Suitzaz jakin beharreko bost puntu

  • MjY0Mg==
  • Suitza izena Schwyz izenetik dator. Hau Waldstätten kantoitik dator, eta honek antzinako konfederazioa osatu zuen. X. mende ingurukoa da izena eta alemaniar jatorria du (Suittes), Suedan hitzari egiten dio erreferentzia eta erretzearekin lotuta dago. Suitzak, azkenean, etxeak eraikitzeko erre zuten baso bati egiten dio erreferentzia. Gero, izen hau, eremu hura ez ezik, kantoi osoa izendatzeko erabili zen. 1499ko Suabeen gerraren ondoren, kantoia ez ezik, konfederazio guztia izendatu zuten hala.  Herriaren lehengo izenak, Helvetia, erromatarren aurretik han zen tribu keltiar bati egiten dio lotura. Helvitii-ez egindako lehen aipamena Kristo Aurreko 300. urtekoa da.s.
  • Suitzak lau hizkuntza ofizial ditu: alemaniera (biztanleen %63,7ak hitz egiten duena) batez ere iparralde, ekialde eta erdialdean; frantsesa (biztanleen %20,7k hitz egiten du, batez ere mendebaldean), italiera (biztanleen %6,6k), hegoaldean eta erromantzea hego ekialdean. Erromantzez mintzatzen direnak gutxiengo txiki bat dira eta Grisoneseko kantoira mugatzen dira. Hango konstituzioan hizkuntza nazionaltzat onartua dago baina, nahiz eta ez egon agiri ofizialak hizkuntza horretan emateko obligaziorik. Gobernu federalak hizkuntza ofizialetan komunikatzeko betebeharra du eta horregatik, legebiltzarrean aldi berean, adierazpenak aleman, frantses eta italianora itzultzen dira.
  • Suitza da munduan bizi esperantza altuenetakoa duen herrialdea. Gizonezkoek 79 urteko bizi esperantza dute eta emakumezkoek 84koa. Honen zergatia, osasun zerbitzu bikainek eta osasun zerbitzuetan egiten den gastuak izan dezakete, Barne Produktu Gordinaren %10 erraz gainditzen duena. Hango populazioa adin altukoa da eta gastuak gora egitea espero da.
  • Munduko hamar ekononomia sendo eta osasuntsuenen artean dago, Askatasunerako Indize Ekonomikoaren arabera. Deigarria izan daiteke, baina bere energia elektrikoaren %35 iturri nuklearretatik ateratzen du.
  • Armada neutralaren fama du Gurutze Zuriko banderadunak. Armada izan badu baina. Horien %5 besterik ez da profesionala, gainerakoa alistatu ziren 20 eta 34 urteko gazteek osatzen dute. Hiritar suitzarrek debekatua dute atzerriko armadetan zerbitzatzea, Vatikanoko Guardia suitzarrean izan ezik. Berezitasun gisara, soldaduek, armak euren etxean izan behar dituzte. Alderdi politiko zenbait erabaki horren aurka agertu izan dira maiz, arriskutsutzat ebatzita.  19 urteko gazte gizonezko orok soldaduska egin behar du derrigor eta emakumeek borondatez egin dezakete. Horretarako ezgaitzat jotzen dituztenek, (adin horretako heren bat) zerga bat ordaindu behar izaten dute. Gerra Hotza amaitu zenez geroztik, armadaren jarduna gutxitu edota ezabatzearen aldeko erabaki asko egon dira. 1959an hori galdetuz herri galdeketa egin zuten eta herritarren zati handi bat horren alde agertu zen.
Irudia | Donut suitzarra | Carthesian | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.