Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa

Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa –

Ukrainako nonahikotasun mediatikoari itxura txarra hartu behar diogu; derrigorrez. Itxura txarra, hedabide boteretsuetan (pribatu zein publikoetan) Ukraina “onen aldea” behin eta berriro erakutsita, eta bere indar armatuak eta milizia ultraeskuindarrak askatzaile moduan aurkeztuta. Nahiz eta gatazkaren nondik norakoak zehaztasunez ez ezagutu, sistema honen sustatzaileek zabaltzen dizkiguten ikuspegiak eta propaganda emozionalak gure mesfidantza handitzera eraman beharko gintuzkete.

Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa

Hemen eta orain politikoki zuzena dena Ukrainaren alde egotea da (Ukraina, gobernua, Estatua, indar armatuak eta gainerako indarkeria-egiturak gisa irudikatuta, nahiz eta Ukrainako biztanleriarekiko elkartasunaz mozorrotu). Era berean, politikoki zuzena dena eta sen onak agindutakoa Errusiaren kontra adieraztea eta Putinen kontra gaizki esaka aritzea da. Europako jendarteen patuak gidatzen dituzten eliteek agindua eman dute, eta irakurketa honen atzean kokatu behar dira otzantasun osoz argazkian atera nahi dutenak. Hori dela eta, erakundeetatik Ukrainaren aldeko ekimenak bultzatu behar dituzte, Ukraina Eurovision-en irabazle atera behar da, kirol-ekimeneko emanaldietan Ukrainako ikurra jarri behar da eta unibertsitateen web orrialdeetan “Ukrainarekin” leloa txertatzeko gonbita egiten da (EHUko web-ean kasu, non beste herri batzuen zapalkuntzak ez du inoiz jaso halako tratamendurik -eta egon, egon dira eta badaude…-). Europako gobernuek daukaten AEBekiko morrontza bera adierazten dute maila ezberdinetako erakundeen gehiengoak, sozialdemokraziaren alderdi gehienek, hedabide handiek, pertsona publiko askok… zuzentasun politiko horretan lerrokatuta, itxurakeria bertute bihurtuta.

Ukrainaren alde eta Errusiaren kontra, noski! Gauzak horrela, Errusiako edo Donbass-eko ikurrak estadioetan debekatu behar dira (probokazioak omen baitira, Borrell “the gardener”-en hitzetan, munduko oihana basatiaren aurrean europarron lorezain partikularra); bakarrik alde bateko populazioak pairatzen dituen kalteak erakutsi behar dira (kasu batzuetan, gainera, zalantzatan jarri direnak); gerraren hasieratik Errusiako hedabideak blokeatu behar dira eta deserosoak izan daitezkeen kazetariak atxilotu (edo hauen atxiloketaren aurrean, tokiko herriaren presioaren ondorioz, aho txikiko kezka adierazi). Kasu batzuetan, Errusiaren kontrako jarrera esperpentora heltzen da, munduko unibertsitate onenen ranking-en batean unibertsitate errusiarrak ikusezin egitea bezala (timeshighereducation.com/world-university-rankings/2023/world-ranking). Izan ere, Errusiako komunikabideak blokeatzeak bi ezaugarri ditu: bata, inposizioa, autoritarismoa, tokiko burgesiak etsaitzat hartzen duenaren mezua (kasu batzuetan propaganda hutsa izan badaiteke ere) herri eta pertsonoi galaraztea; bestea, paternalismo iraingarri batekin gu guztiak tratatzea, propagandaren aurrean eraginerrazak izango bagina gisa (kasu askotan ziurrenez horrela izango dena, baina haiek izendatutako etsaiaren propagandaren aurrean “babesteko” bakarrik, inolaz ere gainezkatzen gaituen inperialismo atlantistaren propagandaren aurrean).

Propaganda, ezkutaketa eta zentsura naturalizatu egin dizkigute Ukrainakoarekin ere, hainbeste gairekin eta, duela ez hainbeste, pandemiaren kudeaketarekin egin zuten moduan.

Donbasseko ikurra erakustea probokazioa omen da, politikoki zuzenaren zentzuaren kontra doa, eta neurri errepresiboak justifikatzen dira indarkeria goresten omen duelako. Baina ez omen da probokazioa arropan, zorro edo motxiletan AEBtako ikurra eramatea, munduan zehar gerrak, inbasioak eta Estatu kolpeak sortu eta sortzen jarraitzen duen potentzia inperialista, hain zuzen ere, baita Ukrainako gerraren erantzule eta onuradun nagusia. Askatasunaren eta mundu librearen paradigma omen den “gure aliatu” estatubatuarrarekin lerrokatzea zuzentasun politikoan kokatzen da. Era berean, politikoki ez-zuzena da (eta antisemita omen…!!!) Estatu sionistaren kontra agertzea eta Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak kanpainaren alde egitea, baina ez dago inolako arazorik kaletik Hugo Boss letra handiz daukan jantzi batekin joateko, alderdi naziaren kide esanguratsuaren izena gogoratuz, SS, Wehrmacht eta Waffen-SS-rako uniformeak egiten zituen enpresaren jabea. Kapitalismoan business is business, eta negozioak beti daude politikoki zuzenaren barruan.

Egungo statu quo-ren defendatzaileak Ukrainarekiko gure jarrera modu horretan bideratzen saiatzen badira, itxura txarra hartu behar diogu, bai. Eta, era ia instintiboan, aurkako erreakzioa sortu beharko liguke. Gure mesfidantza (norberak gehiago ala gutxiago garatua) biderkatu behar dugu. Ez gaitezen izan beren argazkiaren apaindura, ezta gure gaineko erakundeen txotxongiloak ere. Etorkizuna justizian eta elkartasunean eraikitzeko borrokatzen duten herrion argazkiak oso bestelakoa izan behar du, eliteen interesei kontrajarria eta beren zuzentasun politikotik kanpo. Argazki bat non eliteen propaganda elikatzera gehitzen diren eragile “aurrerakoi”-en itxurakeriak lekurik ez duen. Askatasunean garatu nahi den jendarteak ezin du onartu eliteen zentsura ere. Muturreko egoera batean egon gabe, oso era argian erakutsi berri digute askatasunen mundu liluragarri honetan informazioa (edo propaganda… zergatik ez?) jasotzeko eskubidea bertan behera geratuko dela haiek horrela erabakitzen dutenean. Bai, zentsurara eta alde bateko propagandara naturaltasunez ohitzea ere zuzentasun politikoaren partea da.

Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa

Internazionalista. EHUko irakaslea

95 pentsamendu “Ukraina: propaganda, zentsura eta zuzentasun politikoa”-ri buruz

  • Urdaibaikoa 2022-12-10 09:49

    Luhansk eta Donesteko “errepublikak”= TABARNIA ultraeskuindarrak

  • Errusiaren eskuartze militarra ekimen humanitarioa da, beste” ukrainiarren” hilketa masiboak ekiditeko. Askapen nazionaleko gerra justua da. Donbass sekula ez da izan unrainiarra. Leninek erabaki zuen Donbass Ukrainiako errepublika sobietarrean sartzea: lurralde industrial bat nekazari Ukrainia modernizatzeko. Donbass eta orohar Novorrusiako errusiar hiztunak ezin dira parekatu Kataluniako xarneogekin: ez dira hara joandako kolonoak bertan bizi ziren errusiar etnikoak baizik. Beraz D

  • Urdaibaikoa 2022-12-10 11:57

    Gezur ustela: inguru horietako errusiarren aldekoak, gehien gehienak hara joandako kolono errusiarrak. Horietako asko hará eramandakoak holomodor eta gero, lurraldea birpopulatzeko.

  • Urdaibaikoa 2022-12-10 12:01

    Ikusten dugu gure euskal herrian ,Ukrainako kontua dela eta, rojipardismoa zabaltzen ari dela: hau da , itxurazko pertsona gorriak ultraeskuineko erregimen alde egiten dutenak (Putinena adibidez). Garaia da ipintzeko izan egoki bat euskaraz. Proposamenaren bat euskaraz rojipardo eta rojipardismoa esateko ?

  • Jarrera inperialista ukronaziena da. Gerra hau asimetrikoa da, errusiarrek, eta Donbasseko herri miliziek objetibo militarrak erasotzen dituzte, baina ukronaziek objetibo zibilak: euren helburua garbiketa etniko bat burutzea da, hau da Ukrainiako beste
    nazionalitate eta etnia guztiak hiltzea: errus

  • Errusiarrak, ijitoak, hungaroak, erlijio kristau ortodoxoaren fidelak…Tamalez gatazka hau gerra baten bitartez konponduko da. Eta nik ez dut ulertzen euskaldun askok ze interes izan dezaketen ukronazien gehiegikeriak apoiatzeko. Zergatik txalotzen dituzten jendea faroletan lotuta hotzak hiltzen uztea, eskolak bonbardatzea, gerrako presoak fusilatzea, ” kolaboratzaileak” hiltzea, alderdi politikoak debekatzea, Eliza ortodoxoa ilegalizatzea eta bere arte obrak suntsitzea. Maidaneko Erejimenaren alde dauden euskaldunak ez dira abertzale anti inperialistak inperio otanistaren españolazo batzuk baino.

  • Errusiaren eskuartze militarra ekimen humanitarioa da, beste” ukrainiarren” hilketa masiboak ekiditeko. Askapen nazionaleko gerra justua da. Donbass sekula ez da izan unrainiarra. Leninek erabaki zuen Donbass Ukrainiako errepublika sobietarrean sartzea: lurralde industrial bat nekazari Ukrainia modernizatzeko. Donbass eta orohar Novorrusiako errusiar hiztunak ezin dira parekatu Kataluniako xarneogekin: ez dira hara joandako kolonoak bertan bizi ziren errusiar etnikoak baizik. Beraz

  • Itxuran euskaldun antiinperialista eta abretzalea baina praktikan Espainia progre batean eroso daudenak eta anglosaxoien zabor ideolojiko guztia irensten duena eta Donbasseko askapen nazionaleko gerren kontra dagoenari nola deituko diogu?
    Euskonazi, reketemaidanita, txerrinskiano/a, banderazale, euskomaidanita, esterminazionista,
    Nire proposamena da: txerrinskiano.

  • Urdaibairi:
    Proposamen bat rojipardismo euskaratzeko: Etaiokeriak

  • Eta martanazi? Txarto? Edo hobeto nazimarta?

  • Ezker txakurradak Mendebalde zuriaren kontra doan edonoren alde egingo du. Beste guztia sobrean dago hauentzat. Horregatik dira zipaioak.

  • Mikel Haranburu 2022-12-10 23:31

    Politikoki zuzenak diren gauzak esatea gauza bat da, eta politikoki zuzenak ez diren ergelkeriak idaztea beste bat…

  • Mikel Haranburu 2022-12-10 23:36

    … Putin konfunditu zen, eta Krimeaz jabetu beharrean, Donbas jarri behar zukeen bere botapean, kar, kar, kar. Aurreztuko zuen, bai, dirua eta jende behartsua, presoak, Tik Tok gudariak eta beste jendilaje batzuen bizitzak…

  • Mikel Haranburu 2022-12-10 23:40

    Ekai Center (Ekai Journal) delakoak zabalduriko dotrina berriro? Putinek ez zekien nondik iristen den lehenago Donbasera, eta Kiyvera jo zuen bere armada handiaz, 65 kilometroko zutabea, eta ogi egiteko labeak eramanki?

  • Bueno Urdaibai euskarazko izen berriak asmatu baino lehenago ikasi ezazu HOLODOMOR behar bezala idazten eta ez “holomodor”. Txerriskianoak gogor ari zarete justifikaezinak diren gerra krimenak txalotzen. Eta bai unibertsitateetan historia ez da behar bezala irakasten: gertatu ez zen holodomor bat kontatzen dizute eta Angloek eragindako Bengalako goseteaz eta ehun miloi pertsonako heriotzaz ez dizute ezer esango. Hitler eta Stalinen arteko ituna gaitzetsiko dizute baina urte bete lehenago Alemania naziak Frantziarekin egindako itunaz ez dizute ezer kontatuko. Ez dizute esango ekialdeko ukrainiar gehienak errusiar etnikoak direla eta genozidio bat burutu nahi dutela euren aurka. Eta hemengo txerrinskianoek bidalitako armekin pertsona zibilak, umeak, akabatzen ari direla. Eta kontatuko dizute ogiak egiteko labeak ukronazien gorpuak erretzeko makinak direla. Eta ez dute onartuko Krimeako populazioaren gehienak Kieveko erregimen maidanitaren pean ez zuela bizi nahi eta Errusiaren babespean aske bizi nahi duela. Eta gure txerriskianoek ez ziote aitortuko euren buruei eurak ere gerra krimenen konplizeak direla eta beraz gerrako kriminalak. Oso tristea da baina gure artean daude gerra kriminalak eta moralki euren gainetik gaudela oso harro esan genezake. Genozidio horren kontra gaudenok pertsona onak gara, alde daudenak naziak.

  • Mikel Haranburu 2022-12-11 11:54

    Bai, argi dago; Errusiak, Putin buru, Donbas sarraskitu du, Bakhmut kasu, Errusia delako. Kherson ere Errusia da, ez ahaztu, baina ez ziren konturatzen (Errusiarrak). Eta Zaporizhia ere, Errusia izan daiteke, gutxienez zentral nuklearra; gainerakoa bonbaztatu daiteke, nahiz eta Errusia izan. Sugeen irla bezala, Errusia da. Georgia ere Errusia da, nola ez. Donbasen autodeterminazio eskudea nabarmena da, nahiz eta Errusia den, baina Ukraina ezin da autodeterminatu.
    Errusia, izan ere, oso kezkatua dago demokraziaz eta askatasunez; horregatik LGTBI guztiz debekatua dago lege berriaz, eta, esate baterako, bertako oposiziokoak eta aurka egtiten dutenak garbitzen ditu tarteka, goi karguak, oligarkak… dozena pare batek bere buruaz beste egin du, ezin sufritu zutenak, ziuraski, Donbasen Ukrainak egiten duen, baita gerra betean egonik ere, garbiketa etnikoa (nahiz eta, dakigunez, Ukraina ez den esistitzen, dena Errusia baita). Baina ez da hor bukatzen; NATOk berak ere, Donbas zafratu nahian dabil, eta kasik Mendebalde guztiak.
    Nola egin argia Donbasen? Gainerako Ukrainarrak ilunpean geraraziz; horretarako hondatzen ditu Errusiak energia azpiegitura guztiak, eta humanidadeaz. Ogi egiteko labe bat oparitu omen die Mariupolgo biztanleei… gari guztia lapurtu ondoren, jakina!
    Donbas munduko marabilia izanen da!, zioen Shakespeare.
    Erramun, diozun ia guztia gezur hutsa da; Errusiaren propagandistek berek kontrako gauzak adierazten dituzte behin eta berriz beren telebista propioan. Ekai Journal atzeratua gelditu da…

  • Mikel Haranburu 2022-12-11 11:55

    Barka ergatibo akatsak…

  • Mikel: ironiagurako merke horrekin ez desbideratu asuntua: Maidaneko erregimenak ez dauka eskubiderik Donbasseko herria esterminatzeko. Eta Errusia genozidio saio horri aurre egiten dion indar politiko humanitarioa.
    Eta Ukraina ez da ” demokrazia liberala” errejimen nazi eta totalitarioa baizik. Europan daukagun ISISen parekoa, euren ideologia eta praktika supremazistarekin eta guzti.

