Euskadi Sariak: lotsamangarria

Berez ez zuen konplikaziorik behar: hamahirugarren edizioa zen eta aurreko urteetan, egoki baino hobeto antolatua zeukan ekitaldia Donostiako Orio ekoizpen etxeak.

Lehendakaritzatik, EITBren Bilboko egoitzara eraman da aurten ekitaldia eta, berez, logikoa ere badirudi, gastua murriztu beharra dagoen honetan. Aurten, ordea, hornitzaile berriak ere aurkitu dituzte ekitaldiarentzat: Dos o más comunicación  enpresakoak omen. Ez dugu deus aurkitu interneten eurei buruz, logo hau ez bada:

Euskadi Sariak: lotsamangarria

Galdetzen ere ibili gara nortzuk ote diren edota nondik diren agertuak, baina ez dugu aztarnarik atera. Ikusitakoak ikusita, soilik jabetzen gara erdaldunak direla eta, seguru asko, kanpotik etorri eta euskal literaturaz zipitzik ez dakiten horietakoak. Arrotzak zeharo.

Kontua da saritu bakoitzeko egin beharreko minutu pare bateko bideoak, lotsamangarriak izan zirela. Esate baterako, Antton Olano Itzulpen saridunari eginikoan, Nafarroako herri txiki bateko etxeak eta teilatuak ageri ziren laino artetik irtenda bezala, eta entzuteko zer? Lau teilatu gainean, kantuaren zati bat jakina. Okerragoa, hala ere, Haur eta Gazte Literatura saria irabazitako Ruben Ruizi egindakoa: erreka inguru bukoliko batean, arbolapean eseri eta liburua irakurtzen… Auzo lotsa sentitzeko modukoa.

Hala ere ez zen hori izan gaueko okerrena. Hori euskarazko testuak irakurri zituen Olatz Candinaren eskutik etorri zen: hura izan zen testuak alferrik galtzea, autoreei kalte egitea eta entzuleei mespretxua erakustea. Gogoan ditugu aurreko urteetan, zein kezka eta edertasunez irakurri izan dituzten testuak Felipe Barandiaranek, Beraetxek, Joxefe Auzmendik, Mertxe Ezeizak… Benetako zaintzaz eta abileziaz, egia esan behar bada.

Halakorik batere ez aurten, eta errematea Xabier Leteren poema irakurtzearekin etorri zen. Sekula halakorik! Leteren editoreak ikusi genituen lehertzeko zorian eta baten-baten kontra boxeoan hasteko gogoarekin, ez baitzegoen hartarako eskubiderik.

Ez du, ordea, inork ezer adierazi, ez barkamenik eskatu.

Horrela jarratzaitzekotan, idazleek ez ezik, publiko gonbidatuak ere egingo dio alde sari honi.

Irudia | Logoa baizik ez dugu aurkitu | m & m | Creative Commons By SA

Euskadi Sariak: lotsamangarria

Euskadi Sariak, literatura, telebista

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

14 pentsamendu “Euskadi Sariak: lotsamangarria”-ri buruz

  • Logotipoa 2009-an sortua da, berri berria beraz; agian, Gobernu aldaketarekin batera Ad hoc sortutako komunikazio agentzia berria?

  • Eta zergatik ez zituen testuak Patxik berak irakurri?

  • Escritores vascos webgunean hau idatzi diet, “nuestra cultura”, espainolez beti, aldarrikatzen duten horiei :
    “Aizu, hemen eta gaur, hau da: euskal herrian, kulturak bat egiten du euskaraz, zergatik? euskaldunok frantsesez eta/edo gazteleraz egiten dugulako (ingeleraz edo/eta italianoz baita ere, doike). Gazteleraz BAKARRIK egiten duten horiek (ingelera bai baina euskara eta euskaldunen kultura zer den ere ez dakiten horiek) ez dira inongo eredua gizartea batzeko, kontrakoa: horiek dira jendea bereizten dutenak. Benetako “sepatarista excluyente”ak.”

