Zalaparta Frantzian ez-erretzaileen kanpaina bategatik, felazioa tartean dela.
Iragarkiko esaldiak ez dio ezer berririk: Erretzeak tabakoaren esklabu egiten zaitu, baina, gainerantzean, gauza asko atera daitezke kanpainako iruditik:
– Hiru felaziogileetatik bi, mutikoak dira. Arrigarriagoa ote mutilak postura horretan ikustea neskatilak baino?
– Irudietako hiruak dira zuriak. Non dira Frantzian hainbeste diren beste koloretakoak? Ez ote dute haiek pipatzen?
– Ez ote du inork egingo felazioaren irudi kaltetuaren alde.
Gehiago: frantsesez, gaztelaniaz.
Kanpaina bera, hemen aurkituko duzu.