Si vis pacem para bellum

Si vis pacem para bellum –

Noizbait zuzenbidea ikasi nuelako zalantzazko zilegitasunaz, ohar batzuk egin nahiko nituzke, Espainiako Konstituzioko 155. artikulua Katalunian ezartzeko zorian gauden honetan.

Horrela dio:

155. artikulua

  1. Autonomia-erkidego batek Konstituzioak edo bestelako legeek berari ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, edo autonomia-erkidegoaren jardunak kalte larriak eragiten badizkio Espainiaren interes orokorrari, Gobernuak agindeia egingo dio autonomia-erkidegoko lehendakariari, eta horrek agindeiari kasu egin ezean, Gobernuak beharrezko diren neurriak har ditzake, Senatuaren erabateko gehiengoak hala onetsita, autonomia-erkidegoa  nahitaez betebehar haiek betetzera behartzeko edo interes orokorra babesteko.
  2. Aurreko paragrafoan ezarritako neurriak betearazteko, Gobernuak jarraibideak eman ahalko dizkie autonomia-erkidegoetako agintari guztiei.

Jatorrizkoa erdaraz:

Artículo 155

  1. Si una Comunidad Autónoma no cumpliere las obligaciones que la Constitución u otras leyes le impongan, o actuare de forma que atente gravemente al interés general de España, el Gobierno, previo requerimiento al Presidente de la Comunidad Autónoma y, en el caso de no ser atendido, con la aprobación por mayoría absoluta del Senado, podrá adoptar las medidas necesarias para obligar a aquélla al cumplimiento forzoso de dichas obligaciones o para la protección del mencionado interés general.
  2. Para la ejecución de las medidas previstas en el apartado anterior, el Gobierno podrá dar instrucciones a todas las autoridades de las Comunidades Autónomas.

Zati hau aztertzea komeni da: Gobernuak beharrezko diren neurriak har ditzake (…) interes orokorra babesteko. Beharrezko diren neurriak Gobernuak esango dituenak izango dira. Hau da, artikuluak nahi duena egiteko baimena ematen dio, nahi duen bezala eta berak erabakiko dituen eremuan eta denboran. Sortutako egoerak kaltetutako interesen orokorra babesten duela esatea nahiko izango du Gobernuak edozein erabaki legezko egiteko, bestelako interpretaziorik egon arren, interpretazio horiek eta neurri horien kontrol bakarra Auzitegi Konstituzionalak egin ditzakeelako. Bien bitartean (eta ziur aski, gero ere bai) Gobernuak hartuko dituen neurri guztiak betebeharrekoak eta legalak izango dira. Adibidez, dekretu baten bidez Estatu osoan manifestazio eskubidea bertan behera utz dezake gogoa egin arte; eta bost urte barru Auzitegi Konstituzionalak esango du dekretu hori konstituzionala den ala ez , edukiari eta prozedurari dagokienez, baina bien bitartean eta Gobernuak gogoa egin arte, betebeharrekoa eta legezkoa izango da.

Erromatarrek errepublika garaian honi diktadura esaten zioten, hitza bera autoritarismoaz kutsatu baino lehen: 6 hilabeteko epea, berriztagarrria, Kontsulak Erromaren interes orokorra babesteko beharrezko ziren neurriak har zitzan. Gure kasuan, epe mugarik ere ez dago. Espainiako berezitasuna da Konstituzioak Gobernuari horrelako kontrola ematea, hain zuzen ere, “barneko etsaitik” babesteko baino ez, larrialdi eta gerra egoerek ere, adibidez, hainbesteko boterea ematen ez diote eta.

Bigarren zatia ere nabarmentzekoa da: Aurreko paragrafoan ezarritako neurriak betearazteko, Gobernuak jarraibideak eman ahalko dizkie autonomia-erkidegoetako agintari guztiei. Hortaz, nahikoa da 155. artikulua autonomia baterako ezartzea de facto autonomia guztien eskumenak bertan behera uzteko, Gobernuak edozein autonomiari edozein agindu eman diezaiokeelako, beti ere, sortutako egoerak kaltetutako interesen orokorra babesteko eta Gobernuaren behin-behineko interpretazio bakarraren pean.

Laburbiltzeko, estatu kolpea, baina konstituzionala eta legezkoa. Baina estatu kolpea. Ez Katalunian, ez hemen, ez Espainan bertan, isilduko ez garenez eta PPren Espainia hori noraino iristeko prest dagoen ikusita, elur bola sortuko da, eta agian Espainiak hautatu beharko du bere etorkizunaz orduan: aldarrikapen nazionalei amore eman eta Europear Batasunean jarraitu ala Europatik kanpo Espainaren batasunari tankeekin eutsi.

Guri dagokigunez, si vis pacem para bellum. Hori ere esaten zuten erromatarrek.

Si vis pacem para bellum

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

9 pentsamendu “Si vis pacem para bellum”-ri buruz

  • Harrigarria egin zait Etxagueren tesia.
    155. artikulua ezartzen badute ez garela isilik egonen dio. Ez hemen eta ez Espainian. Katalunian zer gertatuko den jakin behar. Baina Espainian? PSOE dena esan du. Podemos oso motz geldituko da. Eta hemen? Hemen ere ez dut gauza handirik espero.
    Eta “…Espainiak hautatu beharko du bere etorkizunaz orduan: aldarrikapen naziolalei amore eman eta Europear Batasunean jarraitu ala Europatik kanpo Espainaren batasunari tankeekin eutsi”
    Benetan ari zara?

  • “Tesiak” azalpen gehiago behar ditu, baina ez nuen artikulu luzeegirik egin nahi.

    155. artikulua ezartzeak ez du halako batean matxinadarik ekarriko. Hori ez da ez ideia ez tesia. Baina beste koska bat izango da dialektika espiral honetan. Espero bezala, Espaniako Gobernuaren jarduera ez da batere xamurra izango eta horrek areago korapilatuko du dena.

    Azken asteotan, bereziki igandean, ondo ikusi zen Gobernuak ezin diola aurre egin katuniarren asmoei aurre egin indarkeria erabili gabe. Beste modu batera esanda: Gobernuak ezin du bere gogorik egin zuzenbide estatua deritzonetik: indarkeria behar du eta indarkeria handiagoa beharko du hemendik aurrera.

    Bide horretan, Espainiako Estatua bide itsuan sartuko da eta ezinezkoa egingo zaio egoera bideratzea. Konstizutioaren erreforma xamurrena ere baztertu beharko du eta zentralismora jo beste aukerarik ez du izango. Gainera, Katalunian ikusi bezala, aldarrikapen nazionalak demokrazia aldarrikapen bihurtuko dira neurri handia batean, bai eta Estatu osora zabaldu ere (Espanian ere badago demokratarik, benetakoak).

    Hau guztiau ez zaio batere gustatuko Europari: eskubide demokratikoak kolokan jartzegatik ez ezik, egonkortasun ekonomikoa ere kolokan jartzegatik. Horrelako krisi politiko batek kalte handia egingo dio egonkortasun ekonomikoari eta krisi ekonomiko bihurtu. Espainaren pisua Europan ez da Greziakoa. Europan beste alde batera begiratu dezakete eskubidak bortxatzen direnean, baina diruaz ari garela, alarma gorriak piztuko dira.

    Ataka horretan, Espainiak erabaki beharko du arazo politikoa konpontzen duen ala batasunaren bide itsuan jarraitzen duen. Bigarren aukerak kostua izango du Europan, esan bezala, batez ere diruagatik.

  • Amonamantangorri 2017-10-05 17:47

    Bi herrialde: Hungaria eta Polonia. Espainiaren gailur errepresiboa Polonia eta Hungaria arte iritsita ere, zaila, oso zaila, Espainiako Erresuma EBtik kanpo gelditzea.

    Europar Batasuna eztakitzer balitz bezala…

  • EBn itxaropen gehiegitxo ditu jarrita jendeak. Zer uste duzue, bada, dela EB? GKE bat edo? Plutokrata eta soziopata nazkagarriz betetako elkarte bat da, europako hainbat herrialdeetako eliteek beren negozioak egiteko erabiltzen dutena. Progre itxuraz ederki mozorrotu eta gero ezkerraren zati handi bati kuleroak bustitzen dizkiona, baina gero basakeriarik handienak egiteko gai dena. Adibideak sobera daude hemeroteketan.

    Politikan ez dago lagunik, ea behingoz konturatzen garen. Hitz politez gaindi inork ez du behatz erdirik mugituko herri zapalduon alde. Gu geu gara herri hau aurrera atera behar dugunak

  • Egia esan, nik itxaropen itsu bakarra daukat: jedeak idatzitakoa irakurriko duela. Ez dakit nondik datorkidan itxaropen hori, errealitateak behin eta berriz frogatzen baitu jendeak nahi duena irakurtzen duela idatzitakoan, edo interesatzen zaiona, edo aurretik buruan zeukana,,,. Ziur aski, denek itxaropen gehiegitxo daukagu komunikazioan. En fin.

    Esan dut Europatik arazoa diruagatik etorriko dela, prezisamenete. Ez errepresiogatik, baizik eta errepresio horrek diruari kalte egingo diolako, Espania aspaldidanik ekonimikoki interbeniturik dagoelako, Espaniak nahi adina egur eman ahal badu ere, diru kontuak ondo egin behar dituelako eta EBk gaizki egiten utziko ez diolako.

    Artikuluaren gaia hau ez bazen ere, deigarriena bilatu da, baina hau ere ideia argia dela esango nuke, ados egon ala ez.

    Esan bezala, itxaropen gehiegitxo komunikazioan.

  • Benetan barregarria egiten zait batzuek Espainiako kalitate demokratikoa Polonia edo Hungriarekin alderatzen duzuenean. Sekulako ezjakintasuna eraskusten duen izaera da horrek. Zergatik ez duzue Frantzialdera joaten eta Kataluniak eman dituen urratsak bertan errepikatzen, ea zer gertatzen den.

    Roselloneko Kataluniaren aldeko elkarte batek eraginik gabeko azken erreferendum-ean parte hartu nahi zuela esan zuenean Frantziako Gobernuak segituan haren ilegalizazioa eskatu zuela jakinez gero, ideia bat emango eduki ahal izango duzue honi buruz.

    Noski, Frantzia ere frankista/faxista ere badela izan behar dugu buruan, eta Alemania (Babieran gertatu zena gogoratzen badugu), eta Erresuma Batua (Ulsterrekin gertatu zena ahazten ez badugu), edo Italia (Iparraldeko Ligari zer esan zioten kontuan izan ostean)… eta abar eta abar. Denak frankista hutsak, zalantza barik.

    Frantzian pentsaezina izango zen gu euskaldunok Espainian barne daukagun autonomia izatea. Beno, hasteko euskararen egoerari begiratu baino behar ez diogu.

    Manipulazio eta biktimismo merkerik ez, eskerrik asko!

  • GGG , nola lortu dira ditugun papurrak? Berdina da Frantzian Ipar EHk duen indarra ta hemen duguna? Aukeratzeko daukazu, bi beso mozten dizkizut edo 1? Bat bada, ez kexatu, beste batek agian besoak ta hankak moztuko zizkizun. Ta bai, frantzian faxista asko daude, bainan asko asko.

    • Baina, jakin al daiteke zelako erantzuna den zurea?

      Elkarrizketa okertzen hasia zara orain. Goiko aldean ageritzen den testuan argi eta garbi baiezten dute Espainiako kalitate demokratikoa Polonia eta Hungria bezalako Estatuekin soilik alderatu daitekela.

      Nik, hortaz, beste adibideak eman ditut, hau da, tradizionalki “erabateko demokrazia” bezalatzat jo izan dituzten herrialdeenak. Besterik ez.

      Logikoki, iparraldeko euskaldunak gu baino “okerrago” daude, baina hala ere Espainian zentratzen jarraitzen du idazleak, albo-alboan ditugun beste adibideak alde batera utziz.

      Sarritan komeni litzaigukena gure inguruari begira izango litzateke. OCDEko aberri guztien artean, Espainia da deszentralizatuago dagoen bigarren Estatua (bakarrik Belgikak irabazten dio), eta abertzaleen gehiengoak oraindik haien begiak estali eta Franko bizirik jarraituko balitz bezala segitzen dute jolasean.

      Hego Euskal Herriak daukan kupoa ez du inongo alderatasunik Europan zehar (mundu osoan ere esan genezake), baina Espainia “sekulako faxista” da oraindik.

      Eta zure galderari buruz, zergatik hementxe dugu hainbeste boterea Frantziako anaiekin alderatuta? Ba hementxe 1978tik aurrera, Frantzian ez bezala, erreibindikazio nazionalistak egiteko aukera eman zigutelako Madrileko “faxistek”, Paris-eko “ultra-faxistek” eman ez zutena, alegia.

  • ganbaratxotik 2017-10-09 20:33

    Espainiak aktibatu ditu ultraeskuineko “kontrolatuak”. Balentzian katalanistak jipoitzen hasi dira lasai-lasai. Non dira bortxakeria guztiak salatu behar direla belarriak zulatzeraino errepikatu dituzten horiek? Gezurra zen. 40 urtean bortxakeriaren aurka zeudela zioten horiek, gezurretan jardun zaizkigu lotsagabe. Beldurra (terrorea) nor ari da zabaltzen Compayns aipatzean?

    ANC eta enparauek 155. artikulua aplikatzea eta ondorioz hauteskunde-deialdia martxan jartzea ez zuten ba bilatuko Erreferendum-aren mobida guzti honekin? Putxerazorik ez bada (ilegalizazioak EHan bezela), gaurko egunean zein uste duzue izan daitekeela emaitza? Plebiszitoaren errepikapena ez ote da? Agian, Espainia Patxi Lopez kataluniar bat jartzekotan da?