Suitzan ere alderdi popularra sexista eta xenofoboa da

Wohlen-Anglokon-eko Alderdi Popularrak abiarazi du kanpaina, baina badirudi Suitza erdia aztoratu duela. Zyrich lakuan eginiko argazki erabili ditu horretarako, batean gorputz kanonikoko lau emakume ageri dira biluzik; eta bestean etorkinak diruditen emakumeak ageri dira, adinez zaharragoak denak, eta urak leporaino estali arren, jantzita daudela dirudi. Lehen argazkia  aurten egindakoa da, Petter Hegre argazkilariari lapurtua hain zuzen ere –ez baitu baimenik eman kanpaina horretan erabiltzeko-. Beste argazkiak 2030eko Suitza erakutsi nahi duela dio argazki oinak. Irakurleek konparazioa egin, eta zer nolako Suitza nahi duten erabakitzeko galdegin diete herritarrei.

Eta okerrena da botoak lortu lortuko dituela. Gaur egun SVPk 26 eserleku ditu Suitzako Batzorde Federalean, eta azken hauteskundeetan bozka gehien eskuratu zituen alderdia izan zen, %29.

Kataluniako Alderdi Popularrak immigranteak akabatzeko sareratu berri duen bideo-jokoa etorri zait bat-batean burura. Eta irakurri dut, Suitzako Alderdi Popularrak 2007ko hauteskundeetan erabili zuela Alicia Croften antzeko joko hori. Eskuinak antzera jokatzen du edonon, baina ni harritzen segitzen du. 

Suitzako Alderdi Popularraren kanpainako irudia

Irudia | Suitzako Alderdi Popularraren kanpainako irudia | blick | LGPL