarraituko du -agenda soziala ahaztu gabe-, eta ERC zein JxCat-ek abiadura ezberdina daramate jada, elkarrizketa berreskuratu eta Estatuarekin aldebiko negoziazioa ahalbidetzearena.

Zer gertatuko da gaur katalunian?Azken aukera honek Procés-ak aurrera jarrai dezan beharrezkoa lukeen akordioa eragotz dezake, JxCat eta ERC-ek zer egin argi baldin badute, bederen: zilegitasuna duen Govern-a berreskuratzeko asmoaz gain (herbestean dagoena eta kartzelaratua izan dena); urriaren 1ari jarraipena nola eman, errezeta argirik dutenik ez dirudi.

Guzti honek urrundu egiten du goreneko akordio bat, CUP-en baiezkoarekin lortuko luketena. Gutxieneko akordio baten aukera da, beraz, gelditzen zaiguna: instituzioak berreskuratzeko. Horrela, eta beti ere Govern bat eratzen bada, abenduaren 21ak 155a itxitzat ematea ekarriko luke. Eta orduan ERC eta JxCat-ek (ados jarriko balira, batere argi ez dagoena), CUP eta Comun-en abstentzioa bultza lezakete, autonomia etetearekin bukatzeko.

Autonomia berreskuratzeko eta norabide berri bat jartzeko Govern bat, gutxiengoarekin osatua eta barne tentsioduna, iraungitze datarekin eta zalantza nagusi batekin: ea nor izango den president. Hara, betiko kontua!».

.

Sarrera Ara egunkariaren joan den igandeko azalarekin ilustratu dugu, Manel Fontdevila marrazkilariak egindako lana, non gaurko bozetan lehian diren zazpi hautagaiekin osatutako erretaula bikaina agertzen den (klikatu ezazu handitzeko).
Zer gertatuko da gaur katalunian Zer gertatuko da gaur katalunian

Zer duzu buruan “Zer gertatuko da gaur katalunian?”-ri buruz

  • Gaur Estatu atzerritar batek ez den bere Estatuan hauteskundeak antolatu ditu eta aurrera eramango dira. Egun haundia inperialismoarentzat. Galdu zuten ezpazio politikoa berreskuratu dute. Hala ere katalandarrek, herri mailan, aurrera pausu handia eman dute eta ziurazki bidea garbiagoa geratu da eta soberan diren estrukturak desegintasunerako bidea hartuko dute.
    http://hamabost.net/categorias/jefatura-y-desgobierno/