William Hurt hil da 72 urte betetzear zituela

William Hurt hil da – 

William Hurt hil da

William McChord Hurt

(1950.3.20 Washington City, Portland, Oregon)

Will semeak konfirmatu du: “Atsekabe handiz, Hurt familiakook William Hurt aita maitatu eta Oscar baten irabazlearen heriotza negartzen ari gara 2022ko martxoaren 13an, 72 urte bete baino astebete lehenago”, berez hil da, “lasai zegoela, familia artean”.

William Hurt hil da William Hurt washingtoneko aktore estatubatuar bikaina 71 urtereekin hil da.

Aktore guapoa benetan, ezta? 80. hamarkadan gaina jo zuen eta ordutik hor izan da beti hollywood izarren artean batean eta bestean William Hurt aktore bikaina. 1985ean Oscar saria irabazi zuen Hurtek, “Kiss of the Spider Woman” filmagatik, eta “Body heat” (1981) eta “Children of a lesser God” film ederregatik Oscar sarietarako izendapena lortu. Gazteenek ziurrenik Hurt ezagutzen duzue, Marveleko unibertso zinematografikoan Thaddeus “Thunderbolt” Ross jeneralaren paperagatik; Hurtek 2008ko The Incredible Hulk filmean jantzi zuen pertsonaia lehen aldiz, beste lau Marvel filmetan errepikatuta: Captain America:Civil War, Avengers:Infinity War eta 2021eko Black Widow filmatan. Teologia ikasketak egin zituen Tuftseko unibertsitatean, eta aktore ikasketak Julliard arte eskola ospetsuan. Ikaskide izan zituen Robin Williams eta Christopher Reeve. 1980an egin zuen debuta, Ken Russellen Altered States filmean. Gerora Eyewitness (Peter Yates, 1981), eta Hollywooden ospea emango zion Body Heat (Lawrence Kasdan, 1981) thriller erotikoa. Antzerkian ere aritua, William Shakespeareren obrak antzeztu zituen batez ere. Tony sari bat irabazteko izendatu zuten 1985ean, Hurlyburly obragatik. Eta telebistan ere aritu zen, Goliath seriea izan zen hil aurretik egin zuen azken lana. Prostatako minbizia diagnostikatu zioten 2018an. Berak antzeztutako filma ospetsuenen artean honako guzti hauek: Altered States (1980), The Big Chill (1983), Kiss of the Spider Woman (1985 oscar saria), Children of a Lesser God (1986), Broadcast News (1987), The Accidental Tourist (1988), Smoke (1995), Dark City (1998), A.I. Artificial Intelligence (2001), The Village (2004), Syriana (2005), A History of Violence (2005), The Good Shepherd (2006), Mr. Brooks (2007), Into the Wild (2007), The Incredible Hulk (2008), Robin Hood (2010). Ondoren Captain America: The First Avenger (2011) eta The Avengers, The River Why, Hellgate, (2012) J’enrage de son absence, (2013) The Host, The Disappearance of Eleanor, Days and Nights, (2014) Winter’s Tale, (2016) Race, (2018) The Miracle Season, (2019) The Last Full Measure, Captain America: Civil War, Avengers: Infinity War, Black Widow (2021) eta The King’s Daughter (2022).

William Hurt hil da 72 urte betetzear

Seriefiloa naiz.