Blogean idaztea ere delitu bilakatzen denean

Asel Luzarragak 2010 urtea espetxean hasi zuen. Hori badakigu dagoeneko kezka daukagun euskaldunok. Sarea izan da horren lekuko. 

MTU3MA==

Aselaskatu.org bezalako ekimenekin, elkartasuna bihotzetik bit-etara zelan igarotzen den ikasi dugu. Eta jo eta ke, sagu eta kode irekiarekin, hemen eta han ibili zaizkigu, ibili gaituzte, ibili gara… Asel Luzarragaren askatasunaren eske. Eta espetxea atzean utzi duen arren, etxean jarraitzen du bere atxiloaldiak… eta Txiletik kanporatzeko arriskua ere badu.

Ez genekiena da, blogean idatzitakoak, delitu froga gisa aurkeztu dituela fiskalak. Anarkismoaren inguruko bere gogoeta dira orain bere aurkako pentsamendu. Horrela kontatu dizkigu Euskal Herrian egiten duen lehen elkarrizketa honetan. Eta flipatuta utzi gaitu. 

Negar edo barre egin?

 

Elkarrizketa entzungai dago sarean, irratia.com gunean. 

  • Bloga delitu bada, idazten jarraitu behar dugu. 
  • Maputxeen eskubideak defendatzea ez bada zilegi, munduko maputxe guztien alde agertuko gara.
  • Anarkismoa ez bada agintarien gustuko, gora munduko Likiniano guztiak oihukatuko dugu. 
  • Euskalduna izatea zer den badakigu ordea…. jarraitu beharko dugu euskaldunago izaten, orduan. 

MTU3NA==

Biba zuek! beraz, munduko blogari, maputxe, anarkista, iraultzaile, idazle eta euskaldunak….

aspaldi idatzia zigun beste euskaldun batek, beste idazle batek, beste…. horrek.

Euskaldune izetie, indixue, baltza ala sahararra izetialakua dala….

Irudia | asel askatu | aselaskatu.org | Creative Commons By SA
Irudia | biba zuek! | ptx | Creative Commons By SA
asel, Asel Luzarraga, bibazuek, literatura, maitasuna, Txile
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

17 pentsamendu “Blogean idaztea ere delitu bilakatzen denean”-ri buruz

  • Ikaragarria da Patxi, sinplifikazio eta maltzur-erabilerarako daukazun joera: blogean idaztea ez da, berez, delitu. Eta ederki dakizu hori. Kontua, idazten dena, lekuko legediaren arabera, delitu den ala ez da.
    Platano bat banana bat baizik ez da, baina agure bat platanoa eztarriko zulotik sartuta asasinatzen baduzu, arma hiltzaile bihurtzen da platano hori. Bistan da ezin esan daitekeela platanoak arma hiltzaileak direnik. Ala zuk bai?

  • Patxi Gaztelumendi

    Joera? Alegia behin baino gehiagotan ari naizela sinplifikatzen eta maltzur erabilera egiten… zehaztuko bazenit… eskertuko nizuke.

    Badakit jakin, blogean idaztea ez dela berez delitu. Baina blogean idaztea ere, delitu daiteke. Txilen gertatu da, eta ez da nik esana, Asel Luzarragaren kontrako delitu zantzuak topatu bide ditu fiskalak, bere aferan. Eta horrek harritu nau gehien… baina tira.
    Platanoari dagokionez. Agure hori platanoa janda hiltzen den egunean izenburu hau jarriko diot gertatutakoari: Adin batetik gora, platanoak jatea ere, arriskutsua izan daiteke.
    Sinple eta maltzur. Beste barik.

  • Patxi Gaztelumendi

    Mezu pribatu bat ere bialdu diot Inpoxible sinatu duen horri, baina e-posta helbide faltsua jarri du.

    Denon aurrean idatziko dut orain, berak ez ezik… jakin dezazuen zer izkiratu diodan… lagun jator horri:

    to: txipristobitx@euskalnet.net
    from: patxi@gaztelumendi.org

    Maltzur eta sinple

    maltzur eta sinple
    baina aurpegia eman eta izen abizenekin…

    nahi duzunerako.

    ptx
    biba zuek! artikulu sailaren egile… besteak beste.

  • Asko bilatzen ibli gabe, honakoa: “Gobernuan dauden alderdiek euskara eta hizkuntzaren alde sekulakoak eta bi esan dituzten arren, hedabideek euskaraz ari diren ikasleak gutxietsi eta iraindu arren, gurasoon erabakia irmoa izan da.”
    Zein alderdi “daude” gobernuan?
    Zer/noiz, noiz da gauza/kontu bat “sekulakoak eta bi”, zeuri hala iruditutkoan?
    Benetan da egia: “hedabideek euskaraz ari diren ikasleak gutxietsi eta iraindu” dituztela? Ez nekien.
    En fin, kuku hotsean ezagutzen dela nor den kuku. Eta zure idatzi guztietan ikusten da, zein uretako arraina zaren. Aspergarria den arren, eskertzekoa da hori. Barkatu: egia esatera, eskertzekoa den arren, asperagrria da hori. Maiordomoa dela hiltzailea esaten dizutenean bezala.

  • Patxi Gaztelumendi

    Arrazoi duzu aizu, Celaa eta Basagoiti, Oiartzabal eta Txarli Prieto guztiak buru belarri ari dira D ereduaren alde.
    Vocento taldeko egunkariek begi onez ikusten dituzte euskarazko ereduetan ari diren ikasleak. Lau zutabetara irekitzen dituzte albisteak esanez oso nota onak ateratzen dituztela.

    Zein uretako arraina naiz ba? Esaizu.. esan, biolentziaren aldeko erradikal ezjakin bat naizela… euskara abertzaletasunez mozorretzen duen manipuladore bat…
    esaizu adibidez, aurpegia ematen duen harro bat, zorritsua… eta lotsa gabea.
    Eta?

    Zure irainek ez naute beldurtzen kolega, ez daukat izkutatu beharrik aurpegia emateko… lotsa barik, eta kontzientzia osoarekin idazten ditut hemengoak… eta uste dut, dexente irakurtzen direla… blogean bezala Zuzeu.com honetan ere.
    Eta?

    Hemendik aurrera, zu izango zaitut ondoan… zer esan eta zer ez esan esateko… ezta?

    We media irakurri duzu? horrek ematen dizue min, boterearen menpeko zaretenoi… jendeak ahotsa eskuratzea… iritzia ematea, kontroletik at egotea… ba izorra zaitezte, hau da geroa, hau da etorkizuna. Horrela ari gara aspaldion… baita euskaraz ere.

    Bitartean, ea zure artikuluren batekin eredua markatzen duzun….

    besarkada bat eta muxu handi handi bat.

  • Beste mosu handi bat nire partez inposible, inpoxible.

  • Bai legedia horren inguruan, lekuko legediaren araberako kontu bat izango balitz… Aldatu titularra; Adierazpen askatasuna delitu bihurtzen denean.

    Horrekin denok konforme? Edo ezta? Ba ezta, adierazpen askatasuna lekuko legediaren arabera erabiltzen delako (kaguen).

    Ez hipokritak izan… Argi dago, edo nik behintzat argi daukat, Asel zergatik izan den atxilotua, eta Patxirekin bat nator… Eta egia esan, oso titular ona deritzot.

    Ondo segi!

  • Nik irain eta zuk hitz, Patxi. Ni boterearen menpeko eta zu askatasunaren maitale… kar,kar,kar… Bihotzekoa atake handi batek eman behar dit, lehenago algara-arnasestuka itotzen ez banaiz.
    Gauza bakarrean duzu arrazoi, neure izena ezkutatzen dudala eta esango dizut zergatik: zure antzeko hamaikak izutu eta beldurrarazi nauelako gaur baino lehen, amigo.
    Babes minimoko lizentzia hau erregutzen dizut, beraz. Baina nahi baduzu, ez dizut gehiago erantzungo, ez baitut neure izenez zeuri emandako erantzunak sinatzeko asmorik.
    Onartzen dizut ez dela gauza bera iritzi bat sinatu ala sinatu ez. Eta ondo deritzot zeuk harrotasunez sinatu egiten duzula aldarrikatzeari.
    Hortik aurrera, lehen esandakoak balio du: gaztelaniazko “previsible” hitzari, “aurrikus daitekeena” triste bat jartzen dio Elhuyarrek. Ba hori, zuk diozun edozeri “aurrikus daitekeena” irizten diodala. Badakidala zer iritzi ukango duzun zeinahi gairi buruz. Eta ez pentsa, neu ez naiz ibiltzen askotan zeure pentsamendutik oso urruti, baina aspertu egiten naute sorpresa eta berrikuntza gabeko kontuek. Zer egingo diogu. Nire arazoa da hori. Zeuk segi berdin berdij, txaloak eta musuak ematen dizkizute eta, zeu bezalakoek. (Neska gutxitxo aukeran hala ere).
    Biba zu! Biba Patxi!

  • Patxi Gaztelumendi

    Agur, eta bakea eman, arren.
    Nik mutilak asko maite ditut, eta maite banaute… atsegin handiz hartuko ditut beso artean.

    Ni bezalakoak direla diozu, arriskutsuak eta ezjakinak orduan hauek ere… eta zu mehatxupean dagoen gizajoa…. ai ama!

    zenbat kalte eta zenbat maltzurkeri sortarazi digun balizko konfliktoak…. ai ama!

    min ematen didate juaneteek….

    ez dakit barre ala negar egin… baina lortu duzu, Aselen salaketatik apur bat desbideratzea, eta uste dut, uste apalean, hori zenuela helburu.

    Aselen alde beste zerbait egitera bultzatu nauzu, ia oharkabean… bakezale baten alde, gerra ematea alegia… ta mila esker.

    Patxo bat, zuretzat be! eta bejondeizula isiltasun horretan.

  • Patxi Gaztelumendi

    […] delitu froga bezala agertzea afera honetan. Harritu egin nau eta holan adierazi dut publikoki, blogean idaztea ere delitu bilakatzen denean […]

  • Bai, bakea zu(e)ri, iraultzaile perfektu eta ezin gaindituzko horri. Besteok ez bezala, munduko kausa zintzo guztien zerbitzari leial zaren horri: feminista, ekologista, antikapitalista, berdintasunzale, ekintzaile eta interneteko bisionario paregabe horri. Bakea zuri, bai. Ez dizut gehiago idatziko, bakean lagako zaitut, baina kontuz zure betiereko pelmadarekin. Inork ez dizunez esango: predikadore berri bat dirudizu.

  • Patxi Gaztelumendi

    Inbidia ala?
    Zaindu maite duzun hori, lagun.
    agur.

  • Gari Garaialde 2010-02-23 18:04

    Inpoxible, barkatu baina batzuk ez diogu esango, hala iruditzen ez zaigulako.

  • Ai ene! Patxi lagun berri bat egin duzu, edo agian dugu esan beharko, erabiltzen duen plural hori ikusita. Ez nekien bizi ditugun garaietan oraindik trolak modan zeundenik… Aselek bidalketa zikindu baino ez du lortu eta oso seguruenik egin nahi zuena hori zen.

    Baina gauza baten arrazoia emango diot, munduko kasu (ez) galduekin lanean jarraituko dugu, edo nik behintzat, jarraituko dut. Ea zuk zer egiten duzun, baina besteon lana zikintzea ez da egin beharrekoa, lagun!

    Beraz laguntxo, ondo izan!

  • …predikadore, predikatzaile edo dana dalako horien inguruan hausnartzeko ondo legoke beste “post” (eztabaida) bat irekitzea.

    Portzierto, animo Patxi!…

    Asel askatu!!!!!!!

  • Patxi, ezin duzu ukatu prebisiblea zarela. Biba zuek! atal honetako gauza guztiak “Biba zuek!” esaten bukatu ohi dituzu.

    Eta lasai, internet ez da ezer trollik gabe. Horregatik denok izan behar dugu troll bat gutxi batzuek denak jasan behar ez ditzaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude