Sinboloez
PSOE eta IU-ICVk, administrazio publikotik sinbolo frankistak kentzeko proposamena eraman dute kongresura. Aurkako botoa eman duten bakarrak, noski, PPkoak izan dira. Antza, hemengo kaleetan ikusi daitezkeen (edo zitezkeen) pankarta, argazki etabarrei dieten fobia bera ez diete sinbolo frankistek ernarazten. Horiekiko tolerantzia itzela garatu dute.
IU-ICVk hasieran aurkeztutako idatzian urte beteko epea ematen zuen zeregin horretarako. Baina PSEk, zuzenketa bat aurkeztu zuen data limiterik egon ez zedin. Antza gobernuak zorroztasunez, eraginkortasunez eta azkartasunez betetzen baitu Memoria historikoaren legea. Noski, beste hainbat egitekotarako presa handiagoa erakutsi ohi du Zapateroren alderdiak…
Lehentasun kontua izango da…
Irudia | Frankismo garaiko sinboloak | 122 | Creative Commons By SA