Politikari eta ospetsu frantziarrak, Rue89ren alde

screen-captureZereko zeretik atera dakieke tiroa Sarkozyri eta FR3 telekatea publikoari. Vox populi zen Frantzian

Sarkozy asko haserretu zela Rue89k azpian ikus dezakezun bideoa aireratu zuenean. Bertan, Sarkozy ernegatu bat ageri da, mikroa jartzen dioten teknikariak ez direlako behar bezain adeitsuak, bere ustez.

Bolo-boloka zebilen Sarkozyk berak zuzenki ez, baina bere aginpeko telekatea bultzatuko zuela albistari digitalaren aurka jotzera. Halaxe da izan, bihar auziperatuko baitituzte Rue89ko zuzendaria eta erredaktore bat afera honegatik.

Baina, esan bezala, garesti atera dakioke hau guztia Sarkozyri, jende ohoretsu ugari atera baita albistari digitalaren defentsan: politikariak, idazleak, kazetariak, artistak, legelariak… Tartean Aubry, Bayrou, Besancenot… eta Villepin bera.

Ikusi egin behar sugetzar honen amaiera.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.