Stieg Larsson-en laugarren eleberria eskuratu dute hacker batzuek

stieg

Sietg Larsson 2004garrenean hil eta gero egin zen ospetsu. Harenak dira Los hombres que no amaban a las mujeres, La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina eta La reina en el palacio de las corrientes de aire eleberri arrakastatsuak, Millenium obra erraldoia osatzen zutenak. Orain laugarren bat ere bazegoela jakin da, amaitua eta guztiz trinkoa ei dena. Egilearen beraren ordenadorean.

Haraino iritsi ziren Gunnar, Dag eta Peter izeneko hiru zale amorratu, 2008ko Abenduaren 12an. Orain, sarean zabalduko dutela adierazi dute, lau hizkuntzatan jarria: suediarrez, ingelesez, fratsesez eta alemanieraz.

Azken eleberri honetako akzioa, Parisen gertatzen ei da nagusiki, eta Ciudad de Juárezen ere bai. Lisbeth Salander  eta Mikael Blomkvist kazetariaren —biak ere Larssonen pertsonaia ezagunak—, azken ikerketa ei da. Intrigazko nobela, azkena ere. Egiazko pertsonak ere agertzen ei dira. Besteak beste: Bernard-Henry Lévi (sic), Alain Delon, Jacques Chirac eta Eva Joly.

Larssonek etengabe idazten zuen azken urteetan, perfekzionista hutsa izaki, besterik ez ei zeukan buruan heriotza iritsi zitzaionean.

Suediako poliziak ikerketa hasi du, delitu informatikoa dagoela eta.  Eva Gabrielssonek ez du adierazpenik egin nahi izan.

(Hala ere, kasu!, albistea Rue89tik hartu dugu, eta jakinekoa gaur arrainaren eguna dela Frantzian, inuzenteena, alegia).

arrainaren eguna, inuzente eguna, literatura, Stieg Larsson
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude