Turista onaren intentzio gutuna
Turista onaren intentzio gutuna –
Turismoak mundua espektakulu uniforme bilakatu du: Hiri turistikoak dekoratu bihurtu dira eta bertako hiritarrak pelikulako estra.. Eta gu, saiatuko gara ikusle pasibo ez bihurtzen.
Lufthansa zain daukagu. Eta Kopenhagen, Kopenhagen ere bai.
Hori bai, Kopenhagen ez ditugu bisitatuko Sirenatxoa, Tivoli parkea, Amalienborgeko jauregia eta horrelakoak. Ez diogu turismo gehiago jarri nahi turismoari.
Saiatuko gara ez ibiltzen turista saldo horiek bezala, autobusetan, ganadua bailiran. Ikuskizun batetik bestera joaten ilaratik atera gabe, masifikatutako estatua eta eraikin ezagunenen aurrean selfieak egiten, souvenirrez josten. Horrek denak ez digulako ekarpenik egiten. Horrek denak ez diolako ekarpenik egiten hiriari, ekonomikoa ez bada.
Turismoak mundua espektakulu uniforme bilakatu du: Hiri turistikoak dekoratu bihurtu dira eta bertako hiritarrak pelikulako estra.. Eta gu, saiatuko gara ikusle pasibo ez bihurtzen, autentikoak izango balira bezala enpaketatu eta esterilizatutako esperientziak ez kontsumitzen.
Gaur ostirala da. Bi astez egongo gara Kopenhagen. Bestelako turismoa egitea lortuko dugun, bueltakoan esango.
Turista onaren intentzio gutuna