  • Mikel Haranburu 2022-12-11 18:06

    Orain ironiarik gabe: Maidaneko erregimenak ez du eskubide hori, baina Donbaseko herri hori ez da esistitzen, eta bestela ere inork ez du esterminatu nahi. Baina Errusiak bere burua eskubidedun ikusten du Ukraina osoa esterminatzeko, hala aitortu baitute telebistan jendilaje batzuk. Humanitarioa ez da Errusiak Ukrainan egin duen ezer ere. Bere indar militarrik gehienak xahutu ditu, ustez eta hiru egunez dena lortuko zuela, eta porrotak etorri zaizkio bata bestearen atzetik. Ukraina “demokrazia liberala”, zure hitzetan, ez izateak ez dio Errusiari inolako eskubiderik eta ez arrazoirik ematen sarraskiak egiteko, ez eta herrialdea inbaditzeko ere. Hala balitz, eskubide luke beste aunitz herrialde inbaditzeko, Gaztela Leon barne. Ukraina ez da ez nazi eta ez totalitarioa. Gerra egoeran egin dutena gerra egoerari dagokio, Eta gainera defenditu besterik ez du egin. Ez du sikiera Errusiaren lurraldean erasotu, bizpahiru kontu txiki besterik. Zuk zerorrek diozu “Europan daukagun…” nahiz eta Errusiak Europatik, Europar kulturatik, Ukraina bereizi nahi duen, eta aspaldiko Errusiaren amets handia berregin. Zure ustez Errusiaren onegile asmo direnak ez ditu gauzatzerik ez bada kartzelatik ateratako delinkuenteen, Wagnerreko makar mertzenarioen, Txetxeniako Tik Tok kadirovita lotsamangarrien, 50 urteko erreserbisten edo Siriatik eta errepublika urrunetatik diruz eta indarrez ekarritako sasi soldaduen bitartez. Errusiaren asmo humanitarioak gari eta altzairu lapurtzea, baina baita komun ontziak eta umeen jostailuak ohostearen pareko dira, ez besterik. Zure azken esaldiak barregura besterik ez du eragiten.
    Eta berriro ironiarekin: Errusiaren demokraziak “erreferendumak” antolatu zituen; baina uste dut gogoeta eguna ez zutela behar bezala errespetatu…
    Eta berriro ironiarekin: Errusiaren demokraziak “erreferendumak” antolatu zituen; baina uste dut gogoeta eguna ez zutela behar bezala errespetatu…

  • Mikel Haranburu 2022-12-11 18:08

    Bidenabar, ironia ironia da, egokia ala ez, baina ez baita merkea eta ez garestia. Sistema on bat da egiak eta gezurrak agerian uzteko.

  • Bai, Errusiak europar zibilizazioaren balio positiboak defendatzen ditu gerra honetan, eta Borrellek ,gainerako ukronaziek eta bertako txerrinskianoek basakeria, krudelkeria, ankerkeria eta hipokresia defendatzen dirizte

  • Dituzte.
    Ukrainian LGTBkoen eskubideak ondo babesten omen dira. Baina askatasun erlijiosoa debekatuta dago, eta baita eskubide politikoak, linguistikoak….
    Errusiar tropen eta Donbasseko herri milizianoen ahalegina askapen nazionaleko eta zibilizazioaren aldeko gerra da

  • Aitortu behar dut samurtasun puntu bat sentitzen dudala ikustean nola Erramun bezalako Sobiet Batasuneko nostalgikoak birziklatu diren Putin tirano nazkagarria defendatzeko.
    Sentitzen dut, Erramun, baina Gerra Hotza galdu zenuten eta oraingo honetan erridikuloa egiten ari zarete. Ukrainak herrialde independente bat izaten jarraituko du zuen amorraziorako. Slava Ukraini, ostiaaa!!!!

  • Patton: Bahmutera joan beharko duzu. Ukrainiako kolonia defendatzera, baina kontuz kalmukoekin!

  • Ukraina Europako ISIS da, estatu nazi bat, denon onerako desagertu. egin behar da

  • “Slava Ukraini”: Stepan Bandera naziaren eta bere OUN talde paramilitarraren gerra oihua, “Deutschland Über Alles” edota “Arriba España”ren konnotazio berberak dituena.
    Baina hemen dugu jendea lasai lasai, gerra kriminal nazi baten leloa lotsarik gabe errepikatzen. Eta ez Ukrainan, abertzaletasun sutsuz beteriko bihotzek, ez, Euskal Herrian baizik.
    Eta ez justifikatu orain Wagnerreko naziak eta Prgozhin-ekin. Badakigu Errusiak inbaditu duela Ukraina eta mertzenario nazi batzuk bidali dituela bertara.
    Soilik planteatu nahi dut ea ze ostiatan gabiltzan lelo naziak zabaltzen gu, hemen, Zuzeun.

  • Mikel Haranburu 2022-12-12 13:18

    Egia, ez dezakegu guk Ukrainarrekiko elkartasuna adierazteko horrelako leloa erabil, zein, Ingeles Wikipediaren arabera, 1840. urtean Taras Shevchenkok bere poema batean izkiriatu baitzuen. Gainera, egungo Ukrainaren egoerari ederki doakiolarik:
    https://en.wikipedia.org/wiki/Slava_Ukraini
    Our thought, our song
    Will not die, will not perish…
    Oh there, people, is our glory,
    Glory of Ukraine!
    Bestela ere, inongo euskaldunak ez dezake erabil Gora Euskadi Askatuta, ETAk bere komunikatu guztietan agertarazi baitzuen.

  • Lasai Haranburu: dagoeneko ez dago Gora Euskadi Askatuta esango duen euskaldunik.

  • “Arriba España” Frankoren aurrekoa da (Macias Picavea sortua, antza, XIX kendean) eta “Deutschland Über Alles” Hitlerren aurretik ere esaten zen (1841ekoa da letra).
    Gerora, 2022an, argi dago bi lelo horien konnotazioa, edo? “Slava Ukraini”-rekin gauza berbera.
    Segi, segi lema naziak askatasunez oihukatzen.

  • Konplexurik gabe esan beharko dugu gure artean dauden txerriskyanoak ere naziak direla. Taras Xevxenkok errusieraz ere idatzi zuen, oraingo ukronaziek debekatuta izango dute.

  • Mikel Haranburu 2022-12-12 18:46

    Eta Ayusoren leloa “Libertad, libertad” izan zen azken hauteskudean, eta zer?
    Zer gauzak, halako eta halako hitzak erabiltzen ditugu komeni zaigunean edo egoki denean, baina hitzen atzean dagoena da inporta duena. Nazien (benetako nazien, nazionalsozialisten) leloa izan zen “Arbeit mach frei”, eta orain, denok dakigu ggb ongi bizitzeko lana beharrezkoa dugula, eta gainera askatasuna gauza preziatua dela… et, et, ezina da, nazi haien leloa zen… baina segi dezagun erreibindikatzen askatasuna (ez Ayusorena, jakina…) eta lan eskatzen guztiontzat… Slava Euzkadi!
    Bestela ere, eginak dira pisua dutenak; hitzek ez dute pisurik, eta gero eta gutxiago, esanahiak murritz baino murritzago zaizkigun mundu honetan. Eta eginetan, jakin badakigu Slava Ukrainai esanik ala esan gabe alde bakoitzak zer egiten duen…
    Bidenabar, zertarako aitortu zuen Putinek (Errusiarrei bost axola, ziuraski…) Donetsk eta Luhansk errepublikatzat, azken batean Errusieraz mintzo direnak axola bazaizkio, eta Errusiarrak badira? Zenbat errepublika dira horiek? Erruso-determinatzeko eskubidea besterik ez dute?
    Ikusten denez, hitzek ez dute asko balio egintzen ondoan…

  • Mikel Haranburu 2022-12-12 18:54

    Gaurko Ukrainan Errusiera present dago; Errusieraz beren familiarekin mintzo dira asko, Errusian edo Errusiatik Ukrainara joandakoak direnak. Arazorik gabe. Ukrainarrek Errusiarazko telebista ikusi eta uler dezakete… hala dirudi, Errusiarren telebistako tertuliano astapotroen hitzak zabaltzen baitituzte Telegramen…
    Errusia, ordea, Ukrainaerazko liburuak erretzeari ekin zion, eta deklaratu Ukrainar kultura desagerrarazi behar duela planetatik, eta umeak Errusieraz eskolaratuko dituela… Ukrainan, auzoaren etxean, ez soilik berean. Nahiz eta eginbide horiek agerian uzten duten Ukraina badela, eta ez dela Errusia.
    Hizkuntzak nortasuna ematen du; han eta hemen. Jakina da gure nortasuna galbidean doala hizkuntza galbidean doan neurrian. Donbasen ere… baiona ez dakigu zein den Donbasera… (edo Krimeera…, baina inperioen lana izaten da menpean hartutakoei hizkuntza ordezkatu araztea…)

  • Joder, Mikel.
    Nahi duzuna, baina ez deitu beltzari zuri. Lelo nazi baten defentsa, benetan?
    Hori bai dela, hori: prietas las filas!

  • Txerrinskyanoen obsesioa Ayusorekin ere ikertzeko gaia da. Bueno, ez, azalpena argia da: kolonizatuta daude, eta Madrilgo progreen agenda jarraitzen dute itsu itsu. Zabor gehiegi irensten dute. Uste dut laguntza psikolojikoa behar dutela.
    Eta bai, gaur egungo Ukraina hori txalotzea nazismoa da.

  • Erramun, Dmitry Utkin nor den badakizu? Alexey Milkachov-en Rusich taldea ezagutzen duzu? Ez dago Errusia ukrainar naziez deus esateko. Garbi dezala etxea lehendabizi, sinesgarri izan nahi badu.

    Hara Mikel, aurreko asteko albistea dugu Ukrainako Auzitegi Gorenak ebatzi duela, 2020an KIev-eko lehen mailako auzitegi batek emandako kontrako epaia atzera bota ostean, Waffen-SSetako Galitzia batailoiaren ikurrak (14. Waffen-Grenadier-Division der Schutzstaffel, “Galizien” izen ofiziala zuena nazien armadan) ez direla ikur naziak.
    Hau ere defandagarria izango da, noski. Nola izango dira SSetako kide horien ikurrak nazi, euren leloa izan zen “Slava Ukraini” ez bada nazi? Zer dira ikurrak ekintzen aurrean, ezta?
    https://myc.news/en/obshestvo/verhovnyj_sud_priznal_chto_simvolika_divizii_galichina_ne_otnositsya_k_nacistskoj
    (Ukrainarren aldeko web batetik ateratako berria. Poztu antzean egiten dira erabakiaz).

  • Rusich taldea ez da nazia, eskumakoak dira, erlijio ortodoxoa eta tradizio eslaboa defendatzen du. Balio errespetagarriak.

  • Dmitry Utkinez ez dakit asko. Baina komunikabide otanikoetan kontatzen.dutena gezurra da. Oso soldadu oneko talde bat du, Maida eko errejimenetik lurralde zabalak askatzen lan eskerga egiten ari dira.Sirian ere lan izugarria egin zuten.

  • Mikel Haranburu 2022-12-12 23:07

    Ba ote!, ez zaitez eta ez gaitezen lotu huskeria horri. Gaia (otsailaren 24an Errusiak abiatu zuen operazioa) tamaina handikoa da, eta zerorrek hala hartu izan duzu. Leloak ez du Ukraina nazi bihurtzen; alabaina, badirudi jokaerak eta jokabideak “naziagoak” direla Errusiarenak, nahiz eta horrelako lelorik ez darabilten. Kitto.
    Mintza gaitezen Ukrainan batak eta besteak egiten ari direnaz, alferrik desbideratu gabe. Nik ez dut ohiturarik urlia edo berendia nazi edo faxista dela esateko, batetik kontzeptu horiek erabat deformatuta daudelako eta egungo pertsonaiei eratxekitzea ez delako, nire ustez, zuzena. Apelatiboak sobera daude gehienetan, eta argumenturik edo arrazonamendurik ez dagoenean erabili ohi dira. Hau da Erramunen kasua, antza.
    Aipatzen duzun ikurraren kontu horretaz ez dakit deus. Ikur bat erabiltzeak talde bateko kidetasuna adierazten du, jakina, baina ikurra taldearen ezaugarria da, eta taldeak erabiltzen du. Hitzek, mundu edozein herrialdetan ahora daitekeen lelo batek, eta batez ere une honetan, non Ukraina gerra kriminal baten biktima den, ez dute taldeko kidetasunik ekartzen, herrialde osoaren aldeko aldarria baizik. Hori da nik ikusten dudana.

  • Ukraina edo hobeto esanda Maidaneko Errejimena ez da inongo operazio kriminalaren biktima. Maidaneko Errejimena bera da, estatu kolpe batekin Ukrainalo herria sarraskitzen ari dena. Errusiako eskuartzeak genozidio horri aurre egitea beste helbururik ez du. Eta ukroaziek erabiltzen dituzten ikurrak ez dira inozoak. Eta noski maidanitak ez.dira biktimak kriminalak baizik. Noiz hasiko zarete Haranburu, zuen errelatoa irensten ez dugunok plastikoarekin faroletara lotzen? Edo Euskal herriko kaleetan ikur naziak erakusten? Edo ijitoen aurkako progromoak burutzen, edo Biarritzeko eliza ortodoxoa erasotzen, edo giza organoekin trafikatzen? Modan jarriko dira tatuaje naziak eusko txerrinzkyanoen artean? Errusiako eskuartze humanitarioaren aurretik maidanitek 15000 pertsona hil zituzten, eta 4 milloi pertsona Errusian babesa lortu behar izan zuten. Egungo Ukrainiaren alde daudenak kriminal batzuk dira.

  • Mikel Haranburuk Ukrainiako errejimenaren izaera nazia ukatzeak ez du Ukrainia errejimen liberala bihurtzen. Eurak, ukrainiar horiek dira euren izaera nazia aldarrikatzen dutena eta Haranbururen lelo gogaikarria ezeztatzen dutena. Tatuajeak eta ikurralk ez ezik euren politika, jarduera, gerra egiteko moduak, alderdi politikoen debekuak, praktika erlijiosoen jazarpena, eskubide sindikal eza… Haranburuk ez du ezer argumentatzen, adjekibazio manikeokin jokatzen. du, bere errusiarfobia justifikatzeko.

