Sueten baldintzatua iragarri du PKKk
Hiru dira Tekinek Turkiari jarri dizkion baldintzak. Kurduen edo PKKren aurkako operazio militarrak bertan behera uztea, 1.700 preso politiko kaleratzea eta bake negoziaketei hasiera ematea. Turkiak baldintza horiek beteko balitu, suetena iraunkor bihurtzeko konpromisoa azaldu du PKKk.
Ekainean bertan behera geratu zuen suetenaren ondoren dator proposamen berri hau. Oraingoan bezala, orduko hartan ere aldebakarki aldarrikatu zuen suetena PKKk, baina ekainean bertan behera utzi zuten ofizialki suetena. Tarte honetan Turkia hego-ekialdeko oliobide bat leherrarazi izana leporatzen dio Turkiak PKKri.
40.000 hildako baino gehiago eragin ditu Kurdistan eta Turkiaren arteko gatazkak, PKK Turkiaren aurka aberri aske baten defentsan armetan altxa zenetik. Hildako gehienak Kurduak diren arren, martxotik hona 100 militar baino gehiagok galdu dute bizia, 2009 osoan hildako militar kopurua gaindituz.
Aurrera herriak!