Ultranazionalismoa

Ultranazionalismoa –

UltranazionalismoaEspainiako II errepublikan Calvo Sotelo politikari eskuindarrak hau bota zuen Donostian: “Entre una España roja y una España rota, prefiero la primera, que sería una fase pasajera, mientras que la segunda seguiría rota a perpetuidad”. Nazionalismoaren formulazio gordina egin zuen gizonak: klase interesen gainetik dago nazioaren batasuna, eta onargarria da arerio politikoak agintzea, horrekin bermatzen bada nazioa ez dela apurtuko. Gogoratu behar da espainiar eskuina eta ezkerra muturreko konfrontazioan bizi zirela errepublika garaian eta giro bortitz horretan gertatu zela Francoren estatu kolpea. Ba, hala ere, nazionalista espainiarren benetako etsaia nazionalista euskaldun eta katalanak ziren.

Andaluzian gertatu denari ere ez zaio buelta asko eman behar gakoa aurkitzeko: Kataluniako prozesuak Espainia ‘apurtzeko’ arriskua bistaratu du, eta espainiar nazionalismoak lehenetsi du batasuna bermatzea gauza guztien gainetik,  demokrazia defendatzea bigarren mailan jarrita. Hau da, onargarria zaie demokraziari zulo edo kalte galantak egitea, Espainiaren batasuna mantentzeko bada. Ez dute horrela esplizitatzen, baina euskaldunok baditugu fronte nazionalista espainiarraren adibide argiak. Zer da bestela Legebiltzarrean gehiengo unionista lortzeko ezker abertzalea legez kanpo jartzea, eta gehiengo faltsu horrekin gobernua osatzea, etengabe ‘desberdinen arteko akordioa’ aldarrikatu ondoren?

Andaluziak erakutsi du Espainian tentsio nagusia ez dagoela ezkerraren eta eskuinaren artean, baizik eta espainiar nazionalismoaren eta nazio periferiakoen artean. Desoreka egiturazko batekin: espainiar nazionalismoak dauka boterea eta ez du arazorik ultranazionalismo bihurtzeko, ‘a por ellos’ lelopean eta erregearen babesarekin, Aznarrek oparitu zien ‘konplexurik gabeko espainiartasuna’ oinarri hartuta.

Andaluzian gertatu dena heda daiteke Espainian, nola ez.

Ultranazionalismoa Ultranazionalismoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

6 pentsamendu “Ultranazionalismoa”-ri buruz

  • Nazio zapalduaren nazionalismoa gauza bat da eta nazio zapaltzailearena beste bat. Espainiar nazionalismoa inperialista da eta ez du bere nazioaren batasuna defendatzen, beste nazio batzuk bere menpe azpiratzea baizik.

  • Euskal nazioa zapaltzaileagoa izan beharko litzateke, behintzat Espainiar nazionalismo zapaltzaileari aurre egin nahi badio (Kataluniaren kasua). Non da euskaldunok pairatzen ditugun gutxiespenei aurre egingo dion lobby euskalduna?

  • Benat Castorene 2019-01-05 08:03

    Ezdakit behin behineko espantua bat izan zen Calvo Sotelorentzat edo praktikan aplikatu zuen egiazko sinestea.
    Ziur izan gaitezke guk ez dugula sekula gure nazioa askatuko, ez badugu helburu horretarako aurretik gure Herrian lortzen nahi bezala dei genezakeen klaseen arteko kolaborazio bat.

  • Hau ulertu eta prosezatuko dugunean dena hoberantz joango zaigu.

    https://osoa.net/idatziak/iparla/el_pueblo_vasco_bajo_el_imperialismo_12_atala.pdf

  • Amonamantangorri 2019-01-05 17:51

    “Andaluzian gertatu dena heda daiteke Espainian, nola ez”.

    Esan behar da Andaluzian VOXek eskuinetik jaso duela botoa. VOXzale guztiak nazional-katoliko petoak dira, C’s eta PPren boto emaile ohiak eta gehienak auzune aberatsetako biztanleak, ikerketen arabera. Gainera, koartel inguruetan sekulako arrakasta izan du. Andaluziar botoaren %10 baino ez da izan Voxentzat.

    Andaluziako langile auzoetan, ezkerraren ohiko feudoetan, egiazko irabazlea abstentzioa izan da. Kontuan hartu hori.

  • Ganbaratxotik 2019-01-05 21:07

    Horixe gertatuko dena. Baina horrek Epainiako ezkerraren aktibazioa ekarriko du. Abstentzioa asko txikitu eta horrek PSOEri egingo dio mesede. Gazte,emakume eta pentsionistak sudurra estalita baina bozkatzera joango dira. Sozialdemokraziak urak bere onera ekarriko ditu ereformen bidetik. Hori da estatuaren A plana. VOX-en mehatxuarekin jendea eta periferiako abertzaleak beldurtzea daukagunarekin konforma gaitezen.