Suediako Unicef-en kanpainak dio “Atsegin dut” ez dela nahikoa

Unicef-en kanpaina berriak argi hitz egin du: “Atsegiteek ez dute bizitza salbatzen. Diruak bai”. Mezu argi horren bidez herritarrei esan die ez dela nahikoa klik batekin. Txertoak jartzeko patrikari heldu behar zaiola, hain zuzen ere.

Unicef-en oharra: “Inoiz baino errazagoa da kausa on batean laguntzea, nahikoa da “Atsegin dut” botoian klik egitea. Erakundeak babesle bat gehiago lortzen du eta zuk publizitate ona jasotzen duzu zure lagunartean. Baina, atsegitea garrantzitsua bada ere, atsegiteek ez dute medikuntza finantzatzen, ezta ura edo janaria ere. Sudieako Unicef-en kanpaina honetan nabarmendu nahi dugu atsegiteenganako fede absurdua, txertoentzako dirua lortzeko”.

Inoiz baino erosoagoa da kausa politikoak edo gizatiarrak babestea, etxeko sofatik klik eginda. Horrek gainera lasaitasun sentimendua pizten du pertsonarengan, zerbait egin duen irudipena. Mundua errealean jokatzen da partida handiena, ordea. Kalean, auzoan, herri plataformetan… eskuz esku, pentsatuz, hitz eginez, eztabaidatuz, konprometituz, ekinez… laburbilduz, nekatuz. Eta baita, Unicef-ek eskatu bezala, dirua emanez. Sare sozialen gaitzetakoa al da elkartasun “atsegiteen” moda?

enhanced-buzz-26684-1367407281-0

Beste enbor bateko ezpala da ea Unicef den pobreziaren aurkako estrategiarik onena…