Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura?

Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura? –

Amatiñok, eibar.org komunitatean duen blogean.

Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura?Lehen hamar espainiar markarik globalenen artean, bat baino ez da enpresa industriala. Eta, hain zuzen ere, bera baino ez euskalduna. Sekula historian izan den nazioarteko teknologia-merkaturik leihatuenean, errazago ote industria-tresna eraginkorrik erdiestea kultura-emari arrakastatsua lortzea baino?

Espainiako Markarik Entzutetsuenen Foroak argitaratu du hamar espainiar enpresarik nazioartekotuenen zerrenda. Ilarak, besteak beste, hainbat adierazpide objektibo eskaintzen digu:

Espainiar epresarik entzutetsuenak, batez beste, ia 57 herrialde ezberdinetara esportatzen duten arren, badira hainbat ehun herrialdetik gorako merkatuetara iristen direnak eta, hiru, barrena, 150-160 herrialdetara.

Lehen hamar enpresarik mundialenen artean, bat baino ez da industria-sektorekoa.  Beste bederatziak, zerbitzuak, ekipamenduak, moda, jan-edanak eta kosmetika arlokoak dira.

Lehen hamar horietatik bat baino ez da euskal enpresa: EGA Master. Eta, hain zuzen ere, euskal enpresa hau da espainiar sektore industrialeko bakarra.

.

Lau zertzelada objektibo horiek hainbat burutapen iradokitzen digute:

Euskal enpresek erruz esportatzailetzat dute euren burua. Bai… baina.

Espaniar marka industrialak ez dira, nonbait, zabalduenetakoak nazioarteko merkatuetan.

Nazioarte mailan, euskal ekoizpena gehien barreiatzen duen sektorea industria da.

.

Eta, euskal gizartera begira:

Gutako zenbatek daki gurean badena 152 herrialdetan zehar euskal produktuak eskaintzen dituen enpresarik?

Inork ez du gero pentsatuko hori huskeria denik edo batere meritu berezirik ez duenik, ezta?

Gurean balego idazleren bat –edo kantaririk, edo artistarik…– bere emaitza 152 herrialdetan salduko lukeenik… zelako estimutan izango genuke? Ez al litzateke komunikabide guztietan albiste sonatua izango?

.

‘Eman ta zabal zazu munduan fruitua’ delako leloa dela-eta…

Sekula historian izan den nazioarteko teknologiarik lehiatuenean, zergatik uste dugu zailago dela kultura-emari eraginkorra lortzea, industria-tresna arrakastatsua erdiestea baino?

Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura?

Zer da esportagaitzagoa, teknologia ala kultura?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude