Sumendiak, naturaren boterearen eztanda (I)
Sumendiak, naturaren boterearen eztanda
Sumendiak (I)
– Afrika, Europa, Asia eta Ozeaniako sumendiak –
– Amerikar kontinenteko sumendiak –
…
Laba darion sumendi bat lehen aldiz bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen iaz Sizilian, Stromboli. Esperientzia itzela izan zen, zirraragarria, hunkitzen zaituen horietakoa.
Calbuco sumendiaren azken iratzartzeak eta bertako bideo ikusgarriak eraman naute naturaren indar goren hauei beste sarrera bat egin eta sumendien zerrendaren lehen atal hau osatzera, zuzeuzaleoi eta geologoa den arrebari sumendi esanguratsuenen inguruko datu, bideo eta irudi bilduma eder hau nolabait eskaini, bilaketa erraztu eta gozarazteko intentzioarekin. Oraingoan Europa-Afrika-Asia-Ozeaniako sumendiak, Amerikakoak datorren batean.
Vulkano hitzaren oinarria, suaren eta metalgintzaren jainko erromatarra da. 1.500 sumendi aktibo daude lurrean gutxi gora behera, horietatik 40-60 artean lehertzen dira erupzioan urtero. Zail da jakiten sumendi bat itzalita edo lo dagoen, ehunka edo milaka urtetan aktibitaterik gabe iraun duten sumendiak ere pizten dira bapatean. Dakigunez, historian 550 dira inoiz erupziorik jasan duten sumendiak.
Plaka tektonikoen arteko igurztearen ondorioz sortzen dira sumendi gehienak, horrexegatik, plakak bereizten diren lekuetan aurkitzen dira batez ere. Plaka tektonikoen mugen kontzentrazio garrantzitsuena Ozeano Barean dago eta Suzko gerrikoa deitzen zaio multzo horri. Hala ere, sumendi batzu mantuko lumen ondorio izan daitezke, Hawai-en adibidez.
Azken bi mendeetan 200.000 pertsona baina gehiago hil da sumendien leherketen eraginez, baina epe berean, Calabria eta Sizilian bakarrik, lurrikarek hildako kopuru bera eragin dute.
Oporraldi masiboa hasi den garai honetan, halakoren bat bisitatzeko aukera baduzue zorteko zuek, eta gozatu. Nire bidaitxoetan Vesuvio eta Pompeian egona naiz, Etna-n, Santorini ederrean, Zelanda Berriko Whakaari sumendian, Indonesiako Bromo eta Ijen sumendietan, Yellowstoneko supersumendian (beste sarrera propio bat merezi duena), baina Stromboli-ko laba jario hori da bizi izan dudan esperientzia gogoangarrienetakoa zalantzarik gabe, naturako fenomeno ikaragarri, beldurgarri eta eder hau ikustea esperientzia berdingabea da zinez.
Orduak bota nituen internet eta youtuben aktibo dauden sumendiak ikusten, erupzio ikaragarri haietaz pantailan gozatzen, guzti hori partekatuz zerrenda eta estekak jarraian (Ez dira sumendi aktibo guztiak, esanguratsuenak ere ez agian, baten bat pasako zitzaidan ziur, bete zuen iruzkinekin nahi baduzue falta direnak, edo esteka interesgarririk ezagutzen baduzue partekatu)
….
Erta Ale wikip. – bideoak – irudiak
Eritrearekin mugan, bi laba laku aktibo daude bertan, Afar Triangeluan dago eta laba 1906tik dauka gutxienez.
(Etiopia)
Kilimanjaro wikip. – bideoak – irudiak
Swahilieraz kilima (mendia) eta njaro (hotzaren deabrua) hitzetatik etor daitekeen izen enigmatikoaz, 5.895 metroko altuera eta Afrikako gailurrik altuena da, munduko sumendirik altuenetako bat.
Ol Doinyo Lengai wikip. – bideoak – irudiak
Jainkoaren mendia Masai hizkeran, aktiboa eta erupzio etengabeak dituena.
(Tanzania)
Nyiragongo wikip. – bideoak – irudiak
Nyiragongo eta Nyamuragira bizilaguna dira gaur egun Afrikako sumendi aktiboenak, afrikako erupzio guztietatik %40a ematen dira sumendi honetan.
(Kongo)
Piton de la Fournaise
Ozeano Indikoan, gaur egun munduko sumendi aktiboenetakoa da.
(Reunion Irlak)
Eyjafjallajökull wikip. – bideoak – irudiak
Islandia hegoaldean dagoen glaziarra eta sumendia, 2010ean europa osoan kaos-a eragin zuena. zuzeu.eus/mundua/islandiako-eyjafjallajokull-sumendiaren-irudi-ikusgarriak
Snæfellsjökull wikip. – bideoak – irudiak
Islandia hegoaldean dagoen sumendia eta glaziarra, azken erupzioa 200. urtean izan zuen. Jules Verneren Voyage au centre de la Terre eleberrian agertzen delako da famatua.
Hekla wikip. – bideoak – irudiak
Beti elurrak estalitako estratovolcana, 874. urtetik 20 erupzio izan ditu, azkena 2000 urteko otsailean.
(Islandia)
Vesuvio wikip. – bideoak – irudiak
Vesuvius latinez, Napoli-tik 9 km-ra, 79. urtean Ponpeia eta Herculanum hiriak suntsitzegatik ezaguna.
Etna wikip. – bideoak – irudiak
Sizilieraz Muncibeddu, Katania hiriaren ondoan dagoen eta europako sumendi aktiborik handiena da, ia erupzio etengabean. Oso erraz joan daiteke bertara eta bertako turismoaren ikurra da.
Stromboli wikip. – bideoak – irudiak
Sizilia iparraldeko kostan, erupzio etengabean azken bi mila urteetan, laba dario eta ikuskizun itzela da zinez. Sciara del Fuoco edo Suaren ibaia izeneko magaleko sakonunea du bereizgarri.
(Italia)
Santorini-Thera wikip. – bideoak – irudiak
Egeo itsasoan eta Zikladen artxipelagoan dagoen uharte ezberdinek osatua eta Oia herri ederra dagoen leku ahaztezina. Aktiboa gaur egun ere, k.a. 1627an erupzioa eta kalderaren leherketa eman zen bertan, maremoto izugarri bat eragin zuen mediterraneoan, historian errejistratutako erupzio handienetakoa da.
Milos wikip. – bideoak – irudiak
Milos edo Melos irlak, gaur egun Louvre museoan dagoen Miloko Venus Afrodita-ren estatuagatik dira ezagunak.
(Grezia)
Teide wikip. – bideoak – irudiak
Espainiako mendi altuena 3.718 metroekin eta Tenerife uharteko gailurra. Ozeanoko lautadatik 7.000 metro igotzen da.
El Hierro wikip. – bideoak – irudiak
Espainiako Kanariar irletatik txikiena, Gomera-ren atzetik, Santa Cruz de Tenerifeko probintzian dago, 268 km2-ko azalera dauka eta 11.000 biztanle.
Timanfaya wikip. – bideoak – irudiak
Lanzaroten, 51 km2 eremuan 25 sumendi daude bertan, ezagunenak Montaña de Fuego, Montaña Rajada eta Caldera del Corazoncillo dira. 1730 eta 1736an izan ziren azken erupzioak.
(Kanariar irlak-Espainia)
Klyuchevskaya Sopka
Eurasiako sumendi aktiborik garaiena, Errusiako Kamchatka Penintsulako mendirik altuena da. Lo dago.
Shiveluch wikip. – bideoak – irudiak
Karymsky wikip. – bideoak – irudiak
Shiveluch eta Karymsky dira Kamchatka-ko sumendirik handienak eta hiperaktiboenak.
Bezymianny wikip. – bideoak – irudiak
1955-56ko erupzioak baino lehen itzalita zegoela uste zen.
(Kamchatka-Errusia)
Fuji wikip. – bideoak – irudiak
Fujiyama eta Fujisan bezala ere izendatua, Fu aberastasuna, ji samurai eta san mendia, Japoneko sumendi ikonikoa eta bertako punturik garaiena da, 3.776 metro dituena. Sumendi aktiboa, azkenengo erupzioa 1707an gertatu zen.
Ontake wikip. – bideoak – irudiak
2014ko irailaren 27an jaso zen azken erupzio ikaragarria. zuzeu.eus/mundua/japoniako-ontake-sumendiaren-erupzioa-kamera-ezberdinetatik
Sakurajima wikip. – bideoak – irudiak
1914ko erupzioak uhartea eta Osumi penintsula batu zituen. Sakurajima mendi konposatua da eta hiru tontor ezberdin ditu.
Unzen wikip. – bideoak – irudiak
1792ko erupzioak megatsunami bat sortu zuen. Uhinak Shimabara hiria suntsitu zuen eta 15.000 lagun hil zituen, Japoniako historian sumendi batek sortutako hondamendirik handiena izan dena.
(Japon)
Pinatubo wikip. – bideoak – irudiak
1991ko erupzioa, XX. mendeko bigarren erupziorik bortitzena bezala hartzen da. Luzon uhartean dago, mendiak 1.485 metro ditu, azken erupzio horren aurretik mendiak 1.745 metro zituen.
Mayon wikip. – bideoak – irudiak
Filipinetako Albay probintzian eta aktiboa, munduko sumendien artean kono itxura perfektuena duena dela esan ohi da.
Taal wikip. – bideoak – irudiak
33 erupzio jaso dira 1572tik, 1911ean 1.300 eta 1965ean 200 hildako eragin zituzten bi erupzio tragikoenek.
(Filipinak)
Merapi wikip. – bideoak – irudiak
Indonesiako sumendi aktiboa, Java irlan eta Yogyakarta hiriaren ondoan, errauts etengabeak botatzen ditu. Gunung Merapi edo suzko mendiaren erupzio eta 50 km-ra epizentroa izan zuen 2006ko lurrikaran 5.000 pertsona hil zen. 2010ko erupzioan 272 hildako.
Tambora wikip. – bideoak – irudiak
Sumbawa irlan, 1815ko leherketa errejistratutako erupzio indartsuena da. Leherketa 2.000 kilometrora entzun zen, guztira 71.000 pertsona hil zirela uste da. 1816 ondorengo urtea, errautsek atmosfera estali zutena eta udarik gabeko urtea izenaz ezagutzen dena.
Bromo wikip. – bideoak – irudiak
Java uhartean hau ere, Gunung Bromo-k turista eta bisitari andana jasotzen du urtero. Erupzioak izan ditu 2004, 2010 eta 2011an. Oso erraz iristekoa.
Krakatoa wikip. – bideoak – irudiak
Krakatau sumendiaren erupzioak sortutako 1883ko abuztuaren 27ko lau eztanda erraldoiek, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Javan eta Sumatran. Erupzioa 1883ko maiatzean hasi eta 1884ko otsailean bukatu zen. 120.000 pertsona hil zirela uste da.
(Indonesia)
Yasur wikip. – bideoak – irudiak
Erupzio etengabeak azken 800 urtetan. Erraz iristekoa eta Vanuatuko turista atrakziorik garrantzitsuena.
Ambrym wikip. – bideoak – irudiak
Vanuatuko artxipelagoko Malampa probintzian, Ambryn-ek bi krater eta bi laba laku ditu, Benbow eta Marum. Azken erupzioa 1913an izan zuen.
(Vanuatu)
Ulawun wikip. – bideoak – irudiak
Ozeanian, New Britain-Papua New Guinea irlan dagoena, lehendabizi errejistratutako erupzioa 1700koa du, ordutik 22 erupzio gehiago izan dira. Azken urteotan aktibitate etengabea dauka ohiko leherketa txikiekin.
(Papua Ginea Berria)
Whakaari wikip. – bideoak – irudiak
Whakaari edo White Island. Aktiboa eta ke etengabeaz 1769an James Cook-en eskutik deskubritu zenetik.
Taupo wikip. – bideoak – irudiak
Taupo laku zoragarria Zelanda Berria-ko ipar irlako erdialdean dago. Taupo sumendia Taupo Volcanic Zone delakoaren parte da. Ruapehu-atik, Taupo, Rotorua, White Island, eta Bay of Plenty-raino.
zuzeu.eus/zelanda-berria-middle-earth
zuzeu.eus/hobbitonen-egon-nintzenekoa
(Zelanda Berria)
…
>>> Sumendi Amerikarrak, naturaren boterearen eztanda (eta II)
Sumendi aktiboen mapa interaktiboak:
volcanes-activos-en-tiempo-real-mapa-interactivo
earthquakes.volcanodiscovery.com
bbc.co.uk/live-volcano-webcams
Sumendi hilagarrienen zerrenda:
eu.wikipedia.org/Sumendi_erupzioak_hildako_pertsona_kopuruaren_arabera
Informazio gehiago:
hiru.com/sumendiak
webgunea.ikastola.net/sumendiak
mapsofworld.com/major-volcanoes
meteo.fr Toulouse VAAC – Volcanic Ash Advisories
…