Thelma eta Louise bikotearen aukera
Aurreko larunbatean, Donostiako Zinemaldiaren inguruan, bere burua abertzaletzat duen zine-ekoizle katalanari, Kataluniaz galdetu-eta, zera erantzun zidan: “Gero eta susmo larriagoa dut, ez ote goazen denok Thelma eta Louisen autoan, arrapaladan ihesi, noiz malkarrean barrena amilduko”.
Zinezaleek badakite, emakumeek gehienbat, “Thelma eta Louise” filma dena zine feministaren mito edo ikonoetakoa, non bi emakumek, zer gerta ere, beti aurrera jarraitzen duten, atzean geratzen ari zaien gizarteak merezi ez-eta, zer galdu gutxi dutelakoan. Matxismoak, sexu-erasoak, umiliazioak, maltzurkeriak, errespeturik ezak eta legezko ordenaren hipokresiak bultzatzen ditu emakume biak, Thelma eta Louise, beste egoera normal batean sekula hartuko ez luketen erabakia hartzera.
Batere zalantzarik gabe, azken hamar urteotan Katalunian gertatutakoa ez da, inondik ere, fikzioa, baina thriller politiko bat egiteko besteko materiala eskaintzen du, Donostiako Zinemaldiaren “Urrezko Maskorra” irabazteko lain.
Izan ere, zelan izan daiteke 2006an –Convergència, Ezkerra, Alderdi Sozialista eta Iniciativa per Catalunya-Verdeen adostasunaz– Kataluniako Parlamentuaren hamarretik bederatzik onartutako Estatutua Alderdi Popularrak auzitan jartzea eta, Konstituzio Epaitegiaren aitzakiaz eta laguntzaz, berrehundaka atal lotsagabe aldatzeaz gainera, hurrengo hamar urtean batere alternatibarik ez proposatzea eta, azkenik, aurreko igandean, Goardia Zibila eta Polizia Nazionala, hautetsontzien aurrean, egurra ematera eta umiliatzera bidaltzea?
Igandeko irudi bortitz eta oldarkorra, Alderdi Popularraren hamar urte luzeko hankasartze-sortaren eta asmatu ezinaren (edo nahi ezaren) ezaugarria besterik ez da. Eta, aldi berean, Kataluniako biztanlegoaren kemen eta pazientzia aktiboaren adierazgarria.
Igandeko erreferenduma, edo sasi-erreferenduma, ez da segurutik legezkoa eta ez du nazioarteko baldintzek eskatzen duten besteko bermerik, baina ezin izango dio, behintzat, inork indar sinbolikorik eta politikorik ukatu.
Beste kontu bat da, sinbologia hori nahikoa izango ote den amildegia zeharkatzeko. Hau da, Kataluniako gizarte erdiaren indar politikoa aski ote den beste erdia motxilan sartu eta bizkar gainean eramateko, onenean ere luzea bezain astuna izango den basamortua gurutzatzeko orduan.
Egia esan, nik neuk, aukeran, ez nuke nire Herriarentzat horrelakorik nahi baina, behar bada, igandean bozkatu nahi izan zuten katalanei ez zaie beste aukerarik geratu.
“Beste kontu bat da […] Kataluniako gizarte erdiaren indar politikoa aski ote den beste erdia motxilan sartu eta bizkar gainean eramateko, onenean ere luzea bezain astuna izango den basamortua gurutzatzeko orduan”
Baina zinezko galdera da Kataluniako GIZARTE OSOAren indar politikoa ERE (horrelakorik ahalko balitz, bederen) aski ote litzatekeen espainiar basamortua zeharkatu eta Errepublika aske izatera iristeko.
Kontua ez da uztarturik egongo benetako INDAR eta BOTEREAren jabe izatearekin, ezta?
Hortxe dago koska dudarik gabe. Boterea azkenean fusilaren puntak erabakitzen du, zilegia edo etikoa denak ez du axolarik. Alferrik da arrazoia edukitzea beste batek burura apuntatzen zaituen bitartean, arrazoia ez edukita ere. Medioetatik etengabe zabaltzen den mezu pazifista jendea otzandu eta honetaz ez konturatzeko besterik ez da. Beste gauzen artean horregatik daude elite globalak EEBBko 2. enmiendaren aurka, jendea armagabeturik edukitzea nahi dutelako. Eta okerrena ustez herria defendatzen duten alderdi eta politikariek mezu hau defendatzen dutela da. Subiranotasunaren garantia handiena herri indartsu bat da, egiazko indarrarekin ornitua. Herri armatua inoiz ez zanpatua
Botere ekonomikoak ezartzen du zer den zilegizko eta zer ez, armek baino gehiago. Botere ekonomikoa eta komunikabideen kontrola dira gakoa. Horregatik Euskal Herrian, herriarekin konpromezu sendoa duten jende aberatsa behar dugu, bilioiak dituztenak, “b”-rekin. Herriarekin eta hizkuntzarekin konpromezua duten aberatsak babestu egin behar dira eta ez mespretsatu, ezker abertzaleak betidanik egin ohi duen bezala. Zure aldeko botere finantzieroak egingo dituen bi mugimendurekin Espainiaren rating-a pikutara bidaliko duela jakitun, ezer egiten ausartuko ez den egoera. Hori da boterea! Lepo zintzurretik eutsita, Espainiako estatuan ezarrita dituzun enpresa boteretsuak deslokalizatuko dituzunaren mehatxua. Hori da boterea! Laburtuz: judutarren eredua. Judutarrak ez dira aniztasunkerietan ibiltzen. Herbesteratuta zirenean bazekiten zein zen estrategia: botere ekonomikoa metatzea.