  • Mikel Haranburu 2022-12-13 09:22

    Telegrameko kanaletan ikusi izan dudan bideo batean, ijito talde bat ageri da. Ijito Ukrainarrak dira, eta Errusiarrei tanke bat kendu diete. Kantatzen dute, pozik Errusiar armadari tanke ‘humanitario’ horietako bat ohostu diotelako, edo abandonaturiko tankea Ukrainar armadak erabiliko duelako. Ez dakit, jakin ere, ea “Slava Ukraini” dioten ala ez, baina ez dute inolako kezkarik Ukrainarren “nazikeriaz”…

  • Hara Mikel, Hau diozunean “Nik ez dut ohiturarik urlia edo berendia nazi edo faxista dela esateko, batetik kontzeptu horiek erabat deformatuta daudelako eta egungo pertsonaiei eratxekitzea ez delako, nire ustez, zuzena.” ez dakit ziniko hutsa zaren, edo egia ezkutatu nahi duzun.
    Ikur naziak, lelo naziak eta agur naziak erabiltzen dituen jendea ez da nazi?
    Nazi putei ezin zaie nazi deitu? Waffen-SSetako ikurra harro daramatenak soinean ez dira nazi puta batzuk orain? Nazi bati nazi deitzeak “kontzeptua deformatzea” dakar? Zer behar du egin nazi puta batek zuk bezalakoek nazi deitu dezaten? Leloak ez dira nahikoa, ikurrak ez dira nahikoa, jendea faroletan bilutsik lotzea ez da nahikoa, juduak pertsegitzea ez da nahikoa ( https://www.timesofisrael.com/in-liberated-kherson-jewish-leaders-are-being-accused-of-collaboration-with-russia/ )… Zer behar dute egin, Auschwitz 2.0 montatu, wifi eta guzti, Ukrainako estepan? Orduan bai, deituko zenieke nazi?
    Errusiak Ukrainako nazismoa aitzakia bezala baliatzen du, agerikoa da hori, bere filetan nazi ugari baititu. Baina ez diogu inori mesede egiten Ukrainako nazismoari ez ikusiarena egiten.
    Eta zurea, nazismo hori zuritzearena, ezin dut ulertu. Inbasioa, Errusiaren gerra krimenak eta nahi duzuna eztabaida dezakegu, egin izan dugu, baina ez etorri naziak zuritzera. Naziak nazi dira. Eta mesedez, ez ditzagun lelo naziak hemen errepikatu, neutralak bailiran.
    Ukrainan eztabaida egon zen 2018an (nola ez, Maidan ostean, Poroshenko presidente zela) lelo nazi hori ofizial bihurtu zutelako. Ukrainaren burujabetza eta balizko demokrazia babesteko ez duzu slogan nazien inolako beharrik. Inbasioaren aurretik argi zeuden gauzak. Gerora ya…
    https://www.dw.com/en/new-glory-to-ukraine-army-chant-invokes-nationalist-past/a-45215538

  • Mikel Haranburu 2022-12-13 09:39

    Erramun, gure errelatoa irensten ez duzuenok, beste ipuin asko duzue irentsia honez gero, eta sabela horietaz beterik. Egin ditzakezu nahi dituzun baieztapenak, kopuruak eman ere, baina, ez dakit zertan sinetsi behar nizukeen zuri -edo Ekai Journali- hamaika gezur esan eta ondoren, ogi labeak eta beste.
    Errusiaren lana humanitarioa dateke, baina orain zabaltzen duten dotrina (Errusiarrendako) da gerra eta gainera NATOren eta Mendebaldeko herrialde guztien aurkako gerra dela egiten ari direna; ahaztu dira Maidanez, Ukrainarren “nazikeriez” eta Donbaseko errepublikaren eskubideez… (zenbat dira, bat, bi, gehi Kherson, gehi Zaporizhia, Krimea…?). Erreferendumen pantomima egin eta gero, gerra Londres misilez mehatxatzera pasa da; edo Kazakhstan, Errusiari esanekoa ez zaiolako.
    Benetan humanitarioa da Errusiarena, bai: Ukrainak egin omen dituen zuzengabekeriak zuzentzekotan, bere armada txikituta bukatu behar du, soldadu galera 120.000 inguru, bere ekonomia erabat apurtuta, bizpahiru hamarkadatan garatutakoa orain beste sei hamarkada atzeratu, oligarkak diru gabe ala asesinaturik… eta abar. Eta arazo nagusia, etxeen, azpiegituren, galsoroen, portuen, ondasunen defentsan ari direnek, denak lehenago baino batuagorik, “Slava Ukraini” esan ohi dutela…

  • Mikel Haranburu 2022-12-13 11:12

    Ba ote!, ez nazazu eraman joan beharrik ez den lekura. Ukrainar guztiek, salbu eta kolaborazionista ez direnek, esan lezakete une eta egun hauetan Slava Ukraini, tanke eta misil humanitario bat botatzen dutenean, esaterako. Baina Ukraina osoa ez da nazi horregatik; naziak nazi, Errusiaren okupazioa, konkista ahal izan balu, ez zen ezer denazifikatzeko, baizik eta Ukrainaz jabetzeko. Nazi eta desnazi, gerra honi buruz ezatabaidatu ohi dugu. Nik ez dut deus zuritu nahi, ez eta beharrik ere, ala, ongi begiratuta eta zuen tesiak onartzera, Europa guztia da nazi, bat egin baitu Ukrainarrekin, eta are mundu gehiena ere, Kanada eta Maroko barne, baina Kazakhstan, Azerbaijan, eta Georgia ere barne, naziak dira, Ukrainari aurrez ezin pentsatuzko laguntza eman baitiote.
    Hilobi kolektiboak, torturak, herritarrak oro, nazi zein iraultzaile zein LGTBIkide, sarraskitzeko saiakerak, gari, altzairu eta energia lapurretak, Errusiak egin ditu.
    Ukraina, izugarriki nazi izanagatik ere, ez da saiatu Mosku konkistatzen, ez eta Krimea berreskuratzen, ez eta Moldova, kasu, inbaditzen ere. Beleak zozoari ipurbeltz.
    Zuk zenioen aspaldixko Errusiak -Putinek- ez digula ezer txarrik egin… Ukrainak ere ez, nik dakidala. Baina otsailaren hasieran Errusiak Ukraina osoa erasotu zuen. Hori da gaia, eta ez lelo txar baten gorabehera. Bitartean, hasiera hartan bezalatsu, zuek bata Ukrainaren txarkeriak kritikatzen, eta bestea Errusiaren ontasun antologikoak goratzen. Berriro ere, beleak zozoari ipurbeltz.

  • Horixe ba: Prietas las filas, Ukrainaren defentsan.
    Eta NATOk Ukrainako naziak baliatu dituela begibistakoa da. Portzierto, ikusi al zenuen azaro hasieran NBEn Batzar Orokorrean proposatutako nazismoaren kondenan zein herrialdek bozkatu zuten aurka eta zein abstenitu ziren?
    https://www.elpais.cr/2022/11/04/asamblea-general-de-la-onu-aprueba-proyecto-de-resolucion-contra-glorificacion-del-nazismo/
    Ukrainak guri ez digu deus egin, Errusiari bai, NATOn sartuko dela iragarrita. Errusiak Ukraina inbaditu du. Guri zer galdu zaigu bertan?
    Otsailean egin nizun galdera, eta erantzunik ez dut izan oraindik.
    Eta nik, Mikel, Errusia eta Ukrainaren txarkeriak kritikatzen ditut, baita NATOrenak ere. Esana dizut, ez dakit zenbat bider, ados naukazula Putin autokrata deitzen duzunean, errusiar inperialismoa salatzen duzunean, eta elkarrizketa honetan hainbatetan aipatu dut Errusiak ere badituela nazi ugari Ukrainan.
    Eta torturak, desagerketak eta hilketak, barkatuko didazu, baina Ukrainak ere egin ditu, desafektoekin, 2014tik. Uste baduzu normala dela jendea faroletan bilutsik lotzea, edo 50 pertsona bizirik erretzea Odessan, edo Maidan plazan protestariek kontrolatutako eraikinetik tiroka aritzea, nik ez dut zure demokrazian bizi nahi.
    Zu zara Ukraina kosta ala kosta, naziak zuritzea barne, babesten dabilena, ustezko demokrazia eta giza-eskubideen defentsan. Existitzen ez den demokrazia ukrainarra, eta giza eskubideak babesten ez dituen Ukrainako gobernua. Ez egotzi niri Putin babestea, edo Ukraina soilik kritikatzea. Ziri hori, beste norbaiti.
    Ez zaigu deus galdu bertan, eta galtzen ari garenak gu gara (ukrainarrez gain). Dena, nagusi yankiari zakila oso osorik irensteko.

  • Etaioren artiluluaren gaia ez da, Haranburuk dioen moduan Errusiak Ukrainia erasotu zuela. Gaia da otanisten propaganda eta gezurrak modu naturalean irensteko joera baizik. Eta berak Haranburuk frogatzen du bere zentzunbakokeriekin hori horrela dela. Barregarria da gainera nola saiatzen den sinetsi arazo nahian ukrainiarrak ez direla naziak, ukrainiarrak eurak argi eta garbi diotenean eurak nazional sozialistak direla eta errusiarrak eta euren modukoak ez diren ukrainiarrak hil egingo dituztela.
    Bai, Haranburu, nik ukrainiar hoiei sinesten diet, ez zuri.

  • Mikel Haranburu 2022-12-13 13:07

    Ba ote!, NATOk Ukrainako naziak -eta gainerakoak, gehitzen eta suposatzen dut nik (ala zure ustez Ukrainar guztiak dira naziak, Erramunek hala dioelako?)- baliatu baditu, eskerrak eman beharko diote Putini (Errusia osoari, nahiago baduzu). Hor konpon; Ukrainako naziak lasai zeuden 23an, nahiz eta Krimea Errusiak hartua zuen, eta nahiz eta armak eta soldadu erosiak sartzen zituen Donetsk eta Luhansk eskualdeetan, harik eta 24an Putinek inbasiorako agindua eman arte, artean berak gezurtatua.
    Zer galdu zaigun? Taiwanen akaso ezer galdu zaizu zuri? Ez izan hain materialista; foro hau eztabaidarako da, iritziak emateko, iruzkinak, argumentuak, baieztapenak, ukapenak… horretan ari gara. Ez dugu bizitza jokoan hemen, ez eta Ukrainan edo Taiwanen. Nahiz eta, eman egin nizun erantzunean, Errusiak izna duen kapritxo honi esker, energia merkatua hankaz gora dugun -gehiago-, eta beste gauza aunitz aldatu beharko dugun geure egunerokoan.
    Ezkertar iraultzaile eskasak gara, Ukrainako jendea kriminal ero inperiozale baten eskutik hiltzen utzi behar badugu Ukrainan ezer galdu ez zaigulako. Agian zure lagun Ukrainar horiei ere ez zaie asko galdu…
    Bestalde, zure hitzetan aitortu zenuen behin edo beste gu geu gerran gaudena, inork gerran sartu gaituena. Hori idatzia duzu…
    Farolen aipamenak, hain errepikatuak, demagogia huts dira. Odesako gertakariak, Maidan kontuak, eta beste… horiei buruz badira bertsioak, eta nik ez dut erabakitzerik. Baina badakit, jakin, Errusia atzean egon dela sarri askotan; badakit Georgian sistema berbera baliatu zuela Georgia Errusiarra dela egiteko. Bdakit Errusiak hamarkadak daramatzala Ukrainaz jabetu nahian, 2014 baino askoz lehenago ere. Eskua sartu duela han eta hemen aspaldidanik, ez NATO eta ez Krimea eta ez Donbas aferengatik. Gaur bertan, Errusiako telebistako tartarlariek zioten Errusiari esker Alemania badela, esistitzen dela, Stalinek horretarako hala zedin erabaki zuela, nahiz eta Gorbatxebek harrapatu nahi zuen Alemania. Dena Errusiari esker…
    Nik ez dut ukatu, bai baieztatu, izan ere, Ukrainan txarkeriak egin direla. Ez dut ukatu “nazi” ideologia duen jendea dagoenik. Ez zait gustatzen, berez edo besterik gabe, Ukrainako jendea: ez dut ezagutzen, edo ez dut harekin bat egiten gauza askotan. Taiwangoarekin ere ez. Auzokoekin ere ez. Ukraina babesten badut -erretorikoki- egiten dut uste dudalako Errusiak krimenik handienetakoa egiten ari delako haien aurka. Berdin defendatuko nuke hitzez Polonia edo Lituania.
    Ez da kasualitatea Errusiarekin aktiboki bat egin izana nork eta Iranek, atzo bigarren gazte bat urkatu duena publikoki (eskubideak errespetatuz, menturaz?) edo Ipar Koreak, kirol nazional misilak probatzea eta ekoiztea duena, NATOren aurpegian erakustaldiak eginez.
    Ukrainak, baina bestela ere besteren batek beharko luke, babesa behar du uneotan, edo desagertuko da Errusiaren sakelan, lotsagabeki ohostua. Mehatxuak egin izan ditu besteei (Londres…) egiten ahal dien minaz.
    Inork nagusi yankiari zakila irentsi badio honen guztiaren kontura, eska diezazkiola kontuak Putini, berak ekin baitzion gerra gordin eta krudelari, eta berak aukera eman baitie NATOri eta honen nagusiari gerra honetan irabazle ateratzeko.

  • Mikel Haranburu 2022-12-13 13:22

    Erramun, mesedez, utzi erridikuloa egiteari. Orain zatoz Etaioren artikuluaren gaia zein den argitzera… begira zure lehen iruzkina: “Errusiaren eskuartze militarra ekimen humanitarioa da…” honela hasi zinen, gaiari inondik ere heldu gabe, eta Errusiaren krimenen apologia eginez, aitzaki faltsuak emanez. Horiek salatu nahi izaten ditut nik; zuk eman zenidan gaia.
    Berriro ere, neronek gezurrak sinetsi baditut, alegia, Ukrainaren nazigabetasuna -orokorki-, eta zure “egiak”, aldiz ez, “euren modukoak ez diren ukrainiarrak hil egingo dituztela” esate baterako, orduan Europa osoak eta munduko herrialde nagusi askok, ia guztiek, sinetsi dituzte gezur horiek eta zureak, Errusiarenak, bat bera ere ez.
    Mundua izanen da nazi, berez, armak eta ekipamendua Ukrainara bidali dituzten guztiak izanen dira naziak, edo filonaziak, edo nazien laguntzaile. Eta, ondorioz, denak banan banan urkatuak izateko modukoak. Horretan saiatzen ari dira Wagnerko morroskoak, Txetxeniako makarrak, kartzelatik atera dituztenak hiltzaile ofizialak izateko eta zigorrik gabe geratzeko… ez, ordea, Georgiara edo Kazakhstanera ihesi joan diren Errusiarrak. Hauek, zuen aburuz, besteak bezain naziak dirateke.
    Ba ote!, Erramun, panorama hauxe da; mundua guztia da nazi, ala Putin tronpatu da, edo ‘gaizki aholkaturikoa izan da’. Horrela ez den uste baduzue, esaiozue Putini aurrez aurre NATOri erasotzeko, eta hortik aurrera gauzak argiagoak izanen dira. Baita niretzat ere.

  • Bada ez, Taiwanen ez zait deus galdu. Yankiei antza bai, galdu zaie. Eta gogoratu, memoria laburra da eta, nola jarri ziren yankiak Salomon uharteetan txinak base militarra ezarri behar zuela esan zuenean. Baina Errusiak asumitu beharra du NATOren base militarra Ukrainan, ezta?
    Mundua ez da, jaungoikoak esana bezala, otsailaren 24an sortu. 23an naziak lasai zeudela diozu, baina ez da egia. 23an ukrainar naziak Donbassen zeuden, Tornado, Azov, Pravy Sektor eta antzeko nazien batailoietan. Berdin dizu horrek, ordea.
    Ukrainan bizia dugu jokoan, horixe da arazoa. Uste duzu Kieven nuklearra botatzen badu Putinek, ez dela erantzunik egongo? Horixe dugu jokoan, hondamendi nuklearra.
    Errusiako telebistak dioena propaganda hutsa da. Uste baduzu Errusiako Jimenez Losantos eta Ana Rosak diotenari kasu egiten nabilela, oso oker zaude. Kontua da batzuk hemen erabat irentsi duzuela gure aldeko propaganda. Oso argi ikusten duzue Putinen propaganda, baina ez duzue ikusi nahi NATOrena.
    Borrellek esana du gerran gaudela, ez nik. Nik sufritu egiten ditut kontsekuentziak. Eta gu gerran gaude, gure agintari yankizaleek sartu gaituztelako. Eta galdetzen nizun, ea nork erabaki duen gu gerran sartzea, zuk, edo nik, edo erromako aita santuak? Galdera horren erantzunik ere ez dut: baten batek sartu gaitu gerran, Borrellek esana, baina ez dakigu nork, eta ez dakigu zergatik. Eta zuek txaloka. Eta hara, ezkertiar iraultzaile izateko, NATOk emandako estatu kolpe bat babestu behar badut, nahiago dut ziniko izan.
    Eta uste baduzu, Errusiak atzerriko estatuetan duen interferentzia ez duela NATOk bilatzen eta baliatzen, ez dakit ze mundutan bizi zaren. Zuk nahi duzu dena otsailaren 24tik aurrera baloratzea, eta hori tranpak egitea da. Hemen bi inperio dabiltza lehian, eta bi inperio horien azken kezak da ukrainako demokrazia eta giza eskubideak. Eta bi inperio horiek gerran dabiltzalako, nik jakin nahi dut zergatik pagatu behar dugun gasa 6 bider garestiago. Erantzunik ez dut izango.
    Etorriko zara berriro Ukrainaren defentsarekin, eta ukatuko duzu AEBk berak onartu duena: 5000 milioi dolarrekin finantzatutako “iraultza” batek kolpea eman zuela Kieven, Errusiaren aldeko gobernu bat konstituzioan ezarritakoaren aurka kenduz, eta NATOren base militarrak eskatuz. Hori ezkutatuta Krimearen okupazioa edo inbasioa azaltzea gezurretan aritzea da.
    Eta berriro diot: ni ez naiz Errusia babesten hasiko, baina Georgiakoaz. Atzerriko diruz finantzatutako iraultza baten ostean, “Arrosen Iraultza” izen poetikoa zuena, orduarteko Errusiaren aldeko gobernua kendu zuten 2003an, eta 2008an hasi zituen borrokak Georgiak, “Zelai Garbia” operazioarekin, Saakhasvili buru zelarik: zein da hemen Ukrainarekin konparazioak egin ditzakeena, Putin edo NATO?
    Ez planteatu hau ongia eta gazikiaren arteko gerra bat bailitzan. Ez da. Hau bi inperioren borroka geopolitikoa da. Eta geopolitikan posizio morala hartzea umekeria hutsa da.

  • Mikel Haranburu 2022-12-13 15:06

    Horixe bada, Putinek beste inperioari eraso diezaiola, eta utzi niri eskubide eta nazi eta Maidan eta ipuinak kontatzeari…! Akaso Ukrainarrek, batez ere edo gutxienez nazi ideologiarik ez dutenek, ordaindu behar dute erabat eta literalki larrutik bi inperio horien artekoa?
    Berriro ekartzen dizkidazu Azov eta ez-dakitt-zein batailoi… Ukrainak etsi egin zuen, inbasioa hasi eta laster, NATOn sartzeari, eta bestelako defentsa erakunde bat proposatu, prezeski Errusiaren mehatxuaren aurrean. NATOk edo AEBak kontuak eskatu dizkio Errusiaren egungo mugen barnean erasotxoak egiteagatik, piztia ez dadin gehiegi berotu… bi inperioak, zein baino zein astoago?
    Zein mundutan bizi naizen? esan nizun, badakit zer nolako mundutan bizi nahi ez dudan: Herrialde batek bere ondokoak txontxongilotzat darabilena (Errusiak Bielorrusia), Jaun Beltzak mehatxatzen omen duelako (NATOk edo AEBk Errusia), baina ondoko Ukraina bere komuntzat hartzen duena, sentitzen delako Europa osoa baino garrantzitsuagoa. Mundu horretan ez dut bizi nahi, eta Ukrainarrek ere ez; horregatik Europan sartu nahi dute eta eraikitzen ari dira sistema modernoak alor askotan. Naziek, benetakoek, Europaz jabetu nahi zuten, haiek bai supremazistak, eta Errusiak ideak, egintzak eta jarrera berberak erakusten ditu. Nazi izatera, Errusia da nazi, eta nuklearren beldurrez utzi behar bazaio, akabo Ukraina eta akabo Portugal, muturrean duena. Koldarrei ez zaie inon ezer galdu, hori jakina da.

  • Ukraina menpean hartu ezinda dabilen Errusiako armada izango da Portugal hartuko duena, horretarako NATOkide diren Austria, Alemania, Frantzia, Espainia eta Greziaren gainetik pasatuta. Bai jauna!
    Ukrainak etsi zion NATOn sartzeari, inbasioaren ostean. Orduan, estrategikoki bederen, uler dezakezu zergatik pentsatu zuen Errusiak estrategia ona zela Ukraina erasotzea? Edo zuk onartzen duzuna bera ukatuko didazu?

  • Eta ze ausardia klase da Ukrainara armak eta diruak bidaltzea, hilak, zaurituak eta sarraskiak besteek jartzen dituzten bitartean? Ausarta gero, zuen posizioa. Hil bitez Ukrainarrak NATOgatik. Guk dirua emango diegu.
    Balentria galanta, alajaina!
    Segi horrenbeste defendatzen duzun Ukrainara boluntario, eta orduan etorri adore klaseak ematen besteoi.

  • Oso aholku ona Haranbururi eman diozuna, Ba ote! armak bidaltzearen alde dagoenez, bidalitako armak manejatzera joan dadila Ukrainiara, bake apur bat emango digu Zuzeuko bakezaleoi eta. Han lehia dadila Wagnerreko musikariekin edo Donbasseko milizianoekin edo Txetxeniako mutillekin.

  • Mikel Haranburu 2022-12-13 22:40

    Ba ote!, Ukrainarrek aurre egin zioten Errusiaren armadari, ez NATOren aginduz, baizik eta beren kasa eta beren lurraldea atxiki nahi dutelako. Armak eta baliabideak Ukrainarrek berek eskatu dizkiete, ez NATOri, baizik eta herrialde guztiei, behin eta birritan. Eta herrialde horiek, banan banan erabakitzen dute zer eman eta zer ez. Japoniak, Kanadak, Azerbaijanek… Inork ez du nahi Ukrainarrik hiltzea, Errusiak baizik. Ni pozten naiz Ukrainarrek armak dituztelako defentsa egiteko, beren lurraldeak zaintzeko, eta Errusiaren armak eta baliabide belikoak suntsitzeko. Are gehiago, ez dut Errusiarrak hil daitezen nahi, ez bada elementu nabarmen horiek, Putinengandik hasita, Lavrov, Peskov…, eta militarrak.
    Ausardia da Ukrainarrek erakutsi dutena, batez ere militar ez diren herritar arrunt saldo handiak: irakasleak, kirolariak, poetak, injeniariak…, edo dena direlakoak, emakume zein gizon. Ez dirudi Ukrainara itzuli diren horiek oso nazi planta dutenik, Europako toki askotan lanean ari zirenak…
    Baina ausardia falta iruditzen zait, hori bai, eta koldarkeria, Ukrainarrak sarraskituta bukatzen uztea, Errusia gehiago haserretzen bada, agian, bonbatxo nuklear bat botako duelako… taktikoa noski. Beraz, koldarrena litzateke Errusiari Ukraina deuseztatzen uztea, eta hartaz jabetzen uztea. Ukrainak armarik gabe ez zuen asko iraungo; Errusiaren nahikunde inperialistak bai, eta argiki areagotuko litzateke.
    Eta hala ere, NATOk ez du Ukrainak Errusiaren lurraldean erasorik egin dezan, eta ez dio irismen handiko armarik eman, zuhurtzia handiaz jokatuta.
    Ez dut Ukraina defendatzen, bere horretan, baizik eta Ukrainaren aske izateko eskubidea, bai Europan sartzekoa, gu sarturik gauden bezala, eta bai NATOn sartzekoa, nahiz eta NATO desagertzea onena litzatekeen, hala nola antzerako itun belikoak.
    Zer gertatzen da? Ukrainak, baltikoak edo Moldaviak edo Poloniak eta Georgiak bezala, edo orain Kazakhstan eta Azerbaijanek bezala, ondoan (etxe atarian esango luke baten batek) mehatxuka ari den piztia dutela, eta jakin bazekitela, orain hamarkada batzuk gainera, Errusiak bere asmo inperialak indarrean dituela. Hori arrazoi handia zen NATO bezalako antolakunde batean egoteko, ez baitute Bielorrusiak bezala bukatu nahi.

  • Mikel, ez egin tranpak: Ukrainara armak bidali dituzten estatu guztiak edo NATOn daude, edo NATOren zuzeneko aliatuak dira: Japonia, Australia eta abar.
    NBEko bozketetan argi eta garbi ikusten da hori. Inbasioa herrialde ia guztiek salatu zuten, baina laguntza militarra NATO eta bere sateliteek soilik igorri dute.
    Eta berriro betikoan: ukrainarrek “NATOn” sartu nahi duten edo ez, nik ez dakit. Zuk ere ez. Zuk dakizu NATOren propagandak hori esan digulako. Hara, Zelenskyk irabazi zuen hauteskundeetan, propio, Errusiara hurbiltzeko mezuarekin egin zuen kanpaina, eta NATOn ez sartzearekin. Ez da kasualitatea, emaitza onenak Errusiatik gertuen dagoen Ukraina horretan lortu izana Zelenskyk mezu horrekin.
    https://www.forbes.com/sites/kenrapoza/2019/09/16/ukraines-new-president-zelensky-hints-at-peace-with-russia/?sh=305fa9f26a39 (Forbes, aldizkari putinista hori…)
    Bere aurretik, 2014ra arte, NATOrekin deus ere jakin nahi ez zuen gobernua izan dute, Maidanak kanporatu zuen arte. Hauteskundeetan, bi bloke, %50era banatuta, argi eta garbi ikusi dira ia independentziatik, Ukraina mendebaldea, eta ekialdea.
    2010ko hauteskunde emaitzak: https://en.wikipedia.org/wiki/2010_Ukrainian_presidential_election
    2004ko emaitzak: https://en.wikipedia.org/wiki/2004_Ukrainian_presidential_election
    Are, 2014an, Kharkiv-en, Yanukovich kanporatuaren aliatu errusiarzale batek irabazi zuen, herrialdean bakarra (aintzat hartu, 2014an oso egoera irregularrean egin zirela hauteskundeak, tartean, errusiarzaleei hauteskundeetara aurkeztea debekatuta).
    https://en.wikipedia.org/wiki/2014_Ukrainian_presidential_election
    Ezin da ukatu, ukrainarren zati garrantzitsu batek ez zuela deus ere jakin nahi NATOrekin. Hala ere, gobernu aldaketa antikonstituzional bat tarteko, 2014tik aurrera, erabat lerratu da Ukrainako gobernua NATOrekin. (Portzierto, fijatu zaitez hauteskundeetan nola maparen ezkerraldean beheko partean, beti agertzen dela mantxa bat, ekialdeko kolore berberarekin. Horiek minoria hungariarra dira, Transkarpatia eskualdekoak.)
    Inkesten arabera, 2014ra arte gehiengoa NATOn sartzearen aurka zegoen, argiki. Baina kolpe osteko gobernua 2014an erabat NATOzalea izan zen, fermuki. Oh kasualitea…
    https://en.wikipedia.org/wiki/Ukraine%E2%80%93NATO_relations#Popular_opinion_in_Ukraine (kontuan izan 2014tik aurrera Krimean ez dela inkestarik egin, eta Donetsk eta Luhansken ere ez, gerra zegoelako, beraz NATO aurkari gehien zeuden eremu Urkainiarren iritzia ez da jasotzen 2014tik).
    Zuk planteatzen duzu Ukraina osoa, bat eginik, Errusiaren aurka dagoela. Nik hiru ukrainar ezagutzen ditut, hiru Putinen alde daude, batek ez dio deus, bukatzea nahi du. Hiruak errusiar hiztunak dira, bat Donbasekoa (Mariupol-goa, Kieven Putinek nuklearra botatzea nahi du, ukrainarrek bere hirian egindakoaren ordainetan), bat Khersonekoa eta azkena Txernobil inguruko herrixka batekoa (txetxeniarrek triskantza egin zuten bertan). Ez du ezertarako balio nire ezagutza pertsonalak, baina erakusten dit Ukraina ez dela monolitikoa.
    Eta gero, zure analisi horretan, herrialdeak ez dira haserretzen, ez dira berotzen, ez dira lotsatzen… Herrialdeek ez dute pertsonalitaterik. Errusiak dio ez duela onartuko NATO baserik Ukrainan. Eta ikusten badu NATOk Ukrainari laguntza ematen jarraitzen duela, eta gerra galtzeko arriskua duela, ez da haserretuko, ez, estrategikoki planteatuko du zein den erantzuna. Eta horrela, eskalada horretan, azken maila bonba nuklearra da.
    Honek ez du haserreekin, inbidiekin eta deusekin loturarik, hau geopolitika hutsa da.
    Beraz, laburbilduz, 2014 arte, ukrainarren gehiengoak ez du NATOn sartu nahi, inkesten arabera. 2014an gobernu aldaketa bat egon zen, konstituzioak ezarritako bideetatik at, AEBk berak diruz finantzatua 5.000 milioi dolarrekin, eta gobernu horrek tinko dio NATOko kide izan nahi duela. Gobernu aldaketa ostean, Errusiak Krimea okupatu zuen, eta Donbasen gatazka hasi zen, Errusiak lagundua edo sustatuta, nahi duzuna. Ukrainak gogo rerantzuten du, eta Donbas birrrinduta geratzen da, tartean talde paramilitar nazien laguntzarekin, eta NATOko bonbekin. 2019an Zelenskyk deseskalada mezu batekin, emaitza onenak eremu “errusiarzalean” lortu zituen. Gobernura iritsita, NATOn sartuko zela adierazi zuen, epe motzean. 2022ko otsailean Errusiak Ukraina inbaditu du.
    Ni ere inbasioaren aurka nago, baina ez dut inoiz irentsiko propaganda idiotizantea. Errusia edo Putin ez dira erotu, ez dute inbidiaz Ukraina inbaditu.

  • urdaibaikoa 2022-12-14 10:36

    Parkatu ba ote jauna, baina ukrainarrak dira lehenegoak prest daudenak euren herrialdea defendatzeko, munduko herri gehientsuenak egongo liratekeen moduan inbasio bat jasango balute.
    Dena den , zure mentalite inperialistarentzat hau irudikaezina izango da: munduan inperio pare edo gutxi gehiago dago, eta gainontzeko herrialdeak, benetako borondate gabeko txotxongilo hutsak baino ez dira.

  • Urdaibai: ukrainiarrak NATOren txontxongiloak dira, ez dira ari inolako gerra antiinperialistan, “beste ukrainiarren” aurkako gerra genozida batean baino.Eta ukronazien alde egotea Europar zibilizazioaren kontra egotea da. Eta zu ez zara antiinperialista, kontrakoa baizik: ukronazi genozida eta anglosaxoien inperialismoaren aldeko. Rusofobia ez da ona gizakiontzat.

  • Barkatua zaude, Urdaibai. Hain zuzen, antiiperialista naizenez, ezin dut babestu Errusiaren inbasioa, eta ezin dut babestu NATOk emandako estatu kolpea Ukrainan. Eta gerra amaitzea nahi dut, eskalatzen segitu baino lehen.

    Nik ezagutzen ditudan ukrainarrak, hiru, hemengo Ukrainaren defendatzaile amorratuak baino dezente epelagoak dira: bi Putinen alde daude (bata erradikala oso, errusiar hiztuna, Mariupol-goa, 2014ean etxerik gabe geratu zen, Azov batailoiaren koheteei “esker”, eta Kieven nuklearra botatzea nahi du, ordainetan. Orduan iritsi zen Euskal Herrira, 2014an, eta ederki ikasi du euskaraz. Bestea Errumaniako minoria ukraniarreko kidea da, ez da inoiz Ukrainan bizi, baina etxean ukrainera dute hizkuntza (euskaraz tutik ere ez): Krimea, Donetsk, Luhansk, Kherson eta Kharkiv Errusia direla dio, “betidanik”), eta hirugarrenak (Txernobil ondoko herri batekoa, errusiar hiztuna, inbasioaren ostean etorri zen, bere hiru ezagun, 16 urtekoak, bortxatuta, eta beste bat, 17koa, desagertua dago txetxeniarrak herrian sartu ziren egunetik) gerra amaitzea nahi du, lehen bai lehen, horretarako kontzesioak egin behar badira ere.
    Zer egingo diogu? Ez dago Ukraina monolitiko bat, Errusiaren aurka. Ukraina mendebaldean bai, badago, baina Dnieper ibaiaren ekialdean askoz anitzagoa da panorama. Gerra ekialdean dute ordea, ez Lviv-en.

    (Beste iruzkin bat bidalia dut, antza moderaziopean dagoena. Eskaera bat ZUZEU-koei: Esteka ugari dituen edozein iruzkin automatikoki moderatzeko zain geratzen da. Ea zerbait egin dezakezuen.)

  • Mikel Haranburu 2022-12-14 15:01

    Ba ote!, nik ez tranparik, ez kartoirik eta ez ezer. Ez eta analisirik ere; ez dut daturik, ez dut Ukrainaren historia jarraitu, ez dakit bertakoen arteko erlazioak nola dauden, nola zeuden ere Errusiaren inbasioa hasi aurretik. Nik iritziak ematen ditu, eta irakurtzen ditudanak, gehi ikusten ditudan argazkiak edo bideoak erkatzen ditut eta nire konklusioak ateratzen ditut. Horregatik behin eta berriz otsailaren 24a dut mugarri; argiki deklaratu dut; ez egotzi niri tranpatzat ezjakina izatea.
    Zure ekarpenak oso ilustratiboak dira, baina ez dute gerra hau osotara esplikatzen. Errusiak ez zukeen hainbeste gezur behar izanen, egia balitz eskema NATO eta Ukrainan base militarra paratzea ala eza, eta Errusiak ezetz. Eta ez zukeen Errusiako jendea (idiotizatu, diozu?) hainbeste idiotizatu beharko.
    Hiru lagun, Ukrainar nazionalitatea dutenak. Zeinek bere iritziak, bere historia bizkarrean, bere asmoak eta bere izaera. Ukraina monolitikoa ez dela… hori ez da deskubrimendu handia. Gu ere gure txikitasunean, monolitismotik urruti gaude, urruti gaudenez. Dena dela, ez al zuten hirurek ere askoz ere errazagoa, eta egokiagoa, hizkuntzaren aldetik, senidetasuna, kulturagatik, Errusiara joatea zuzenean, hona etorri gabe? Bitxia iruditu zait… Arrisku nuklearretik ihesi?
    Ukrainar nazionalitatea… Ukrainarrak? Frantziarekin bat egin nahi lukeen bat, eta politikoki alderdi pro-Frantzia batean jardu lezakeen bat, Euskalduna litzateke, besterik gabe, Euskal Estatu batean bizi bagina, noski?
    Atzo jakin nuen Miguel Bosek lau nazionalitate dituela. To! Galdeiozu orain hari zer den…
    Tira, Ukraina oso anizkoi izan daiteke, nola izan daitekeen Errusia ere… ala ez? Baina horrek ez dakar Putinek erabaki zuen inbasioa onartzea, bere geopolitika arrazoiak dituelako. Lehenago ere esan nizun bazirela beste modu batzuk agian Errusiak jorra zitzakeenak gerra totala baino. Hala ere, erantzuna ere jaso bide du: orain NATOko herrialdeek indar gehiagoz eta erraztasun handiagoz laguntzen dute Ukraina, baina gainera Suedia eta Finlandia sartzear ditu, eta Europa guztia armaz hornituko da orain artean baino gehiago. Ederra jokaldi geopolitikoa!!

  • Mikel Haranburu 2022-12-14 15:06

    Badakizue, ez dago ongi ikusia txarkeria baten egilearen nazionalitatea jakitera ematea, publiko egitea, arraza edo xenofobia eta kontu horiengatik, baina oraingoan adierazi dute, xehetasun jakingarriak baitira. Nafarroako Aldatz herrian hainbat lagun atxilotu, tabako fabrika klandestinoa zuten eta. Hego Euskal Herriko jende batena nonbait. Lanean, ia esklabu moduan, zazpi Ukrainar, hiru Bulgariar, haien artean. Nabe edo lantegi batean sartuta, hamabi ordu lan eta handik inoiz ere atera gabe, entzerratuta, giltzapetuta.
    Ez dakigu ea Ukrainar horiek Donbasetik heldu ziren, Zelenskik akabatu nahi zituelako, ala Khersonetik, Mariupoletik, edo Ukrainako beste toki batetik, ez eta zer ideologia mota duten, baina hauek ere, nazi izatetik urruti samar…
    Hego Euskal Herriko “nagusi” horiek, aldiz, nazi ez dakit, baina Ukrainarrak eta Bulgariarrak oso estilo humanitarioan ez zituzten tratatzen…
    Orain azaldu iezadazue berriro, mesedez, Ukrainarrak zernolako naziak diren…

  • Hara, Mikel, tranpa hauxe da:
    Nik “ukrainar nazismoa badago” esaten dudanean, zuk “ukrainar guztiak naziak dira” diodala esatea. Irakurri nire iruzkin guztiak, otsailetik honakoak, eta esan mesedez, non esan dudan nik ukrainar guztiak naziak direnik. Nik esan dut, hala baita,”Slava Ukraini” lelo nazia dela, eta otoi, ez normalizatzeko, eta are gutxiago, hemen erabiltzeko. Nik esan dut ukrainiar batailoi batzuk militante naziak dituztela. Nik esan dut ukrainiak baduela arazo bat nazismoarekin. Hortik aurrerako guztiak, zure falaziak.
    Eta hara, Ukrainatik hona etorri dira gu aberatsago garelako, askogatik, Errusia baino. Soldata hobeak, diru gehiago, Putin ez dugu… Abantailak besterik ez. Zuk, europarra izaki, EB osoan egin dezakezu lana. Nora joko zenuke, Errumaniara edo Alemaniara? Bada horixe. Ez nazazu tontotzat hartu. Dena den, milaka ukrainar dago jada Errusian, borondatez joanak, inbasioaren aurretik, eta ostean. Begiratu datuak: 3 milioi ukrainar errefuxiatu daude Errusian, gehienak inbasioaren aurretik joanak. Noski, denak indarrez eramanak dira, denok dakigu zeinen gustora hartzen dituzten estatuek 3 milioi errefuxiatu…
    https://data.unhcr.org/en/situations/ukraine
    Eta jokaldia uste baino dezente okerrago atera zaio Errusiari. Eta? Geopolitikan apustu bat egin zuten, eta gaizki kalibratu. Ez da lehen aldia izango, ezta azkena ere, estatu batek bere kalkuluetan hanka sartzen duena.
    Hortik aurrerakoa, beti esan dudana: gerra hau otsailaren 23a baino dezente lehenago hasi zen berotzen, eta ardurak bi inperio handienak dira: Errusiarena eta AEBena. Eta inola ere ez da ongia eta gaizkiaren arteko gerra existentzial bat, eta are gutxiago, Ukrainako burujabetza, demokrazia edo giza eskubideen aldeko gerra bat. Ukrainako burujabetzaren alde baleude, ez lukete estatu kolpea finantzatuko 2014an. Baina finantzatu zuten.

  • Atzerriko estatu baten gobernu aldaketan 5.000 milioi dolar gastatu dituztela aitortu ostean, ze aurpegirekin defendatu dezakete estatu horren independentziaren alde daudela? Azala behar da gero!
    Eta ez ahaztu, Mikel, zer esan zuen Victoria Nulland-ek, Ukrainan AEBtako enbaxadoreak, 2014ko kolpearen prestaketetan: “Fuck the European Union!”
    https://www.lavanguardia.com/internacional/20140207/54400947085/fuck-eu-desata-nueva-crisis-ee-uu-europa-espionaje.html
    (La Vanguardia, beste egunkari putinista hori…)
    Segi, segi dezagun propaganda irensten…

  • https://www.youtube.com/watch?v=dO80WVMy5E4 (BBC, putinista horiek…)
    Hemen Nuland eta beste yanki batzuk, Ukrainako presidente zein izango den eztabaidatzen. Hauek dira Ukrainako indepentzia, burujabetza eta demokraziaren babesleak, bai jauna!
    Enfin. Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dagoela.

  • https://www.youtube.com/watch?v=U2fYcHLouXY
    7:27 minututik aurrera: we have “invested” over 5 billion dolars to assist Ukraine in need and other goals that will “ensure” a secure, prosperous and democratic Ukraine. Today there are senior officials in the Ukrainian Goverment, in the business community, as well as in the oposition, civil society and the religious community ewho believe in this democratic and european future for the country and have been working hard to move their country and their president in the right direction”.
    “5 mila milioi dolar baino gehiago “inbertitu” ditugu Ukrainako behar eta helburuak laguntzera, etorkizuneko Ukraina seguru, oparo eta demokratiko bat “ziurtatuko” dutenak. Gaur, badira Ukrainako gobernuan, negozio munduan, oposizioan, gizarte zibilean eta komunitate erlijiosoetan herrialdearentzako etorkizun demokratiko eta europar horretan sinesten dutenak, eta gogor dabiltza lanean beren herrialdea eta bere presidentea norabide egokian jartzeko”.
    Argiago ezin da utzi: sare bat, estatu egitura guztietan infiltratua, amerikarren zerbitzu eta aginduetara, diruz ederki hornitua.
    Victoria Nuland nor den interesgarria da oso: Obamaren garaiko Estatu Idazkaritzako bozemailea izan zen, gerora Hillary Clintonen zerbitzura jarri zena. Gaur egun, gai politikoetarako estatu azpi-idazkaria da, Anthony Blinken-en bigarrena. Robert Kagan pentsalari neocon-a eta Bush tontoenaren aholkulari izandakoaren emaztea. Yankilandiako establishment puruaren parte.
    Aurreko iruzkineko elkarrizketan Nuland-en kidea Geoffrey Pyatt enbaxadorea da (Ukrainako zerbitzuengatik saritua, gaur egun Bidenen gobernuan goi kargua da). Bien artean Ukrainako agintaritzarako hautagaiak baloratzen dituzte. Horietako bat, Vitali Klitschko, egun Kiev-eko alkatea dena, baztertu egiten dute, eta Arseniy Yatsenyuk-en alde egiten du Nuland-ek.
    Ezetz asmatu? Bai, bingo! 2014ean Yatsenyuk Ukrainako gobernuko goi kargu bilakatu zen, lehen ministroa, hain zuzen.
    Inporta zaie yankiei Ukrainako demokrazia…
    Eta non, eta Moskutik 500 km-ra. Errusiak esana zuenean Ukraina zela bere azken marra gorria. Zergatik? Ez al diegu yankiei amerika osoa onartzen? Ez al dute beste herrialdeek hori errespetatu, 1962koa ondo ikasita? Zergatik ezin zaie errusiarrei Ukraina onartu, yankiei Mexiko edota Marokori Sahara onartu dizkiogun moduan? Zein da arrazoia? Zergatik armatu behar dugu Ukraina errusiaren aurka, baina Sahara Marokoren aurka ez? Putini ezin zaio gasik erosi, baina Khassoggi deskuartizatzeko agindu zuen Bin Salman-i bai? Qatarri bai? Zergatik ez dago Putinekin dugun muga moralik bi inpresentable horien kasuan? Noiz arte onartuko dugu adar jotze hau?

  • Mikel Haranburu 2022-12-14 19:04

    Ez dut nik zure baieztapen hori orokortu, eta egin badut uneren batean, oker. Neronek ere onartu izan dut Ukrainan ideologia nazizale duen jendea badela, baina ez Gaztela Leonen baino gehiago, ziuraski. Esaterako, Azov Batailoian jende askok eman omen zuen izena inbasoia eta ondoren, hazia halakoa izan bazen ere. Ukrainatik Errusiar armada kanporatzeko asmotan bildu ziren borrokara. Horrek ez ditu nazi bihurtzen. Nazismoa ideologia jakin eta zehatz bat da, faszismoa edo marxismoa diren bezalatsu (ñabardurak, handiak nahi baduzu, gorabehera). Ohituta gaude, naziek zituzten jokamoldeak ikusita, Urlia nazi dela esatera, baina ziuraski gehienetan tronpatzen gara, eta tronpatzetik atera nahi ez badugu, gezurretan ari gara.
    Zuk “ukrainar nazismoa badago” esaten duzunean, ez duzu esaten Ukrainar guztiak nazi direnik, baina kontrakoa ere ezin da ametitu: alegia, Ukrainarren artean naziak badirenez, Errusiak Ukrainar guztien aurka egin dezakeen edozein eraso, bortitzago ezina izanagatik ere, egokia da, Erramunek lerrakeen bezala, eta gu isilduko gara, bonba nuklearra bota dezakeelako.
    Berriro ere, egiten duzun geopolitikaren kontakizuna, inbasioaren aurrekoa, garrantzitsua da, eta akatsak, jukutriak, eroskeriak eta nahi duzuna egon da, ados; alabaina, horrek ez dio Errusiari inolako eskubiderik ematen nahi duena egiteko, eta besteok isilik gera gaitezen eskatzeko.
    Ongi deritzot salatzen ditunak salatzeari, ekarri dituzun estekak argigarriak baitira, eta zalantzarik gabe, bataren eta bestearen zergatiak aurki daitezke, baina ezin ukatuzkoa da gauzen egoerari Errusiak eman duen erantzuna guztiz kriminala dela. Gertatu direnak argitara ematea zuzena da; Ukrainako jendea argirik eta kalefakziorik gabe uztea, ea amore ematen duten ala behingoz hiltzen diren, ez da geopolitikan sartzen, eta ez du erakusten Errusia-Ukraina harremanak onbideratzeko nahia.

  • Mikel Haranburu 2022-12-14 19:13

    Jakin badakit aurpegira botako didazula horkoa Mendebaldar propaganda merkearen beste ale bat dela (Youtubeko bideo tipiko nazkagarri horietako bat da) baina hor kontatzen direnak, NATO dela eta ez dela, eta Errusiari gertatzen zaiona, baina batez ere aipatzen diren aurrekari historikoak, interesgarriak dira. Historia neurri batean errepikatu egin da; Finlandia egon zen Errusiaren atzaparretan erortzeko zorian, nazien txakurra zelakoan… gerra izan zen. Artean, NATO ez zen esistitzen, baina Errusiaren asmoak oraingo berberak dira. Baditu, gainera, ikusle eta iruzkingile gaituen gatazka honen oihartzun asko, berriro ere kontuan hartzekoak.
    https://www.youtube.com/watch?v=KSxB6AZI4_I
    Geopolitika? Bai, herrialdeen arteko aferak. Errusiaren arazoa? Bai, bere buruarekikoa.

  • Finlandiari Leninek eman zion askatasuna. Eta Kiev energiarik gabe geratu bada izan da Kieveko Erregimenak gauza bera egin duelako Donetsekin. Historia ondo ikasi behar da ” historiadore” anglosaxoien zaborra irentsi gabe. Eta ukrainiar gixajoak hiltzen ari dira multinazionalen interes ekonomikoak defendatzeagatik. Black Rockengatik bizia ematea antiinperialismoa da?

  • Halaxe da, bai, Mikel, aurpegiratuko dizut, kar-kar. VisualPolitik ez dut gehiegi gustuko. Municheko Segurtasun Konferentzian parte hartu izan dute, geopolitikan atlantistak dira, NATOzaleak, eta ekonomian liberalak. Juan de Mariana think tank-arekin lankidetza dute (think tank honetako kide dira Juan Ramon Rallo, Universidad Rey Juan Carloseko hainbat, libertdadigital-eko kazetariak… 2020ko think tank horren sari nagusia badakizu nork jaso zuen? Jimenez Losantosek. Enfin, jendillajea). Ez dira batere fidagarriak, azterketa serio bat nahi baduzu. Alkandora hawaianoak, baina betiko establishmentaren bozgorailua.
    Gauza askotan esan bai, baina ez dute sakontzen. Hasierako kartel sobietarrarekin, adibidez, ahazten zaien Finlandian 1918an zuriek gerra zibila irabazi zutenetik Alemaniaren laguntzaz, eskuin muturreko gobernuak izan zituztela 1939 arte. Ez da harritzekoa sobietarrak finlandiarrak naziekin aliatzearen beldu izatea. Hain da hori horrela, mundu gerra hasi zenetik formalki bakean zeuden arren, 1941ko abenduaren 6ean Erresuma Batuak berak gerra deklaratu ziola Finlandiari, naziei laguntzen ari zelako. Baina beno, esan dezagun errusiarrak horren imaginazio gutxi dutela, Putinek Stalinen argudio berbera erabili duela. Eta segi dezagun kaka nahasten, eta egia ezkutatzen.
    Ba hori, Visual Politik baina maila dezente hobeagoko analisiak badaude, youtuben bertan.

  • Mikel Haranburu 2022-12-15 10:38

    O, eskuzabal jokatu Lenin delako hark, e? Eskerrak emateko irrikan egonen dira Helsinkin oraindik… Errusiak berdin jokatu omen zuen, nahiz eta oraindik NATOren eskurik egon ez…
    Kiyvek gauza bera egin Donetskekin? Bere herrikideak, hain zuzen, energiarik gabe utzi ditu? Eta Zaporizhian izan dituzten gorabeherak ere Kiyv errua noski… Errusiaren “azken” baza da Ukrainaren energia azpiegitura guztiak suntsitzea, ez Ukrainaren aukera, hain zuzen ere, eta hitzez adierazita dago Errusian, uneko gerra estrategia dutelako. Historia ikasi, bai. Napoleonen galbidea izan zen negua, “el general invierno”, eta neguari esker Stalinek garaitu zituen Hitlerren (HitleRen?) osteak. Dudarik gabe, Finlandiarrek ere negua izan zuten lagun.
    Ukrainarrak, aldiz, Europatik eta bestetik, baita Espainiatik ere, argi sorgailuak jasotzen ari dira egunotan eta handizka. Beharbada hau ere interpretatuko duzue NATOren aldeko portaera…

  • Mikel Haranburu 2022-12-15 10:56

    Zure erudizioan aurkeztu dizkiguzun lagun horiek ez ditut ezagutzen, Jimenez Losdiablos izan ezik. Bejondaiela. Ziur nago Ukrainarrik gehienek ere ez dituztela ezaguzten…
    Bai, badakigu gauzen atzean beti badirela interesak eta interesatuak, eta thik tank eta horrelakoetan jendilaje asko dabilela, eta erabakiak hartzen eta harrarazten direla. Ados.
    Eta berriro ere historia. Finlandiarena; bai, Nafarroan bezala (gogoan dut nire alegoria, Nafarroa Ukrainarekin parekatuaz egin nuena) bitan zatitua. Eta beti, mendetan barrena, alde batetik Alemania eta bestetik, baina beti, Errusia. Utrimque roditur, Nafarroa bezala. Zer azaltzen digu horrek? Estatu handiek txikiak jan nahi dituztela beti. Ala, adierazi nahi duzu Finlandiaren patua, ezker-eskuin gatazka eman delako, handien, hots, Errusiaren geopolitikaren biktima izatea dela? Edo zela, harik eta Leninek izateko baimena eman zion arte, Erramunek dioenaren arabera?
    Esan nahi al duzu egia guztiak, historian eman diren getakari eta liskarren zergatiak argitara eman eta hortaz jada lasai gera gaitezkeela Errusiak Ukraina akabatzen eta birrintzen badu ere?

  • Ez dakit zertara dakartzun Nafarroaren alegoria eztabaida honetara, Mikel. Baina egin izan dituzun iruzkinetatik ondorioztatuko nuke oraingo Nafarroa foral eta espainiarrean gustura zaudela. Ez zaitut ikusten Nafarroako Erresuma “aske” baten aldeko borrokan, ez eta ukroen borroka moduak kopiatzen ere.
    Noren kontra borrokatu beharko luke Nafarroak? Frantziarekin? Espainiarekin? Borroka hipotetiko horretan onartuko zenuke hainbeste gorrotatzen dituzun errusiarren laguntza?
    1936/37 gerran Agirreren gobernuak errusiar sobietarren laguntza izan zuen Bizkaiko defentsan. Banderistek ordea Franco asko miresten zuten.

  • Mikel Haranburu 2022-12-15 18:55

    Kar, kar, kar. Errusiaren laguntza (humanitarioa) onartu? Ez, esker mila. Beti bere asmo estrategikoak, geopolitika, badakizu… izanen bailituzke xede.
    Ez dakizu zertara dakardan alegoria? Bada, eztabaid(ar)en une askotan iruditu zaidalako Nafarroaren konkistarako zioak eta eskemak errepikatzen direla. Zuk diozu Ukrainarren arteko gatazka dela (batzuk besteak akabatu nahi dituzte, genozidioa eginez. Gogoratu, bidenabar, ETA aktibo zegoenean ere sarritan dotrina ofizialak esan zuela: “Un problema entre vascos”, eta Katalunyan ere hala aldarrikatu zuten: “Katalanen arteko arazoa da”). Fernando Aragoikoa, Nafarroara etorri omen zen Nafarrak baretzera, Beaumondarrak eta Agramondarrak liskarretan omen zeudelako…
    Bestela ere, Espainia jaio berriarentzat edo Frantziarentzat asuntu geopolitikoa zen duda gabe, nahiz eta beren GEO kontzeptua askoz murritzagoa zen. Hemen ere, Nafar legitimistek Frantziaren/NATOren laguntza espero zuten, nahiz eta ez zen garaiz iritsi. Tira, bost mende geroago, Nafarroa ‘beti’ izan da Espainia, batzuren aburuz, eta Ukraina ere ‘beti’ izan da, azken batez, Errusia, gutxienez botapean daukan Krimea edo Errusiar aski sarraraztea lortu zuen lurraldean, Donbas-mertzenariolandia.
    Espainiarrentzat ere, Nafarroaren egoera naturala haien menpeko izatea zen, nola ez, baina hori bai, bortuez bestaldean ere Nafarroa badela ahaztuta. Gertatzen dena da, bortuez bestaldekoa Espainia izan zedin, kostu handia xahutu beharko zuketela… horraino iritsi zen orduko geopolitika.

  • Gauzatxo bat, Mikel, Zaporizhiaz ari zarela. Zaporizhiako zentral nuklearra errusiarren eskuetan dago, Ukrainak berak onarten du hori. Benetan nahi duzu sinestea errusiarren eskuetan dagoen zentral nuklearra errusiarrek bonbardatzen dutela? NATOren propagandaz ari naizenean, horrelakoetaz ari naiz.
    Erabili ezazu burmuina, jainkoarren.

  • Mikel: ez egin tranparik paralelismo desegokiekin. Nafarroako konkistan Gaztelak bere alde izan zuen garai hartako ” komunitate internazionala”, oraingo Uktoreichek bezala. Nafarroa zen garai hartako Errusia ttipi bat.
    Gainera zu oso ondo bizi zara Espainiaren menpeko Nafarroan.Inoren negarrak ez lapurtu

  • Mikel Haranburu 2022-12-16 10:07

    Ba ote!, ni eskualdeaz ari nintzen, aipatu dudanean galdeketen inguruan, ez zentral nuklearraz. Zentralari dagokionez, bertara ez naiz joan eta uste dut joan-etorri askotxo gertatu dela han; Errusiarren kontrolpena egon dela, baina Ukrainar langileak eta arduradunak bertan jardun bitartean, eta ko nektatu eta deskonektatu ibili direla egun batetik bestera. Errusiarrek kontrolatzen badute, logikoena da deskonektatuta edukitzea. Eta alderantziz. Dena dela, Ukrainak erasotu badu, ez du, dudarik gabe zentreala bera erasotu, baizik eta ondoan, eta nolabait babesturik, dauden indar armatu Errusiarrak. Hala uste dut. Ergelena litzateke beren herrian eta Ukrainako zentralik handiena, energia beharrean daudelarik, bonbardatzea. Nik ez dut hori sinesten. Eta sute dut Errusiarrek ere ez dutela bonbardatu, zuzenki, zentrala. Ez eta langileak ia atxiloturik lan egin behar izan dutenean. IAEAko arduradunak bertara joan dira alde teknikoak begiratzera, Errusiarren artean, eta zorionez, zentrala ez du inork lehertarazi.
    Erramun; azaldu nuen alegoria, hori besterik ez da, alegoria bat. Ilustratiboa, iradokor izan nahian egindakoa. Ez da argumentazio bat. Parelalismoak bilatu nituen, eta nire ustez aurkitu, eta geroko eztabaidetan berretsi. Nire alegorian, nola bestela, Errusia Fernandoren Espainia da, ez Nafarroa. Arren, argi dago konkistatuak izatekoak Ukraina eta Nafarroa direla, eta inbaditzaileak Espainia eta Errusia. Tranpa zurea da, zeren eta garai hartan, “komunitate internazionala” izan litekeen edozer ez baitzen esistitzen, estatuak ez ziren “hain estatu”, eta inbasioak eta konkista gerrak nonahi egiten zituzten, denek ala ia denek. Paralelismo desegokia egozten didazu, baina zurea ezin desegokiagoa da.
    Zuk ez dakizu ni ongi ala gaizki bizi naizen. Zu agian hobeki bizi zintezke, Kremlinek propagandista soldata igoko balizu…

  • Zenbait SASINTERNAZIONALISTEk arazo larri bat daukazue. .Etsaia nor den hautatu duzue eta haren arerioa automatikoki bedeinkatzen duzue.
    Egia da Ukrainaren alde ageri diren asko eta asko Putin bezain nazkagarri, inperialista eta zapaltzaileak direla. Ulertzen dut haien “bandoan” egoteak desoroso jartzea, ni ere ez nago gustura. Baina inperialista ultraeskuindarrak nazkagarriak dira, amerikar, errusiar, espainiar ala frantziar izan, baita euskaldunak badira ere. Iraq Ameriketako Estatu Batuek (AEB) inbaditu zutenean salatu genuen.
    Orain, urrats inperialista Errusiak egin du, Ukraina inbadituz, NEOZARISMOAren bulkada harroputz hutsean. Ukrainarrak gogor jo ditu, ez bakarrik indar armatuak ala “estatua”, baita herritarrak ere. Amerikarrek Irakiarrak hil eta torturatzea salagarria da bai, eta Errusiarrek Ukrainarrekin nerdina egitea ez? Ez al da hori HIPOKRESIA?

    Hitz egin dezagu Putin NEOZARISTAz. Hori al da zuen politikari eredua?
    Atzekoz aurrera. Berriki, Errusiara kanabinoideak sartzen ari omen zen Saskibaloi jolakari estatubatuarra, Victor Bout arma traficatzaile ULTRAESKUINDARRAren askatasunaren truke trukatu dute AEBekin. Putin (antinazia omen) trafikatzaile ultraeskuindar bat salbatzen.

    Propaganda mendebaldarra akaso?
    Ez, RUSSIA TODAY Putinen sokako medioak esandakoa da “Viktor Bout joins right-wing Russian political party”, hemen esteka:

    https://www.rt.com/russia/568104-viktor-bout-joins-ldpr/

    Putin “terroristekin” negoziatzen ez duen “gizon gogorar” da. Aznar espainiarrak hori egiten duenean, faszista gupidagabea da zuentzat, baina Putin Errusiarrak egiten badu, “gure lider txupiguaia” da nonbait. Horrela, Moskuko Dubrovka antzokian, 2002 urtean Txetxeniarrek (Errusiar inperioak zapaldutako nazioa portzierto) 850 lagun bahitu zituztenean ez zuen zalantzarik izan polizia bertara sartu eta 170 hildako eragiteko. Tipo jatorra Putin hau ezta? Hori Bushek egin izan balu putakume bat izango litzateke, baina Putin izanda “guai” dago.

    Beslanen, Ipar Osetian (Errusiar inperioaren menpeko beste nazioa bat) Txetxeniarrek eskola batean 1181 bahitu hartu zituztenean gauza bera. 334 hildako, 186 haurrak, 700 zauritutik gora, Putinek ez baitu terroristekin negoziatzen.

    Segi genezake, Wagner neonaziak nola erabiltzen dituen Putinek eta abar luze batekin, baina hau artikulu bati egindako iruzkin bat da eta ez da gehiegi luzatzeko lekua. Laburbilduz:

    Putinen etsaiek asko nazkagarriak izateak ez du Putin nazkagarri izatetik babesten. Ukraina inbaditu dute Errusiar NEOZARISTEK, eta haien porrota desiragarria da mundu hobe baterako. Espero dezagun aukera hau ez galtzea eta inperio Errusiarra deseginez ehunka nazio zapalduk bere askatasuna lortzea.

  • hara, Errusiak Ukraina gogor jo du, egia da hori. Baina gogora dezagun nola utzi zuten errusiarrek berek Grozny ( https://nsarchive.gwu.edu/briefing-book/russia-programs/2020-04-15/massacre-at-samashki-and-us-response-to-russias-war-in-chechnya ). Ea antzeko argazkirik topa daitekeen Ukrainako inbasioan.
    Errusiak eginiko gerra krimenak ezkutatu gabe, gerra krimenak baitira, hizki guztiekin, Ukrainan sarraski dezente handiagoa egin zezaketen errusiarrek, Txetxenian halaxe egin zuten. badirudi azken hilabetean gogortu dela errusiarren jarrera, baina inondik inor ez gara iritsi Grozny edo Alepon errusiarrek berek eginiko triskantza mailara.
    Putinen asmoa Tsarren inperioa berrezartzea dela, erabat ados.

  • Victor Bout ultraeskuindarrada, Putin bera bezalaxe. Eta Putinek Ukrainaren denazifikazioaz dioena propaganda dela oso argi dut. Gorago aipatu dut hainbatetan, sinesgarritasunik ez duela Errusiak denazifikazioaz mintzatzeko, berak ere nazi ugari dituenean etxean.
    Dean den, zertan ari dira yankiak arma salerosle arriskutsu hori saskibaloi jokalari batengatik aldatzen?

  • Paralelismo egokiagoa: Nafarroa euskal erresuma bat izan balitz eta Euskal Herriko mendebaldeko lurraldeak berreskuratzeari ekin izan balio. Errusia funtsean Ukrainia nazian zapalduta eta hilketa masiboak jasaten ari ziren errusiar etnikoak salbatzera joan da. Bere eskuartzea oso justua da.
    Eta, Haranburu ea lortzen duzuen Nafarroa askatzeko NATOren laguntza. Paralelismoa hain agerikoa baldin bada ez zaizue ezer kostako hori lortzea.

  • Mikel Haranburu 2022-12-17 13:28

    Erramun, nire alegorian agertzen ditudan paralelismoen eragileak, protagonistak, bere garaikoak dira, NATO eta Errusiak inbasioa garai honetakoak, urte honetakoak, diren bezala.
    Ez dakit zer den “Errusiar etnikoa”; etniko kalifikatiboa gure lurralde hauetan nahiko debekatua da, ezin aplikatu nolanahi (baskooi ez behintzat, soilik ijitoei, zenbait etorkini…). ZUk aipatzen dituzunak, Errusiak lehenago, aurreko hamarkadetan eramandako populazioak dira, Georgian eta beste errepunliketan Errusiak egin ohi zuen bezala. Antza, hobia dute popuilazioak beren nahieran aldaraztea. Ez ziren zapalduta bizi, ez hilketa masiborik jasazen ari; horiek ez dira egiak. Errusia ez da inor salbatzera joan. Errusiak probokatu eta sustatu zituen Donbasen Ukrainaren aurkako jarrerak, mertzenarioak erosi eta armak eman. 2014an eta lehenago ere, Georgian egin bezalatsu. Horrela, beti du aitzakia zuk diozuna aldarrikatzeko. Kazakhstanen ere halatsu nahi lukete. Errusiar populazioa bazen Lituanian, Letonian, Estonian, Finlandian… toki guztietan. Nahita eramandakoak. Baltikoetan, bi urteko epea eman zieten nonbait bertako hizkuntza ikasteko, independente bilakatu zirenean.
    Zergatik aukeratu duen Ukraina Errusiak bere herra, inperio amets, handinahi eta gorrotoa gauzatzeko? NATOkoa ez delako. Polonia hor du, Baltikoak hor ditu, baina ausartu ez…
    Ea ados jartzen zareten Ukraina gaitzesten dituenok: batak geopolitika dela, NATO eta misil nuklear kontu horiek, bestea “Errusiak etnikoak” aipa; ez ote da izanen Errusiak duen “Etnopolitika” ikuspegia guztiaren arrazoia, hots, Errusiar herria herri aukeratua, supremoa, besteen gainetik dagoena, planetaren ardatz eta gainerako mordoiloa? Zeren eta, tarteka, Errusia munduaren salbatzaile eta etorkizunaren berme gisa azaltzen baitute…
    Ea ados jartzen zareten… bai

  • Herri aukeratua ukronazia da, eta bere mesias Zelensky. Ez duzu ulertzen errusiar etnikoak zer diren? Ukronaziek ordea, oso ondo identifikatzen dituzte: farolen posteetan lotzen dituzte.

  • Mikel Haranburu 2022-12-17 18:46

    Zelensky komikoa zen, eta presidentetzara serie komikoaren kariaz iritsi zen, non antzesturikoa benetako gertakari bihurtu zen. Egunero, egunero! bere herrikideen aurrean, nazi zein herritar xume, agertzen da ausardiaz eta aurpegia ematera, zer egiten duten eta ez duten. Ez zen kikildu eta ihes egin, Errusiarrek espero zutena.
    Humanisten liderra, Vladimir Vladimirovitx, ordea, tarteka muntaia lotsamangarritan agertzen da, emakume saldo bat inguruan, beste agintariekin mahai baten muturrean, besteak urruti, bere lerdokeriak esaten, edo kamioi gidari, arrantzan, zaldiz, helikopteroz… ez dezagun ahantzi KGBkume ziztrin bat besterik ez dela, 007 agente uste. Eta aurka egiten diona, misteriotsuki hilik agertzen da familia eta guzti. Oso arriskutsua da horrelako elementu baten esku munduko armada handienetakoa egotea: ala armada kendu behar zaio, ala armada horri elementu hori kendu behar zaio. Oraingoz, eta asko kostata eta ordainduta, Ukrainarrek lehenengo lanean dihardute.

  • Mikel Haranburu 2022-12-17 18:49

    Beno, Putinek nori eta Kadyrov eta bere mariatxiei enkargatu zien Zelensky hiltzea, baina hauek TikTok bideoak egiten oso okupaturik daude.

  • Vladimir Vladimirovitx, Maria Zakharova, Txetxeniarrak… Zuek españolok Maidanen errejimenaren gerra krimenak zuritzera bidali dituzuen guardia zibilen gainetik daude. Lotsagarriak zarete!

  • Mikel, hau diozu:
    “Zergatik aukeratu duen Ukraina Errusiak bere herra, inperio amets, handinahi eta gorrotoa gauzatzeko? NATOkoa ez delako. Polonia hor du, Baltikoak hor ditu, baina ausartu ez…”
    Estatuek ez dute horrela funtzionatzen. Pertsonek bai, giza taldeek bai, baina estatuek ez. Estatu bat oso egitura konplexua da. Errusia ez da ausarta, ez da koldarra, ez du herrarik, ez inbidiarik, ez gorrotorik, ez handinahirik. Lord Palmerston Britainia Handiko Lehen Ministroak esan zuen bezala: estatuek ez dute lagunik, ez dute etsairik, estatuek interesak dituzte. Eta interes horien defentsan, edozein bide dute zabalik, militarra barne. Von Clausewitz teoriko militar prusiarrak esan zuena: “Gerra ez da soilik ekintza politiko bat, benetako tresna politiko bat baizik, harreman politikoen jarraipen bat, berauen kudeaketa bat, beste bide batzuetatik”.
    Polonia edo Baltikoak erasotzeari dagokionez, Errusiak badaki munduko gastu militarraren %3a dela, eta 145 milioi biztanle direla, eta NATO berriz, gastu militarraren %51a dela, eta mila milioi biztanle direla. Estatuek ez dute “etziok potroik!” logikan funtzionatzen, hori gizakion logika da.
    Zure narratiba, NATOrena, hauxe da: Ukrainako herriak NATOn sartzeko borondatea adierazi zuen 2014an protesta bidez, eta herriak erabaki du Ukrainako estatuak 2014etik egin duen biraje geoestrategikoa. Hala, erabaki horren aurrrean , Errusiak Ukraina inbaditu du, ukrainarren nahia eta borondatea zapalduz.
    Errelato hori gezur hutsa da. 2014an Ukraina banatua zegoen, erdi-erditik NATOra edo Errusiara hurbiltzeko borondatean.
    Gogoan izan, 2010an Yanukovich errusiarzaleak irabazi zituen haustekundeak %49arekin, 2004an Yushcenko mendebalzaleak %52arekin (2004ean ere gauza kuriosoak gertatu ziren hauteskundeetan: begiratu “Iraultza Laranja” delakoan ze jarrera izan zuten ukrainako zerbitzu sekretuek Yushchenkoren alde…).
    2014 ean egon ziren protestak AEBk finantzatu zituen (beraiek onartu dute hori!), eta gobernu aldaketa antikonstituzionala, eta biraje goestrategiko errradikala NATOk egin ditu, ez Ukrainako herriaren borondate subiranoak.
    Hortik aurrerako guztia, ezin da ukrainarren borondatetzat jo, NATOren borondatetzat baizik. Beraz, hasieran jarri dudan zure galderara itzulita:
    “Zergatik hautatu zuen NATOk Ukraina estatu kolpea emateko, eta ez Errusia? Ez al da ausartzen NATO Kiev-en antolatu zuena Mosku-n antolatzera? Zergatik hautatu du NATOk Kiev, eta ez Mosku, edo Beijing, bere handinahikeriak eta dominazio globalaren asmoak gauzatzeko? Ze nezesidade zuen NATOk bonba nuklearra duen estatu baten muga mugaraino joateko, bazekienean, Errusiak esana baitzuen (tresna politikoak dira gerrak estatuentzat, gogoan izan) Ukraina zela bere marra gorria?”.
    Ikusi zer ari den gertatzen Perun, eta ze paper ari den izaten bertan AEBtako enbaxada. Eta harritzen zaitu Errusiak berdina egitea alboan duen Ukrainarekin? Gogoratzen duzu nola babestu zituen AEBk Pinochet, Videla, Somoza, Noriega (aldendu nahi izan zuen arte…)… Nola bihurtu den bapatean Maduro errespetagarri? Konturatu zara jada venezuela ez dela azaltzen telebistan?
    Geopolitika hori bada, zer behar zuen NATOk besteren “atarian” sartzeko? Badakigu NATOren atarian NATOk agintzen duela, horren sinisgaitza da Errusiaren atarian Errusiak agindu nahi izatea?
    Errusia da inbaditzailea, argi eta garbi, baina erantzukizuna NATO eta Errusiarena da. Eta emozio humanoek ez dute zerikusirik.

  • Mikel Haranburu 2022-12-19 13:07

    Tar, tar eta tar… Estatuek nola funtzionatzen duten eta ez duten…
    “Errelato hori gezur hutsa da. 2014an Ukraina banatua zegoen, erdi-erditik NATOra edo Errusiara hurbiltzeko borondatean”. Hori idatzi duzu; tira, Ukraina banatua eta NATOra erdi eta erdi… estatuaren interesak dira, ala herritarren jarrera desberdinak?
    Eta gero: “Gogoan izan, 2010an Yanukovich errusiarzaleak irabazi zituen haustekundeak %49arekin, 2004an Yushcenko mendebalzaleak %52arekin…” Horretan ere, pertsona horien zaletasunek inporta zuten, ala estatuaren interesak ziren zio edo gako?
    NATOren jokaldiak: NATOK interesa izan du, eta noiztik eta zergatik, Suedia eta Finlandia bere egituran sar daitezen? Zer dela eta erabaki dute bi estatu horiek orain NATOren egituran elkartzea?
    “Lord Palmerston Britainia Handiko Lehen Ministroak esan zuen bezala: estatuek ez dute lagunik, ez dute etsairik, estatuek interesak dituzte. Eta interes horien defentsan, edozein bide dute zabalik, militarra barne. Von Clausewitz teoriko militar prusiarrak esan zuena: “Gerra ez da soilik ekintza politiko bat, benetako tresna politiko bat baizik, harreman politikoen jarraipen bat, berauen kudeaketa bat, beste bide batzuetatik”.
    Ukrainak ere ez, beraz; ez lagunik, ez etsairik, interesak baizik. Eta bide guztiak zabalik… baina Ukrainak ez ditu ibili bide horiek guztiak, Errusiaren aurka behintzat. Von Clausewitzena, oso entzuna, eta oso graziosoa, baina, zer nahi duzu, txisteak kontatzen bazituen bezala. Norbaitek botatako boutadea ez da argumentu serio bat historiako gerrak azaltzeko. Ala, onartzen duzu, ontzat ematen duzu, gerrara jotzea interesen “defentsan”? Baita AEBren kasuan ere?
    Aipatu dituzun pertsonaia horiek guztiak, “Pinochet, Videla, Somoza, Noriega (aldendu nahi izan zuen arte…)… Nola bihurtu den bapatean Maduro…”, bai eta Perukoak, estatuaren interesak defendatzen besterik ez ziren ari, ala diktadore bilakatuta, norbere interesetan? Putin eta oligarkak (beste bat hil da, istripu domestiko samarrean, je, je…) estatuaren interesetan?
    Eta Ukrainaren interesa NATOn sartzea izan balitz, nork du eskubidea ukatzeko eta hori eragozteko?
    Ikus dezakezunez, nik ez dut narratibarik; nik iritziak eman eta askotan -gehienetan- galderak egiten ditut…
    Bidenabar, esan behar da NATO ez dela estatu bat, eta ez estatuen gaineko erakunde politiko bat; NATO, estatu zenbaitek eratutako itun bat da, militarra, belikoa nahi bada, baina ez estatu bilduma bat. Zure iruzkinean Errusia, Ukraina eta NATO bera maila edo izate berean kokatu baitituzu.
    Are larriagoa litzateke Errusiaren erasoa estatu elkargoa izan balitz…

  • NATO Estatu Batuen adar armatua da, AEBen esanetara dagoena. Delos-ko Liga Atenasen esanetara zegoen bezala, hainbat hiri estatuk bertan parte hartu arren. Ez ginen atzo jaio, eta badakigu zer den NATO: AEBren atzerri politika. Gogoan izan, pertsonaiak sortzen zien higuinak higuin, nola igo zuten NATOko estatuek beren parte hartze ekonomiako %2ra Trumpek agindu zienean.
    Bereizi itzazu barne eta kanpo politika. Barnera begira estatu burutza hauteskunde bidez hautatu daiteke, baina kanpora begira, ez dago hauteskunderik, ez dago demokraziarik. Ukrainako emaitzek erakusten dutena da Ukrainako herritarrek ez dutela NATOn sartzeko berebiziko asmorik. Estatu kolpea eman zutenek, horiek bai.
    Palmerstonena ez da graziosoa, ez da txistea, egia borobila da. Horrela ditugu estatu txit demokratikoak Turkiari asilo eskatzaile kurduak entregatzen, NATOk hala aginduta. Ikusi zer gertatu den Suedian asilopean zegoen kurduekin. Batzuek benetan txistea edo besterik gabeko aforismoa dela uste dute, baina errealitatean horixe da estatuen logika. Une batean giza eskubideen gainetik pasa behar badut, estatu interesak hala eskatzen duelako, egingo dute. Ikusi Assange. Estatu arrazoia dago atzetik, eta ze inporta dute giza eskubideek edo konstituzioek, edo legeek.
    Boutadea da orain Clausewitzena, ai ama. Munduko teoriko militar ikasiena da, eta boutadea. Zer uste duzu erakusten dietela akademia militarretan ejertzitoetako arduradunei? Ejertzitoak ez dira existitzen, eta gerrak sortzen dira ongia eta gaizkiaren arteko borrokagatik. Bai jauna.
    Eta Perukoarekin, berriro ere, propaganda ona zabiltza irensten. Ba al zenekien Castilloren aurreko presidenteak ere disolbatu zuela parlamentua? Atxilo al dago? Kargugabetu al zuten? “Castillo dictador!” Vizcarra dictador entzun al zenuen sekula telebistan? Askoz konplexuagoa da auzia, baina zertarako informatu. Albistegiek diote estatu kolpe saiakera izan dela (militarrik gabeko estatu kolpe bat, benetan sinetsi behar dugu?) eta bakea. Badakizu hauteskundeak deitu zituela kongresua disolbatzearekin batera, mezu berberean? Badakizu kongresua disolbatzeko ahala Peruko konstituzioaren arabera, presidentearena dela? Propagandaz propaganda zabiltza, putzutik putzura. Castillo zerbait bada, inkopetente handi bat da, ez diktadorea. Baian, AEBk erabaki du traban duela, eta ea nor ausartzen den ezetz esatera…
    Estatuek ez dute “eskubiderik”, boterea dute, Eta duten boterearen arabera, gauza bat edo bestea egin ahalko dute. Ez dira pertsonak. Hori ez al duzu ulertu nahi? Ukrainak NATO sartzeko estatu interesa balu, Errusiak kontrako interesa du. Eta ahulagoa denez Ukraina Errusia baino, ba ikusi dugu zer gertatzen den: gerra. Kontua da hemen NATO ibili dela estatu horretan interbenitzen, eta ez dugu gerra analizatzeko analisian sartu nahi, gaizkile absolutuaren papera Errusiarena dela zalantza jarri ez dadin.
    (NATO diodanean erabili lasai AEB, gauza berbera baitira. Irakurri analisi txinatarrak, eta ikusiko duzu: haientzat Europar Batasuna ez da aktore geopolitikoa, AEBren basailuak baizik, eta hala tratatzen gaituzte nazioarteko harremanetan. Ez dugu ikusi nahi ordea, zilborrari begira gabiltzalako.)

  • Mikel Haranburu 2022-12-20 12:38

    Esker mila, baina ez dut ez astirik eta ez gogorik Peru, Txina, diktadoreen historia eta Von Clausewitzen kurrikuluma irakurtzeko. Tar, tar, tar. Lasai, nire iritziak ez dira ez Ukrainara eta ez Errusiara iritsiko, eta norberak egoki uste duena eginen du. Nik analisatu zein ez, baina baita zuk analisatu zein ez.
    Bai, dena oso konplexua da; zure aburuz, estatuak ente suprahumanoak dirateke. Interesak eskubideen gainetik.
    Ukrainaren interesa NATOn sartzea omen; alabaina, NATOk ezetz esan dio! Alajaina, gezurra dirudi, non NATOk, AEBren adar armatuak, Ukraina sartuz gero aukera izanen zuen Errusiari erasotzeko, zeren eta Errusia ahulagoa baita AEB baino, ezta?
    Baina Ukraina kanpo geratu da, NATOk hala erabakita, beste defentsarako antolaketa bat proposatu, eta hala daude orain. Zeren eta, Ukrainak NATOn sartzeko asmoa edo interesa baldin bazuen, Errusiaren etengabeko mehatxu sekularraren aurrean zuen. Ez didazu azaltzen zergatik Suedia eta Finlandia, orain bai, NATOn sartzeko erabakia hartu duten. Haiek ere, interesak izanen zituzten noski. Bai eta NATOk berak, apika, sartuak izan zitezen. Azken batean, Europan daude eta Europa AEBren basailua… zergatik ez bi herrialde horiek?
    Bestalde, Ukrainaz gain, badira hor inguruan beste herrialde batzuk, NATOn sartuz joan direnak, baina Errusiak ez zuen bakarra ere inbaditu, nahiz eta ahulagoak izan, Ukraina baino ahulagoak ere bai. Errusiak aldarrikatzen duen NATOren mehatxua ez da gauzatu; ez Ukrainatik eta ez beste ezein herrialdetik. NATOk ez zuen zertan itxaron Ukraina sartu artean, Errusia inoiz erasotzeko asmotan baldin bazen. Hau ere esplikatu ahalko zenuke.
    Bitartean, Ukrainaren lurraldearen % 20 menpean hartuta, inork ez dio bermatzen Errusiari gainerako % 80an NATOren baseak jarriko ez direna.
    Hara, orain kontuz ibili beharko du Errusiak, duen armada lehen baino ahulagoa baita, eta orain, bai, orain AEBk NATO bere adar armatua balia bailezake benetan erasotzeko… ez dirudi, ezta? Gerasimov jenerala jotzekotan izan zen Ukrainar armada, eta AEBk esan omen zion ezetz, ez joateko hain urruti… bere interesen kontra?

  • Mikel Haranburu 2022-12-20 12:42

    Esan nahi nuen:
    “AEBk NATO bere adar armatua balia bailezake benetan erasotzeko… bere interesen arabera zintzoki jokatuz edo…”

  • “zure aburuz, estatuak ente suprahumanoak dirateke. Interesak eskubideen gainetik.” Esaidazu, zein epailek bermatuko ditu Ukrainaeren eskubideak? Ez da nire iritzia, geopolitika deitzen zaio.
    NATOk ezezkoa inbasio ostean esan zion ukrainari, ahaztu duzu detailetxo hori.
    Hortik aurrera, hara, ni saiatzen naiz. baina esaten didazunean “ez duzula gogorik” informatzeko, ba hementxe utz dezagun.

  • Mikel Haranburu 2022-12-20 19:38

    Bada, Errusiarenak bermatuko dituen berbera… ez baitago horrelako epailerik. Historia ikas daiteke, historiatik norberak ikas dezake. Pentsatzekoa da gauzak gertatuz joan ahala, guztiok ikasten ahal dugula. Errusiak ez du askorik ikasi azken hirurogei urtean, Gerra Hotza Bake Hotz bihurtzeko bidean. Esan nuen, bada, atzerapen horrekin ari direla.
    Hain zuzen ere, Ukrainak gehien behar duen unean, NATOk ezetz esan; horrek ez du adierazten NATOren (AEBren) interesak helburu bakar edo nagusi direnik.
    Nire gogoak eta astia gorabehera, foro hau ez da, normalki, ikaskuntza sakonak egiteko. Zuk ekartzen duzun informazioa eskertu dizut behin edo beste, baina hona iritziak emateko, eta nik sarritan galderak egiteko, sartzen gara, artikuluak iruzkintzeko eta abar. Badaezpada ere, nire galderak erantzun gabe gelditzen dira askotan…

  • “Errusiarenak bermatuko dituen berbera… ez baitago horrelako epailerik.” Horrexegatik, hain zuzen, da absurdoa eskubideez hitz egitea estatuez ari garenean. Ez emozioak, ez laguntasunak. Interesak, indarra eta boterea.

    “Errusiak ez du askorik ikasi azken hirurogei urtean, Gerra Hotza Bake Hotz bihurtzeko bidean”. Irakurri zer zioen prentsak Putini buruz lehen urteetan, eta zergatik aldendu den Putin mendebaldetik azken hamarkadan. 2001ean Errusiak AEBei asia zentraleko base militar guztiak zabaldu zizkion parez pare irailaren 11 ostean, eta zer, eta AEBk Putinen oposizioa finantzatu zuen, CIA Moskun berrantolatu zuen, 2004an Bulgaria, Errumania eta Baltikoetara zabaldu zen NATO… Horrelako jukutriekin, ez da harritzekoa Putinek mendebaldearekin deus ere jakin nahi ez izatea. Nork utzi du usteltzen “bake hotz” horren aukera? Bere tokitik mugitu ez den Errusiak, eta Ukrainaraino hedatu den NATOk? 2007ko Municheko segurtasun konferentzian Putinek esanak bila itzazu. Kasurik ez zitzaion egin ordea. https://en.wikipedia.org/wiki/2007_Munich_speech_of_Vladimir_Putin
    2007tik dabiltza errusiarrak argi hitz egiten. Gezurretan NATO ibili da, eta hori, gustatu edo ez, egia hutsa da.

    Eta NATOk inbasio ostean Ukrainari ezetz esan izanak adierazten du NATOk, zorionez, politikari eta txalo-jotzaile askok baino argiago duela ez dela komenigarria Errusiarekin gerra totala planteatzea (eta NATOri, Putini bezalaxe, berdin berdin dio Ukrainak, eta bertako herritarren sufrimenduak, partida beste bat da: indarra, boterea eta influentzia). NATOn bai baitakite, militarrak izaki, zein arrisku duen horrek: gizateriaren amaiera, hondamendi nuklearra medio. Momentuz, nahikoa dute Errusia Ukrainaren aurka akitzearekin, horretarako armak, munizioak eta egundalako dirutzak bidalita, heriotzak eta sarraskiak Ukrainak jartzen dituen bitartean. AEBk jada 68 mila milioi (68.000.000.000, aisa esaten da gero!) eman dizkio Ukrainari (Errusiaren urte baterako gastu militar osoa berdindu du AEBren laguntzak soilik, eta beste 37 mila milioi eskatu dizkio Bidenek Kongresuari https://www.csis.org/analysis/aid-ukraine-explained-six-charts ).
    Ondo segi.

  • Mikel Haranburu 2022-12-22 11:58

    “… Horrexegatik, hain zuzen, da absurdoa eskubideez hitz egitea estatuez ari garenean. Ez emozioak, ez laguntasunak. Interesak, indarra eta boterea”.
    Ez dut uste; ez ditra epaileak eskubideen iturria, ez dituzte haien banatzen. Eskubideak aurretik badaude, herritarrenak. Estatuak herritarren kolektiboak eratutako egitura politiko-administratiboa da, ez besterik, edo ez du besterik izan behar. Estatua herritarrez jabetzen denean, eta gain- eta goi-entitate gisa funtzionatzen hasten bada, akabo. Hori da Errusian gertatu dena. Herritarrak erabiltzera jo duenean Putinek, aldendu zaizkio, ahal izan dutenak, Georgiara… gainerakoa badakizu.
    Bestalde, aldarrikapen funtsezkoa da Ukrainako “operazio militar berezi” honetan, Donbas delakoaren audeterminatzeko eskubidea, eta horixe baliatu duzue -edo dute- Ukraina gaitzesteko. Putinek aitortiu zien, bakarrik Donetsk eta Luhansk eskualdeei, errepublika izatea, beraz, estatu izatea. Nahiz eta gero erreferendumak -kar, kar, kar- egin zituzten, jakina: erreferendum egin bai, baina Errusia izatekotan.
    Esaten dituzun beste kontu horiek, tira… asko jakitea da… Putinen oposizioa, CIA eta NATOren hedapena. Nik kontu horiei ez diet erreparatu, baina NATOren hedapena baino, esan behar da Bulgaria, Errumania eta Baltikoak, berak sartu zirela, edo hobe NATOri batu, ez alderantziz, Suedia eta Finlandia egin berri duten bezala. Saldukeria? Agian, nahi duzuna, baina NATOri batu direnak, mehatxupean sentitzen direlako. Erabaki horiek ez dira inoren jukutriak, jukutriak ere egon badaitezke. Baina estatu horiek beldurragatik (sentimentu batengatik) batu dira NATOn. Jakina, Putinen ikuspegitik dira jukutria, nola ez, uste duelako Errusia estatu (herri?) hautatua dela…
    NATOk gezurrak eta abar; ez da hori, ordea, eztabaidaren gai nagusia, nahiz eta horretaz ere eztabaidatu dugun, edo iritziak eman. Ukrainaren inbasioa da, berriz ere, posizioa hartzera ekartzen gaituena. Baina bai, NATOk badaki zein arrisku duen gatazka frontala… eta ekidin egiten du. Horretara murrizten da Errusiak Ukraina eta beste, Errusiaren inguruko basailuak, NATOtik kanpo mantentzeko eskubidea… Inork ez du Errusia mehatxatzen. Inork ez zuen mehatxatzen otsailaren 23an.
    Ez, ez da epailerik Errusiaren eskubideak babesteko; estatu bat denez, zuk diozunez ez du eskubiderik, baina hortaz, beste estatu bat erasotzen badu, alferrik gainera, ikusten denez, erantzuna jaso besterik ezin du espero, ondoko estatuak bere herritarren eskubideak (horiek bai) defendatzeko betebeharra duelako. Eta, jakina, AEBk, probestuko du aukera, pagotxa hori, Errusiari kalte egiteko. Baina ez dut uste Errusia hain inuzentki erori den tranpan…

  • Ukrainan agintean dagoen Maidaneko errejimena, errejimen kriminala da, ez du existitzeko eskubiderik, Beraz Errusiak bere operazio militarra bururaino eraman behar du eta Errejimen hori eliminatu behar du, europar sanook operazio hau txalotu besterik ezin dugu egin. Zuek, Haranburu eta gainerakuok, errejimen kriminal horren konplizeak zarete. Ez daukatzue ezertaz hitzegiteko eskubiderik, eta are gutxiago inori lezio moralik emateko. Garaia da intsumisio fiskala aldarrikatzeko eta Haranburu eta gainerako txerriskianoak euren poltsikotik, zuzenean eta ez denon diru publikotik Donbasseeko umeak hiltzen dituzten bonbak paga ditzaten. Edo bestela joan daitezela eurak zuzenean haonbetse gorrotatzen dituzten “beste ukrainiarrak ” hiltzera.

  • Mikel Haranburu 2022-12-22 19:15

    Aizu, nik ZuZeun idatzi besterik ez dut egin…