Ulrike

Ulrike –

Ulrike
Arg: Pikist

Artikulua sortu berri den egunkari independente batek argitaratu du, baina ez nintzen sobera harrituko bertze batzuek argitaratu izan balute. Testuak, Iulen Lizasok sinatuta, maskara eramatearen ondorio izigarrien berri ematen du. Baina ez du horren berri nolanahi ematen, zientzia alemanera jo du Lizasok oinarri bila, zeren bada mundu honetan zientzia alemana baino gauza sendoagorik? Bila joan eta aurkitu ere bai: Ulrike Bintzen izeneko ikertzaile batek musukoak ikaragarri kaltegarriak direla erakutsi omen zuen, aspaldian, bere doktoretza tesian.

Gauzak zer diren, kontuak Galder Gonzalez txiolariaren jakin-mina piztu zuen, baina UlrikeiBintzen nor ote den bilatzen hasi eta haren arrastorik ez sarean. Nik neronek Ulrike Bintzer bat aurkitu nuen, enpresa farmazeutikoan lan egiten duena, baina ez du iduri tesirik idatzi duenik. Tesia izan, bada, eta Galderrek aurkitu egin du hondarrean, bai eta haren egilea ere: ez da Ulrike Bintzen, Ulrike Butz baizik. Hori txikikeria litzateke, ez balitz Ulrike Butzek ez duela inolaz ere defendatu musukoa eramateak osasunari kalte egiten dionik. Tesian idatzi ez ezik, hala adierazi zuen ahoz, 2020ko maiatzean.

Iulen Lizasoren akatsez eta gezurrez beteriko artikulua irakurtzeko eta sinesteko, bortz minutu behar dira. Galder Gonzalezek haren gezurrak erakusteko hartu duen lana egiteko, berriz, ordu batzuk. Horrela funtzionatzen du negazionismoak. Izan ongi.

euskalerriairratia

Ulrike

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut.

Zer duzu buruan “Ulrike”-ri buruz

  • Joxe Pottotto 2020-11-21 12:10

    Ulertu dudanaren arabera, maskararen kontra daudenek diote gizartea kontrolatzeko ezarri digutela musukoa (askok, behintzat). Niri arraroa egiten zait aurpegia estalita ibiltzera derrigortzea, zertarako eta gu kontrolatzeko.