Katalanek botoa eman aurretik ikusi beharreko hiru bideo

Katalanek botoa eman aurretik ikusi beharreko hiru bideoKatalanek botoa eman aurretik ikusi beharreko hiru bideo –

Hauxek dira katalanek gaur botoa eman baino lehen ikusi beharko lituzketen bideoak:

Omnium Cultural Crida per la Democràcia plataformak bideo bat argitaratu atzo, gaurko egunari begira. “Dena dugu jokoan” deitzen den lanak askatasunaren aldeko bozka ematera deitzen du jendartea, eskola katalanaren eta bakearen alde, etxejabetzeen kontra, errefuxiatuen eta erreferenduma alde egindako borroka gogora ekarrita. “Garrantzitsua da nondik gatozen eta, batez ere, nora goazen gogoratzea. Demokrazia babesten jarraitu beharra dugu, eta askatasuna defendatzen”.

.

Errepublikaren Defentsarako Komiteak (CDR, katalanez) bideo hau argitaratu zuen hautestontziak ireki baino hogeita lau ordu aurretik. Bertan, Errepublika sortzeko bidean aurki daitezkeen oztopoak gainditzera deitzen du herritarra, antolatu eta kalean jarraitzera, “menpekoak baino nahi ez dituztenen aurrean”. Bideoan castell bat egiten dute, etorkizun duin baten alde, “Gailurrera iristeko bide bakarra behe-behetik abiatzea da”.

.

Azken bideoa Guerrers del Vent izeneko erabiltzaile batek igo zuen Youtubera herenegun, abenduaren 19an, eta dagoeneko 15.000 ikustalditik gora izan ditu. “Bagara ala ez gara?” tituloa daraman ikus-entzunezkoak askatasunaren eta preso politikoak askatzearen alde botoa emateko gonbitea egiten du; independentziaren eta Errepublika Katalanaren alde.

Katalanek botoa eman aurretik ikusi beharreko hiru bideo