Ur gaineko herri(xk)ak (Kanbodia)

Ur gaineko herri(xk)ak (Kanbodia) –

Ur gaineko herri(xk)ak

(floating villages-Kanbodia)Ur gaineko herriak - Floating villages

Aurrekoan Angkorreko tenpluetara egindako bisita partekatu nuen, baina bada beste toki bat Kanbodian zirrara berezi bat sortu zidana. Siem Reap probintzian, Angkorreko tenpluez gainera, aipatzeko eta ikusteko beste toki aipagarriak ur gaineko herriak edo floating villages ezagunak dira. Milioi pertsona baina gehiago bizi den ur gaineko herria… Eta ez da Venezia, ez…

Arrantza bizibide arrozaz gainera, turismo atrakzio ere bilakatu direla esan genezake, eta Kanbodiara eta Angkorrera bazoaz, herri hauetara bisita egiteak zinez merezi du. Turistadarentzat nahiko ondo prestatua, segidan neure bisitan ateratako argazki batzuk, informazio apur bat eta youtubeko bideo bat, egon ez denak irudi bat izan dezan.

Ur gaineko herria

Angkor34

Angkor36

Tonle Sap lakuan aurkitzen dira Kompong Phluk, Chong Kneas eta Kompong Khleang, ur gaineko herrixka, hauetan 1,2 milioi pertsona baina gehiago bizi da (hau jakinda eta populazioari erreparatuta behintzat ez dakit herrixka den hitz egokiena).

1997an UNESCOk Biosferaren erreserba izendatua, Tonle sap-ek “ur gezazko lakua” esan nahi du khmerareraz, asia hegoekialdeko ur gozo hedadura handiena da, eta bertako floating villages edo ur gaineko herriak ikusgarri eta ikaragarriak aldi berean…

Sasoi lehorrean 2.500 km2 dauzka lakuak, eurialdian berriz 15.000 km2 !!!

10 m igotzen dira urak !!!!

Honen zergatia monzoi sasoian Mekong eta Sap ibaiek korrontearen norantza aldatzen dutela da, eta itsasoak ura bueltatzen duela. Sap lakua da urek aurkitzen duten lurralde naturala, ikaragarri haziz ibaietako eta lakuko ur bolumenak. Kanbodia eta Egipto, Nilo ibaiarekin, bi herrialde hauek dira antzeko fenomeno bat bizi duten munduko leku bakarrak.

Ur gaineko etxeetan bizi da jendea, vietnamitar jatorrikoa gehiena, arroza eta arrantza bizibide esan bezala, edateko ere lakuko ura erabiltzen dute. Neure harridurarako etxe gehienek dute elektrizitatea eta telebista antena bat, eta eskola bat ere badutela aipatu, orfanatu ere badena. Irrifarrez turistari beti, baten batzuk dolar eske, haurrak jolasean uretan nonnahi, ikusten dituzuen argazkietako euren txalupatxo inprobisatu landuetan, ibaia gora eta behera, kokodrilo eta suge artean naturalki bizi den jende langile, irrifartsu eta nire esperientzia murritzaren arabera bereziki gozo eta adeitsua… Ez ahazteko moduko bisita.

Beti bezala aukera baduzue bisita gomendatuz, irudi batzu eta bideo bat hemen.

Ur gaineko herri(xk)ak (Kanbodia)

urko zuzeu – urko uranga – zuzeu – Ur gaineko herri(xk)ak (Kanbodia)

Inguruan somatzen zaitut...