WikiLeaks: informazioa deserosoa bilakatzen denean

Akaso sekretismoak hainbat herrialde demokratikoren funtzinamendua bermatzen duelako, WikiLeaks ataria gertutik jarraitzen dute hainbatek eta hainbatek. AEBtako gobernuak ez dio begirik kentzen, eta are gutxiago Reuterseko argazkilariaren eta haren txoferraren hilketa bideagabearen bideoa zabaldu zutenetik.

Orain, WikiLeaksek Afganistango beste bideo bat zabalduko duela iragarri du, baina berau prestatzen ari direla argitu dute. Garaniko erasoaren emango du bideo horrek, non 140 zibiletik gora hil zituzten. Gehienak gainera, haurrak ziren.

Eta Pentagonoa Julian Assange WikiLeks atariaren sortzailearen bila hasi da. Aurki webgune horrek argitaratu dezakeenak “segurtasun nazionalari” kalte handia eragin diezaiokeela zabaldu dute, eta horrexegatik Assange topatu nahian dabiltza. Aurkituta ere, ordea, ez dago ziur zer egin dezaketen berarekin, Suedian baitu zerbitzaria WikiLeaks webguneak. Armadako ofizial batek Assange non dagoen jakin nahi dutela dio, bere “lankidetza” lortzeko. Australiarrari, abokatuek, badaezpada ere AEBtara ez itzultzeko gomendioa egin diote.

Herrialde guztiak ordea, ez daude informazioa blindatzearen alde. Atzokoan WikiLeaks atariak berak bultzatutako proposamena onartu zuten Islandiako parlamentuak: Filtrazioen iturriak babestea ahalbidetuko die Interneteko komunidabideei. Komunikabide berrientzat adierazpen askatasunaren babesleku bilakatu da Islandia.

Ikusi beharko da argitaratu nahi duten bideoa argitaratzea lortzen duten.

MjY0MA==

Irudia | Garaniko erasoko zaurituak | zz | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “WikiLeaks: informazioa deserosoa bilakatzen denean”-ri buruz