Ukrainako guda, amaitzekotan

Ukrainako guda amaitzekotan –

Ukrainako guda amaitzekotan

Donald Trumpek lehen urrats serioa eman du Ukrainako gudari amaiera emateko. Honetan ez da hitz hutsak edo potoloak botatzera mugatu. Hiru aste daramatza hitzaldi handi eta bortitzak jaurtikitzen, baina gaurkoan zerbait zehatza egin du. Vladimir Putin Errusiako presidentearekin telefonoz hitz egin du eta, zabaldu diren xehetasunengatik, hizketaldia emankorra izan da.

Gaurko albiste handi bakarra ez da hori izan. Trumpek eta Putinek egin duten mintzaldi horri Bruselako beste gertakizun bat erantsi behar zaio. Pete Hegseth AEBetako Defentsa Idazkaria bertan bilera batean izan da eta ondoren emandako prentsaurrekoan adierazpen zehatz bezain esanguratsuak egin ditu.

Aipatu bi gertakizunen inguruan, hausnarketa hauek egin ditzakegu:

  • Bi presidenteen arteko elkarrizketak ordu eta erdi iraun du. Jarraian, Trumpek Zelenskiri deitu dio eta hamar minutuz jardun dute. Politikan bileren luzerak oso neurtuak izaten dira eta bilera bakoitzari eman nahi zaion garrantziaren arabera erabakitzen dituzte beren luzerak. Trumpek Putinekin 90 minutuz jardun du eta Zelenskirekin 10 besterik ez. Trumpek ez ziokeen hainbeste minutu eskainiko Putini desadostasunik egon ezkero. Guda baten giroan murgilduta, telefonozko harremanak luzeak badira adostasuna handia delako izaten da.
  • Trumpek berak esan du denetatik hitz egin dutela eta giro onean. Hortaz gain Trump Moskura joatekotan geratu da eta Putin Amerikako Estatu Batuetara. Urrats hauek inork espero ez zitzakeenak dira. Eta egungo egoera politikoan oso adierazgarriak. Hitz gutxitan esanda, Ukrainako gudaren amaiera hasia da. Negoziazioen prozesua seguraski ez da laburra izanen, baina gaur adostasunak handiak direla esan liteke.
  • Giro on horren froga gisa Errusian eta Bielorrusian zeuden hainbat preso estatubatuar aske utzi dituzte. Eta AEBetan preso zeukaten errusiar bat Moskurako bidean da dagoeneko.
  • Pete Hegseth Defentsa Idazkariak Ukraina NATOn sartzeko ateak osotara itxi dizkio. Zalantza izpirik ez du utzi. Gogora dezagun aldarrikapen hau izan zela Errusiako Armada Ukrainako lurretan sartzeko arazo nagusia. Eta AEBetako presidenteak, bere Defentsa Idazkariaren bitartez, arrazoi osoa eman dio Errusiari.
  • Luhansk, Donetsk, Zaporozhie, Jerson eta Krimea Errusiako lurrak izanen dira aurrerantzean ere. Hala ziurtatu du Pete Hegseth AEBetako Defentsa Idazkariak. 2022ko Istanbuleko Hitzarmenean jasotzen ez zen puntua da hau, orduan Errusiak autonomia soilik eskatzen baitzuen errepublika eta eskualde horientzat. Biden-Johnson bikoak gudari eusteko apustua egin izanaren ondorioa da.
  • AEBek ez dute soldadurik bidaliko Ukrainara. Ez “bake indar” gisa eta ez inola. Pete Hegseth garbi utzi du Zelenskiren aldarrikapen horren ukazioa. Eta Europak bidaltzea erabakiko balu, ondoren ez luke 5. artikuluaren aktibatzea eskatzerik izanen.

Aurreko puntuetan AEBetako Defentsa idazkariak hankaz gora bota ditu Zelenskiren aldarrikapen guzti-guztiak. Zelenski politikoki gaurtik aurrera ez da deus, guztiz bazterturik utzi du Trumpek. Bestalde, aurreko parrafoetan aipatu diren guzti-guztiak Putinek egindako exijentziekin bat datoz. Hauxe da gaur arlo politikoan dugun albisterik aipagarriena. Gudaren amaiera hasia da eta hori albiste pozgarria da. Europan lurrikara eraginen duen albistea denez, erne jarraitu beharko ditugu hurrengo pausuak. Bereziki, Munichen otsailaren 14tik 16ra eginen den Segurtasun Konferentzia.

Ukrainako guda amaitzekotan  Ukrainako guda amaitzekotan

Irakasle erretiratua. Nafarroa Garaia.

18 pentsamendu “Ukrainako guda, amaitzekotan”-ri buruz

  • Atzo arte Trumpekin gerrak piztuko ziren. Horixe entzun nuen lehengoan Euskadi Irratian.

  • Beloki jauna.

    Luhansk, Donetsk, Zaporozhie, Jerson eta Krimea Errusiako lurrak izanen dira aurrerantzean ere. Idatzi duzu.
    Barka hori ez da egia.

    Lur okupatuak, lapurtuak, kolonizatuak inbasioa baten bidez. Hori ondo iruditzen zaizu beloki jauna? Ikustear dago gauza nola bukatuko den, baina hala balitz, inperialismok beste inperialismoaren laguntzaz inbasioa zilegiztatuko luke. A ze atarramendua, batez ere ezker ikuspegi antimperialta batetik

    Zelenski politikoki gaurtik aurrera ez da deus, guztiz bazterturik utzi du Trumpek.

    Alegia, EEBBaren morroi omen zena, nagusiak salduta. Eta OTANen etsaia omen zena, OTAN jaberaren laguntza jasoko du

    Bestalde, aurreko parrafoetan aipatu diren guzti-guztiak Putinek egindako exijentziekin bat datoz. Diozu.

    Inbasioarern exijentziak onartzeak ez du esan nahi gerraren bukaera dakarrela, zapaltzailearen garaipena inperialista baizik…nik gogoan dut Francoren 25 años de Paz. halakoa izango da Ukrainiako Pakea Putinen jazarpenaz

    Nik ez dakit gauza nola bukatuko den Trump inprebisibleaa baita, baina, Putinek irabazten badu a ze zoriagaitza….herrien autodterminazioan sisnesten dugun guztiontzat.
    Ze gauza miserablea

  • Amonamantangorri 2025-02-13 15:05

    Emaitzak hau izan behar zuen, gutxi gorabehera, baina gerrarik gabe: Ukrainaren neutraltasun militarra, ekialdearen aitortza nazionala eta Errusiaren segurtasuna bermatzea.

    Operazio honen guztiaren azken-azken helburua ez omen zen berez Errusia, Txina baizik. Baina ez dute ezer lortu.

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2025-02-13 15:15

    Iriarte jauna. Eztabaidatzea atsegin dut eta nire iritziak partekatzea ere. Mintzakideen iritziak errespetuan eta egiazko datuetan oinarritzen direnean. Hala ere, erantzun eginen diot zure azken mezuari.
    Hasteko, ezkerraren ikuspuntutik, gure mezu guztiak egian oinarritu behar direla gogoratu nahi dizut. Borrokaren egoera gogorrenetan ere, ETAk beti egia esaten zuen. Bere akats larrienetan ere, aitortu egiten zuen bere ardura. Egia iraultzailea dela zen bere jarduera politikoaren oinarria. Egia baita herritarrok dugun arma hoberena odola eta dirua zurrupatzen dizkiguten zapaltzaileen aurka.
    Lur lapurtuetaz eta kolonizatuetaz ari zarelarik, zure mezua ez da zuzena. Luhansk, Donetsk, Zaporozhie, Jerson eta Krimea ez dira lapurtutako eta kolonizatutako lurrak. Gogoratzen dizut bost lurralde horietan autodeterminazio-erreferendumak egin zirela eta denetan Errusiarekin bat egitearen aldekoa izan zela emaitza. Guztiz nabarmena gainera. 2022an bost lurraldeetan egin zen. Aurretik, 2014an Krimean, Luhansken eta Donetsken. Eta hiruetan emaitza berbera izan zen. 2022an lur horiek neurri handi batean errusiarren esku zeuden. Baina 2014an Ukrainako Gobernuarenean. Eta emaitzak errepikatu egin ziren, ukrainarren nahiz errusiarren esku egon. Beraz, autodeterminazioaren alde baldin bazaude, onartu egin behar duzu lur horietan bizi den jende gehien-gehienak Errusiarekin batera bizi nahi duela. Ezin du beste era batera izan, denak errusiar jatorrikoak direlako. Errusian jaioak edota guraso eta aitona-amona errusiarren ondoko.
    Milioi bat baino askoz hildako eta elbarri gehiago eragin duen guda bukatzera doala pozgarria egiten ez bazaizu, arazo handia duzu zure baitan. Seguraski errusofobiaren bakterioa izanen duzu. Gizaki arruntok poztu egin gara Trumpek eta Putinek zoritxarreko guda bukatzeko urratsak ematen hasi direneko azken albisteak entzun ditugunean.

    https://es.wikipedia.org/wiki/Refer%C3%A9ndum_sobre_el_estatus_pol%C3%ADtico_de_Crimea_de_2014

    https://es.wikipedia.org/wiki/Refer%C3%A9ndums_sobre_el_estatus_pol%C3%ADtico_de_Donetsk_y_Lugansk

    https://es.wikipedia.org/wiki/Refer%C3%A9ndums_de_anexi%C3%B3n_a_Rusia_en_los_territorios_ocupados_de_Ucrania_de_2022

  • Inperialismo Amerikarraren morroi bihurtu haiz orain? Trump harroputzaren txotxongilo? Ukrainiarrak Amerikarren esanetara makurtuta omen zeuden. Orain ere sutsu eta pozik ikusiko al ditugu Amerikar agintarien aginduak segitzen? Ala badira nor beraien nahiak edukitzeko?

    Bi handikiak mundua banatzen, txikiak gerraren bidez makurrarazten eta zu bezalako kaikuak pozik. Ba sentitzen dut, baina handikien gortean asko jota bufoi bezala sartuko haiz, handikiei jokoa eginagatik hi ere, gu bezala, txiki-txikia haiz eta…

  • Beloki, erreferenduna serio hartzea ere…

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2025-02-13 19:36

    MIE, errealitatea den bezalakoa duk, ez guk ikusi nahi duguna bezalakoa. Artikulua aurreiritzirik gabe irakurriko bahu, agian ulertuko huke aurreko esaldiak zer esan nahi duen. Behar bada, irudimenezko munduan bizi nahi duk, umeak bizi diren bezala. Hire mezuak mundu errealera egokitzeko arazoak dituala erakusten dik.
    Bidenen eta Trumpen politikak oso desberdinak dituk. Bidenek Ukrainan guda azken muturreraino eraman nahi izan zian, gatazka nuklearra aktiboki bilatu zuelarik. Trumpek guda epe motzean bukatu nahi dik. Erabat aurkakoak dituk bi jarrerak.
    Zelenskik bat egin zian bete-betean Bidenekin eta oso pozik bizi izan huen dirua handik eta hemendik jasoz, asko eta asko poltsikoratuz. Trumpekin Zelenskik jai dik, bukatu egin zaiok pagotxa. Ukrainarrak ez zeuden amerikarren esanetara makurtuta, Zelenskiren eta nazien aginduetara baizik, diktadurapean.
    Galde iezaiek kalean harrapatu eta kolpeka frontera hiltzera bidaliak izan diren milaka gazte ukrainarrei. Edo bonbapean ehunka mila hildakoen senideei. Edo frontean aurkitzen diren gazteen etxekoei. Horiei guztiei itxaropenaren zirrikitu bat zabaldu zaiek mugimendu berriekin. Ilusio pittin bat iristen hasi duk Ukrainako etxeetara.

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2025-02-13 19:43

    Iker2, erreferendumen emaitzak gure gustukoak direnean bakarrik ontzat ematea ez duk bidezkoa. 2014koak Maidanetik ateratako Gobernuaren agindupean egin ziren eta mundu osotik joan ziren begiraleak kontrolatzera. Oraindik ez da aurkako fundamentuzko iritzirik zabaldu.

  • Beno, erreferenduma partaide neutralik gabe sasi erreferenduma da, baina tira, nik bebai uste dut eskualde horietako gehienek erruziazaleak zirela.

    Bestalde hemen gauza garrantzitsu bat esatea ahaztu zaigu: Ukraniak ez du balio 3. Guda Mundial bat.
    Inperioen arteko borroka bat da eta nahiz eta ukraniarrengatik samin handia sentitu guda luzatzea aukerarik txarrena da.
    Ukrania erdibitu dezatela eta bakea.

  • Aitor S. , beraiek baino askozaz lurralde handiago batek eraso basati bat egin dute eta bakeraren izenean eta beraiei zati bat eman behar al zaie?. Beste batzueri ideia bat ematea da, beraiek egin badute guk zergatik ez?
    Beste batetik, ulergarria da Ukrainiarrek bake nahi izatea.

  • Mikel Haranburu 2025-02-14 12:17

    Igual, bakegile santu horiek (pailazo alu handiak…) dituzten elkarrizketa sakonak mamitzeko, Bardeak, poligono eta guzti, Errusia izan daitezen erreferenduma antola lezake Trumpek, ala Putinek berak…
    Zeren eta gu bakezale handienak baikara…

  • Justine Brabant Info libreren kazetariaren iritzia
    “Zuzenbidearen aurkako indarra
    Estatu Batuetako presidente berriak bere bandoa aukeratu du, Moskukoa, Zuzenbidearen gaineko indarrarena ere badena. Putin solaskide bakartzat onartzean, inbasio basati baten eta, ziurrenik, gerra-krimenen errudun agertzea aurretiazko baldintza gisa planteatzeari uko egitean, arrazoia ematen dio Errusia duela hiru urtetik Ukrainan egiten ari den eraso armatuari. Gainera, abentura espantsionista mota hori jada zigortua izango ez den seinalea bidaltzen du, Nazioarteko Zuzenbidean oinarritutako oreka bat aldatuz, dagoeneko nahiko hauskorra dena. Eta ia aliatu guztien iritziaren kontra egiten du.”

  • Hau esan nuen Zuzeun bertan 2022/05/12an, duela 3 urte ( https://zuzeu.eus/mundua/hitler-ala-stalin/ ):
    “1.- NATOk esan dezala publikoki uko egiten diola Ukrainara hedatzeari, eta Ukrainaren status neutrala bermatu dadila.
    2.- Oinarri horren gainean, Txina eta AEB begirale izanda, Europar Batasuna, Errusia eta Ukrainaren arteko negoziazio mahaia eratu. Helburuak: gerra lehenbailehen amaitzea, eta osteko Ukrainaren berreraikuntza nola egin aztertzea. Ukrainari EBrekiko harreman komertzialak erraztuko dioen status bat ematea, betiere neutraltasuna mantenduz.
    3.- Gauzak dauden bezala, ia ezinezko ikusten dut Ukrainan irabazi dituen lurraldeei uko egingo dienik Errusiak. 2014 aurretik, posible zen Ukrainaren osotasuna mantentzea. Inabsioa baino lehen, agian negoziatu zitekeen Donbas (Krimea ez); gaur egun, ez Donbas, ez Krimea.
    2014tik NATOk hartutako bidearen amaiera tristea, Ukrainak bere lurraldearen %20-25 galduko du. Ahal balitz, arma eta laguntza finantzarioa etetearen truke, Donbassetik erretiratzea Errusiaren negoziatzeko borondate erakusgarri, akaso aukera bat da. 2014 aurreko mugetara ez da itzuliko Ukraina.”
    Okerrago geratuko da gauza. Europar batasuna figurante soil izango da, eta negoziaketa Errusia eta AEB artean soilik izango da. Sekula baino argiago utzi dute yankiek kolonia huts garena.

  • Mikel Haranburu 2025-02-17 12:41

    Hortaz, pozik egon gaitezke: kolonia huts izan eta haundi-maundiek gutaz desio dutena egin dezatela, ezta?
    Ukrainak ere ez dio uko egin behar konkistatu duen lur puskari. Hori ziurtzat dut nik. Eta erreferenduma antola dezala lehenbailehen. Beharbada, Errusiako beste eskualde batzuk Ukrainarekin bat egin nahi lukete, Europarekin azken finean, eta aukera hori autodeterminazioaren izenean baimendu behar zaie. Eta Putini Bakearen Nobel saria, jakina!

  • Ez nago inondik inora pozik, Mikel. Garai ilunak datozkigu. NATOren porrot estrategikoa da hau, eta gustatu edo ez, NATOpean bizi gara.
    Ni ez naiz estratega edo aditu militar bat, Zuzeuko iruzkingile kutre bat besterik ez. Nik ikusi nuena bazekiten NATOko kide eta Europako defentsa ministerio guzti-guztiek.
    AEB-Errusia negoziazio mahaian esertzen utzi ez dioten Ukrainak Kursekin zer egin erabakitzeko autonomia estrategikoa duela planteatzeko adorea behar da…

  • Amonamantangorri 2025-02-17 16:17

    Hemen badirudi Rafael Poch de Feliú ez zaizuela interesatzen, ezta ere, noski, Euskal Herriko Unibertsitateko Asier Blas eta Jon Kortazarren analisirik. Zer jakingo dute horiek. Nahiago duzue zerbitzatu Errusiako edota Ukraina aldeko opositore marginal batzuen irakurketa deliranteen potaje horiek, guarnizio gisa Gerra Hotzeko beldurrezko ipuin eta nazionalismo ukrainarrak erbestetik hedatutako mito antisobietiko guztiekin…

    Esan dizuegu ba, Maidan ondoko ukrainar estatua Estatu Batuen txotxongiloa besterik ez dela izan, soilik Errusia izorratzeko sustatua.

    Estatu Batuen aldetik Errusiari buruz politika desberdin bat erabaki bezain pronto, Zelenski brotxatik zintzilik geldituko zela ere argi zegoen. Ez litzateke lehen aldia izango, non Estatu Batuek gobernu “lagun” bat hain zakarki abandonatu duten, bestelako interesak tartean sartu direlako.

    Zelenskik etsi beharko du edo paretik kenduko dute, ez baitzaio honezkero ezer gelditzen. Ukrainako lurrak inbertsio funtsen eskuetan. Lur arraroak ere merke salduta. Subiranotasun apurrik ere gabe. Beharbada segi dezake, hilabete batzuk gehiago, kaletik gizonezkoak atxilotzen frontera bidaltzeko. Baina inork ez du bukatzekotan den gerra bateko azken guduan azken hildakoa izan nahi, eta desertzioak ere multiplikatu egingo dira.

    Hori guztia eragotzi ahal izanen zen, MINSK 2 aurrera atera izan balitz. Orduko Etxe Zuriko ugazabak, ordea, ez zuen akordioa onartu nahi izan.

  • Ikuspuntu askotan argi geratzen da Estatu Batuetako administrazio berriaren eta Errusiaren atreko sintonia, nazioen arteko harremanak planeta mailan berrantolatzeko moduari dagokionez, asteburu honetan Berlingo goi-bileran AEB-ko lehendakariordeak Europa zital osoaren aurrean egindako hitzaldian ondo azaldu den bezala, non mezu argia helarazi dien Europako herriei: “Zuen estsaia ez da Errusia, etsaia barruan duzue.” Abisu bat nabigatzaileentzat: covidisten, iruzurgile klimatikoen, pedofiloen, zenbakizko kontrolaren jarraitzaileen, libertizidien eta gainerako txerrikien artean izua eragin duena.
    Europa, gaur egun kontinente isolatua bihurtu da, magma mundialista despotiko eta kriminal batean nazioak diluitzea ideiatzat zuten soziopaten azken babeslekua.
    Gaur egungo E.B harrapariaren berehalako erorketak horizonte berri bat ireki behar du eta Europako kontinenteko nazioek baliatu behar dute egungo Estatuetatik irteteko, inongo naziotan oinarriturik ez daudenak eta horrela, nazioaren nozioari zentzu osoa emateko, berezko estatalitateak berraktibatuz.

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2025-02-17 22:26

    Edozein eragilek du guda honetatik ateratzeko eskubidea, nahi duenean eta nahi duen bezala. Nahi izanez gero, Espainia atera liteke. Eta Italia, eta Alemania, eta Suedia, eta … AEBak ere. Zeinek uka liezaioke AEBei gudatik ateratzeko eskubidea? Ba, horixe da Trump egikaritzen ari dena. Guda horretatik ateratzeko eskubidea du, atera nahi du eta atera eginen da. Agian, Europak uka liezaioke eskubide hori? Ez. Agian Zelenskik? Ez. Beraz, zertara dator halako iskanbila eta burrunba? Asteartetik aurrera Saudi Arabian Errusiak eta AEBek aztertuko dute zertan datozen bat eta beren esku dagoena eginen dute. Europak gudari eutsi nahi diola? Trumpek ez dio ezetz esanen. Europari bere autonomia baliatzeko ordua iritsi zaio eta bere adin-nagusitasuna erabili beharko du gudan jarraitu ala ez erabakitzeko. Ukrainak bere kasa ezin du deus erabaki. Bere etorkizuna Boris Johnsonen eskuetan utzi zuenetik, bere esku morroi papera soilik izatea erabaki baitzuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude