Valentziako telebistako langileek zuzeneko emisioan protesta egin dute

zuzeu.eus-logo7Valentziako Irrati Telebista Publikoko (RTVV) langileek zuzeneko emisoan 1.295 pertsona kaltetuko dituen lan erregulaziorako espedientea salatu dute. Ordu bietako albistegia galarazi dute platoan sartuz.

Langileen bozeramaile batek azaldu du haien “karrera profesionaleko egun tristeena” dela. Horrez gain, “enpresa publikoa maite” dutela eta “valentzieraz egiten duen kate publikoa” izaten jarraitu nahi dutela aldarrikatu dute. Era berean, “kudeaketa negargarria egin dutenak ordaindu ez dutela” salatu dute. Zazpi minutuko emisioaren ostean protestaren lekuan dokumental bat jarri dute.

Orotara, 1.695 langile ditu RTVVk, beraz, lautik hiru baino gehiago utziko ditu bazterrean. Valentziako Gobernuaren zorra Espainiako Estatuko handiena da. Gehiegikeriak urte luzez egin ostean, orain mozketa itzelak gertatzen ari dira, alor guztietan. Aurten RTVVk 18 milioi euro gastatuko ditu, iazko 74 milioiak baino nabarmen gutxiago.

komunikabideak, valentzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude