Sumendi Amerikarrak, naturaren boterearen eztanda (II)
Sumendi Amerikarrak, naturaren boterearen eztanda (II)
Sumendiak (II)
– Amerikar kontinenteko sumendiak –
– Afrika, Europa, Asia eta Ozeaniako sumendiak –
…
Sumendi amerikarrak segidan, lehengo astean agindu bezala, Sumendiak, naturaren boterearen eztanda (I) lehen atalarekin batera naturaren boterearen indar goren hauei omenalditxoa eskeini eta irudi eta bideoak gozatzeko.
Sumendirik ba al da Euskal Herrian? Ez, Euskal Herrian ez da sumendirik. Bada arroka bolkanikorik Leioako Erromo auzoan, Enekurin eta inguruko hainbat tokitan. “Oso ikusgarriak dira, esaterako Sopelako Meñakoz muturreko arroka bolkaniko beltzak, ur sakonetako arroka sedimentario argiekin tartekatuta. Bertan dauden kuxin labek bola handiak eratzen dituzte, metrotik gorakoak, berde ilunak eta barruko egituraketa zentrokide eta erradialarekin. Baina Bizkaiko inguru horretan ez ezik, beste toki batzuetan ere beha daitezke labak, esaterako Gernika zein Mungia inguruan eta Gipuzkoan, Eibar eta Soraluze inguruetan besteak beste. Azken horiek erraz ikus daitezke Donostiarako autobideko labarretan, adbidez, arroka ilun modura. Oso ikusgarriak dira, esaterako, Fruiz ondoko harrobi pare batean ikus daitezkeen basaltoak, zutabe hexagonaletan azaleratzen baitira.” Koldo Nuñez-ek El Hierro uharteko jarduera bolkanikoa zela eta idatzitako artikuluan kontatutakoak hauek, “… nondik datoz euskal labak? Arroka horiek duela ehun milioi urte inguru eratu ziren itsasoaren azpian, egun El Hierron gertatzen ari den bezala. Erupzio horietako gehienak uraren azpian geratu ziren, baina batzuetan airepera zabaldu ziren, eta errautsak ingurura zabaldu ziren. Garai hartan Atlantikoaren Kantauri itsasoa ari zen zabaltzen, alegia, Iberiako Penintsula egungo Frantziatik urruntzen, ordura arte Galizia eta Bretainia bat baitziren eta horrek lurrazalaren mehetzea ekarri zuen, zartaduretatik arroka bolkanikoak atereaz.”
Euskal Herriko geologian gehiago barneratu nahi bazenu hemen esteka batzuk:
eu.wikipedia.org/Euskal_Herriko_geologia
Euskal Herriko Historia Geologikoa (pdf-an, luberri.org)
Euskal Herriko historia geologikoa diapositibatan
…
Goazen arira eta gozatu jarraian Amerikar kontinenteko sumendi eder eta ikaragarri hauen irudi, esteka eta bideo sortarekin:
Erebus wikip. – bideoak – irudiak
Sumendi aktibo australena, laba ixuriak 1972tik ditu gutxienez. Erebus mendia Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren zati da, bertan guztira 160 sumendi aktibo daude.
(Antartika)
Cleeveland wikip. – bideoak – irudiak
Alaska. Azken erupzioak 1951, 1953, 1954, 1975, 1984, 1987, 1989, 1994, 1997, 2001, 2005, hirutan 2006an, 2007, hirutan 2009an eta birritan 2010ean.
Kilauea wikip. – bideoak – irudiak
Hawaiko sumendi aktiboena eta munduko handi eta aktiboenetakoa. Active volcanoes in the world. Bertakoek, sumendi hau Pele suaren jainkosaren etxetzat hartzen dute.
Manua Loa wikip. – bideoak – irudiak
Hawai. Munduko bigarren sumendi altuena eta bolumenean handiena dena. Biggest volcano in the world. Ez du erupziorik azken mendean.
St. Helens wikip. – bideoak – irudiak
Washington-en kokatua, Lawetlat’la deitzen dio Cowlitz indigena herriak, and Loowit Klickitat-ek. 1980an lehertu zen eta 57 pertsona hil zituen.
Mount Rainier wikip. – bideoak – irudiak
Washington. Stratovolcano aktiboa, Seattle-en dago, 150.000 pertsona bizi da 5.000 urte direla eztanda egin zuen lekuan.
Yellowstone wikip. – bideoak – irudiak
Super-sumendia. 2,1 milioi urte zela azken eztanda, 2.450 km³ materia bolkaniko bota zuen. Yellowstonek eztanda egingo balu?
(Estatu Batuak)
Colima wikip. – bideoak – irudiak
Mexikoko Colima eta Jalisco estatuen artean, suzko sumendia ere deitzen zaio, (Volcán de Colima edo Volcán de Fuego), 40 leherketa izan ditu 1576tik.
Popocatépetl wikip. – bideoak – irudiak
Mexikoko bigarren mendi altuena. Sumendiaren magalean espainiarrek eraikitako eta gizateriaren ondare izendatutako hainbat monasterio daude.
(Mexiko)
Pelée wikip. – bideoak – irudiak
Karibeko Martinika irletan kokatua, 30.000 pertsona baino gehiago hil ziren 1902ko erupzioan.
(Martinika)
Nevado del Ruiz wikip. – bideoak – irudiak
Mesa de Herveo izenez ere ezagutzen dena, 1985eko azaroaren 13an Armeroko tragedia bezala ezaguna den sarraskian 25.000 hildako eragin zituen.
Galeras wikip. – bideoak – irudiak
Etengabeko aktibitateaz, erregistratutako lehen erupzioa 1580koa, 4.276 metro dituen eta San Juan de Pastos-etik 9 km-tara dagoen sumendia.
(Kolonbia)
Quezaltepec-San Salvador wikip.-bideo–irudi
El Salvador-eko hiriburu den San Salvador hiritik 11 km-ra eta haren ikurra. Bi masak osatzen dute, Picacho eta El Boquerón, kraterra dagoena.
Ilamatepec-Santa Ana wikip.-bideo–irudi
El Salvador-eko sumendi altuena. Sumendi hau, Antoine de Saint-Exupéry-ren printze txikian (The Little Prince) nobela frantziar ezagunean azaltzen den sumendiaren inspirazio izan omen zen.
Chaparrastique-San Miguel wikip.-bideo–irudi
San Miguel hiritik 15 km-ra, 2013ko abenduaren 29an izan zuen azken erupzioa.
(El Salvador)
Arenal wikip. – bideoak – irudiak
Costa Ricako Errepublikako San Jose hiriburutik 90 km-ra, sumendi oso gaztea da, 7.500 urte dituena. Aktiboa, 1968an Tabacón herria deuseztu zuen, Pan de Azúcar, Canaste, Volcán Costa Rica, Volcán Río Frío edo Guatusos Peak bezela ere ezagutzen da.
(Costa Rica)
Pacaya wikip. – bideoak – irudiak
Lehen erupzioa duela 23,000 urte, 23 erupzio gehiago ezagutzen dira gutxienez Guatemalaren Espainiarren inbasioa ezkeroztik.
Santa María wikip. – bideoak – irudiak
1902ko urrian, 500 urtez lo egon ostean, azken bi mendeetako erupzio bortitzenetakoa izan dena eman zen bertan 5.000 hildakorekin.
(Guatemala)
Cotopaxi wikip. – bideoak – irudiak
Quito-tik 50 km-ra, oso sumendi aktiboa eta eskalatzaile eta mendizaleen artean oso ezaguna. 1738tik 50 erupzio baina gehiago izan ditu.
Sangay wikip. – bideoak – irudiak
Aktiboa eta Sangay Parke Nazional aberatsaren ikurra.
(Ekuador)
Sajama wikip. – bideoak – irudiak
Nevado Sajama Erdialdeko Andeetan dagoen mendia, Boliviako tontorrik altuena eta Txileko mugatik oso urruti ez dagoena. 6.542 metroko altuera du.
Uturuncu wikip. – bideoak – irudiak
Azken 2 hamarkadetan urtero 1,3 zentimetro haziz joan den mendia, badirudi eztanda berri bat metatzen ari litekeela, azken erupzioa duela 300.000 urte eman bazen ere.
(Bolivia)
Villarrica wikip. – bideoak – irudiak
Ruka Pillañ Maputxez, espirituen etxea esan nahi du. Laba laku bat du kraterrean.
Calbuco wikip. – bideoak – irudiak
1961eko piztaldiaren ondoren lo, aurtengo apirilaren 22an esnatu eta lurrikara, 140 astindu bi ordutan eta leherketa ikusgarria eman ziren bertan. zuzeu.eus/mundua/calbuco-sumendiaren-azken-iratzartzea
(Txile)
Nevado Ojos del Salado
6.891 metro, munduko sumendirik altuena da eta Hego hemisferioko bigarren mendirik altuena, lehendabizikoa 6.962 metroko Aconcagua izanik.
(Argentina-Txile)
Ubinas wikip. – bideoak – irudiak
XVI. mendetik 23 aktibitate gertaera jaso dira, azkena 2014ko maiatzaren 2an, 1,5 m-ko diametroko haitz magmatikoak 2km-tara jaurtiz. Peruko sumendirik aktiboena.
(Peru)
…
Sumendien gainetik bidaia birtuala:
Informazio gehiago:
earthquakes.volcanodiscovery.com