Wildlife Photographer of the Year lehiaketako argazki batzuk
Wildlife Photographer of the Year lehiaketako argazki batzuk –
Wildlife Photographer of the Year lehiaketako hautatutako argazki batzuk kaleratu dira, hona hemen ikusgarri batzuk eta gehiago ikusteko aukera. Wildlife Photographer of the Year urtero Londresko (Ingalaterra) Natural History Museumek antolatzen duen nazioarteko natura eta fauna argazkilaritza lehiaketarik handiena da. 57. edizioan partehartze kopuru errekorra izan da eta astearte arratsaldean irudien lehen aukeraketa kaleratu zen. “Ezustean harrapatu gaitu argazkien kalitate maila orokorrak”, esan du Roz Kidman Cox epaimahaiko presidenteak. 95 herrialdetako argazkilarien 50.000 lanen artean hautatu dituzte, “sormena, originaltasuna eta bikaintasun teknikoa” aintzat hartuta. Kategoriaren irabazleak urriaren 12an jakinaraziko dira. Urriaren 15ean ireki eta 2022ko ekainaren 5era arte egongo den erakusketa batean agertuko dira argazki hautatuak. Hona hemen ale ikusgarri batzuk.
Ederrak!! Ikusgarriak!