Wall Streeteko suminduen arteko “Hot Chicks”ak

Bigarren-sexua-3

Hot Chicks of Occupy Wall Street from Steven Greenstreet on Vimeo.

Duela astebete inguru, Steven Greenstreet errealizatzaileak blog bat zabaldu zuen eta bertan jarrai zuen “Hot Chicks of Occupy Wall Street”. Alegia, “Wall Streeteko neska politak”.
Bideoak erantzun uholde bat piztu du sarean, errealizadorea sexistatzat eta emakumezkoa objektu gisa erabili izanaz akusatuta. Egileak, baina, ez du atzera egin eta dio eskubidea daukala “erantzunaren alde sexya” erakusteko. Izan ere, Ernesto Che Guevarak zioen bezala, “Edertasuna ez dago iraultzarekin haserretuta”

Airetik bizi naiz. Ia.

Zer duzu buruan “Wall Streeteko suminduen arteko “Hot Chicks”ak”-ri buruz

  • Edu Lartzanguren 2011-10-19 16:38

    Sexista izan edo ez, bideoak badu txistea. Protestariei euren buruekin ez maitemintzeko eskatu zien Slavoj Zizek filosofoak joan zen astean, Wall Streeten bertan. Badirudi bideo hau beste norabidean dihoala, edo, egilea, behintzat, maitemintzeko zorian dela.