Ene begiek


Aspaldidanik ez dut sentitu azken egunotan
pairatu dudan poz eta irrika.
Ezezaguna, hots, ez jakintasuna sortzen duen hori
ezagutzearen desira ernaldu zaie.
Berdin dio izen jakina ote den,
zapata pare zaharrak ote diren,
buruan erabiltzen den zinta koloreduna
edo lepoko zapi gozoa den.
Agian, horietako batetik hasi
eta besteak artaldearen gisan,
atzetik agertzen dira.
Argi dut, Sarrionandiak dioen moduan, ene begiek ez dutela malkorik isuritzeko gogorik, lehenik eta behin, bizitza bakarra bizi dutelako.
Nork sentiarazi poza, hara begiratu.
Ene begiek irribarre zoragarri horrekin topo egin dute.

Berotzi

Ekaitza bainuontzi batean