Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean?

Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean?

Oso zaila da ez posizionatzea gaurkoa bezalako Diada batean. Ezer ez esatea bera ere, posizio edo postura baten adierazgarri baita. Gure politikari asko lore eskaintza egitera joanak dira Rafael Casanovaren monumentura, beste batzuk nahiago izan dute etxean gelditu. Alderdi abertzaleak Bartzelonako kaleetan izan dira, eta unionistek berriz postura ekidistantea agertu dute, prentsaurreko hotzetan boteaz beren mezuak. Baina, zer diote bada gure politikariek Kataluniaren Diadarik berebizikoenean?

Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean?

1- EAJ

Iñigo Urkulluren twitter kontua isilik jaiki da gaurkoan. Isilik egonagatik ere oraindik ozen entzuten da duela egun batzuk bota zuen “I love Cat” txioaren oihartzuna. Dena dela, bere testigua Andoni Ortuzarrek hartu du Bartzelonako Diadako ekitaldian: “Bartzelonara etorri gara prozesuari gure babesa, gure sostengua emateko”, dio Ortuzarrek eta azpimarratu du Kataluniako erakundeek erreferenduma deitzeko eskubide osoa dutela.

2- EHBildu

EHBilduk delegazio bat bidali du Kataluniako prozesuari babesa eskaini eta Rafael Casanovaren monumentuan loreak jartzeko. Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Bakartxo Ruiz izan dira Bartzelonako kaleetan. Otegik ETB2ko ‘En Jake’ programan argi asko bota du: “Ez gara inor baino gutxiago. Berdintasunez eta errespetuz solastu nahi dugu. Horretarako behar dugu Estatu bat”.

3- Podemos – Ahal dugu

EAEko Ahal duguko buru den Edu Maurak txio bat eta bakarra bota du diadaren egunean. Oso gainetik aipatuz kataluniarren festa eta aldarria. Laura Pérezek berriz ez du deus esan sareetan. Badirudi Euskal Herriko moreei ez zaiela gehiegi interesatzen kontua, urrun harrapatzen diela.

4- PSE-EE

Idoia Mendiak Miquel Iceta bere homologo kataluniarraren zorion txioa bertxiotu du. Dena dela, azken asteetako mezuek argi baino garbiago uzten dute zein den EAEko sozialisten aburua.

5- PP

Alfonso Alonsok, Basagoitiren politika popari segida emateko asmoarekin edo, Iñigo Urkulluren memea aipatu du Twitterren: “Kataluniarekiko politika naifak egiteari utzi behar dio Urkulluk. I love Cat baino zerbait gehiago esan beharko luke”. Gero, EAJ erradikalengana ez hurbiltzeko berme gisa aurkeztu du bere burua.

Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean? Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean?

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “Zer diote euskal politikariek #Diada2017 egunean?”-ri buruz

  • Ortuza erreferendumaren aldeko aldarria egiten.
    Bitartean Urkullu odolgabea “oraindik negoziazioa posiblea da” esaten, katalandarrak Espainian mantenteko ahaleginetan balego bezala; ezertaz ohartu izan ez balitz bezala; horrela jokatuz bere estrategia ahularen zuritzea lortuko balu bezala.