Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean?
Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean?
Oso zaila da ez posizionatzea gaurkoa bezalako Diada batean. Ezer ez esatea bera ere, posizio edo postura baten adierazgarri baita. Gure politikari asko lore eskaintza egitera joanak dira Rafael Casanovaren monumentura, beste batzuk nahiago izan dute etxean gelditu. Alderdi abertzaleak Bartzelonako kaleetan izan dira, eta unionistek berriz postura ekidistantea agertu dute, prentsaurreko hotzetan boteaz beren mezuak. Baina, zer diote bada gure politikariek Kataluniaren Diadarik berebizikoenean?
1- EAJ
Iñigo Urkulluren twitter kontua isilik jaiki da gaurkoan. Isilik egonagatik ere oraindik ozen entzuten da duela egun batzuk bota zuen “I love Cat” txioaren oihartzuna. Dena dela, bere testigua Andoni Ortuzarrek hartu du Bartzelonako Diadako ekitaldian: “Bartzelonara etorri gara prozesuari gure babesa, gure sostengua emateko”, dio Ortuzarrek eta azpimarratu du Kataluniako erakundeek erreferenduma deitzeko eskubide osoa dutela.
Solemne interpretación de ‘Els Segadors’ ante el monumento a Rafael Casanova. #Diada2017 pic.twitter.com/FtqnaNdOgS
— Andoni Ortuzar (@andoniortuzar) 2017(e)ko irailak 11
#bideobloga #Catalunya nazio bat da eta bere #etorkizuna erabakitzeko eskubidea du. #Diada2017 pic.twitter.com/wg5JFuMohS
— Andoni Ortuzar (@andoniortuzar) 2017(e)ko irailak 11
2- EHBildu
EHBilduk delegazio bat bidali du Kataluniako prozesuari babesa eskaini eta Rafael Casanovaren monumentuan loreak jartzeko. Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Bakartxo Ruiz izan dira Bartzelonako kaleetan. Otegik ETB2ko ‘En Jake’ programan argi asko bota du: “Ez gara inor baino gutxiago. Berdintasunez eta errespetuz solastu nahi dugu. Horretarako behar dugu Estatu bat”.
Els Segadors:
Que tremoli l’enemic
en veient la nostra ensenya:
com fem caure espigues d’or,
quan convé seguem cadenes!#LaDiadadelSí https://t.co/KgJvFYlmOc— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2017(e)ko irailak 11
EN DIRECTO/ @ArnaldoOtegi: “No somos ni más ni menos que nadie. Queremos hablar con igualdad y respeto. Para eso necesitamos ser un Estado.” pic.twitter.com/S1Uy7G4B2C
— En Jake (@enjakeETB) 2017(e)ko irailak 11
?? El momento de la ofrenda floral de @ehbildu y @ArnaldoOtegi, entre aplausos del público asistente, con motivo de la Diada. @EFEnoticias pic.twitter.com/bPNy7NnIBF
— Àlex Cubero (@alex_cubero) 2017(e)ko irailak 11
3- Podemos – Ahal dugu
EAEko Ahal duguko buru den Edu Maurak txio bat eta bakarra bota du diadaren egunean. Oso gainetik aipatuz kataluniarren festa eta aldarria. Laura Pérezek berriz ez du deus esan sareetan. Badirudi Euskal Herriko moreei ez zaiela gehiegi interesatzen kontua, urrun harrapatzen diela.
Por motivos obvios, todo pasa hoy por Santiago, Nueva York y la #Diada2017. También hay que acordarse de que Adorno nació el 11-S de 1903 pic.twitter.com/5aMOJcqGYD
— Eduardo Maura (@edumaura) 2017(e)ko irailak 11
4- PSE-EE
Idoia Mendiak Miquel Iceta bere homologo kataluniarraren zorion txioa bertxiotu du. Dena dela, azken asteetako mezuek argi baino garbiago uzten dute zein den EAEko sozialisten aburua.
.@socialistes_cat Bona Diada Nacional de Catalunya! Us convido a llegir el Manifest del PSC https://t.co/G63NpYeZAs #CatalunyaSomTots pic.twitter.com/z8AqhmKmKF
— Miquel Iceta Llorens (@miqueliceta) 2017(e)ko irailak 11
Kataluniako herritarrak bide bazterrean utzita daude. Hauxe da larriena. pic.twitter.com/0KCJ1HG5w9
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) 2017(e)ko irailak 7
5- PP
Alfonso Alonsok, Basagoitiren politika popari segida emateko asmoarekin edo, Iñigo Urkulluren memea aipatu du Twitterren: “Kataluniarekiko politika naifak egiteari utzi behar dio Urkulluk. I love Cat baino zerbait gehiago esan beharko luke”. Gero, EAJ erradikalengana ez hurbiltzeko berme gisa aurkeztu du bere burua.
No es momento de que Urkullu se ponga de perfil ni haga política naïf sobre #Cataluña. Debe aclarar que se va a apartar de la vía catalana pic.twitter.com/9Rh6coO7Q3
— Alfonso Alonso (@AlfonsoAlonsoPP) 2017(e)ko irailak 11
El PNV debe dar garantías de que #Esuskadi no va seguir el camino de ruptura de #Cataluña. Urkullu debe decir algo más que I love Cat pic.twitter.com/qWnelq9hCM
— Alfonso Alonso (@AlfonsoAlonsoPP) 2017(e)ko irailak 11
Ortuza erreferendumaren aldeko aldarria egiten.
Bitartean Urkullu odolgabea “oraindik negoziazioa posiblea da” esaten, katalandarrak Espainian mantenteko ahaleginetan balego bezala; ezertaz ohartu izan ez balitz bezala; horrela jokatuz bere estrategia ahularen zuritzea lortuko balu bezala.