  • Badirudi, Dos o más comunicación delakoa, Alex Oviedo idazle eta kazetaria hartzen duela bere baitan. Horrela balitz, honela kontatu zuen antolatzailetako batek bere blogean (arestian Patxik aipatu duen escritores vascos webgunean kokatutako bloga!, dos o más-en publizitatea duena!) ekitaldia : (yo,mi.me, conmigo)

    NUESTRA cultura
    Recuento del día – General
    Escrito por Alex Oviedo
    Miércoles, 25 de Noviembre de 2009 23:02

    Tuvo lugar ayer en la sala Multi-Box de ETB la gala de entrega de los premios Euskadi de Literatura. Era la primera vez que se hacía en la capital vizcaína, y tal vez por eso el hall de la Radio Televisión Pública Vasca estaba a rebosar. Casi cuatrocientas personas entre editores, escritores y demás gente relacionada con el mundo de la cultura hecha en Euskadi. Porque de eso se trataba, de homenajear a aquellos que con su labor han contribuido a que la cultura en este país sea un poco mejor, tanto en euskera como en castellano. Y este año, por vez primera, a los artistas que con sus ilustraciones ayudan a embellecer aún más una obra. Elena Odriozola, que ha puesto imágenes a un texto de Julio Cortázar, Aplastamiento de las gotas. Antton Olano por ser capaz de traducir al euskera la densidad de una obra de Wilkie Collins, Ilargi-Harria. Ruben Ruiz, Premio a la Mejor obra Infantil y Juvenil en euskera por Anekdotak. Y los dos premios gordos, el de Literatura en castellano a Luisa Etxenike por El ángulo ciego, y a Xabier Lete el de euskera por el poemario Egunsentiaren esku izoztuak. Fue seguramente el de Lete el discurso más emotivo. También el más largo. Saltándose el protocolo de los poco más de dos minutos de discurso que el guión de la gala había establecido (que si hubiera sido en Hollywood le habrían quitado el micrófono o le habrían bajado el sonido, eso sí atenuado por los aplausos), el escritor euskaldun se explayó durante casi quince minutos tanto en euskera como en castellano sobre la necesidad de que en Euskadi no convivan dos comunidades sino una sola, unidas a través de lo que podríamos definir como una conjunción copulativa. Porque no puede existir la una sin la otra, y porque como bien dijo, su vida se había nutrido de escritores en euskera como Gabriel Aresti, Lauaxeta o el propio Bernardo Atxaga, pero también en castellano como Jorge Manrique, Gonzalo de Berceo o el Arcipreste de Hita (¡casi nada!), y cómo no, Unamuno o Pío Baroja, autores vascos que escribieron en castellano. La conjunción, la unidad, frente a los que siguen empeñados en dividir. Curiosamente, alguno de los editores, de esos que sólo publican bajo el beneplácito de las subvenciones (vascas, navarras o españolas, qué mas da), prefirieron incidir en los errores de la gala, que llegaron de definir como “bochornosa” para NUESTRA cultura y NUESTRA literatura. Un editor que no recuerda que aprendió lo que hoy define como su lengua materna en un curso a distancia, dijo que una de las lectoras tenía más errores al leer que Patxi (creo que se referfía al lehendakari). Ha olvidado también que su esposa no conoce el idioma de Txillardegi. Qué curioso, porque al salir unos alababan el cambio dado a la rancia gala del pasado año, otros valoraban la brevedad del acto, o las imágenes que precedieron a los autores. Los de más allá reclamaban traducción simultánea del euskera al castellano y menos lenguaje de signos. Pero también los hubo que subrayaron que las imágnes en la pantalla incidían en el lado más rural de esta Euskadi nuestra. Y claro, los más terrenales exclamaron: “¿¡Pero cómo, no hay canapés!?” La crisis señora, es lo que tiene. Y las tres copas de champán que se está pimpando le cuestan al Gobierno una pasta. La cultura vasca, la nuestra, la que se lee en euskera y castellano (por mucho que unos pongan acotaciones) siempre encuentra rescoldos en lo que quemarse. Qué cosas, poco antes, Luisa Etxenike había hablado de la necesidad de que las instituciones potenciasen la cultura, porque la cultura da libertad frente a los totalitarismos o las dictaduras. Quizás por eso la cultura sigue siendo para muchos Gobiernos la hermana pobre, la que menos dinero recibe, la que sufre todos los recortes presupuestarios. Cuando más inculta es una sociedad más fácil es de controlar.
    Comentarios
    Añadir nuevo

    patxi – Kulturak bat egiten du euskaran |2009-11-26 14:50:12
    Aizu, hemen eta gaur, hau da: euskal herrian, kulturak bat egiten du euskaraz, zergatik? euskaldunok frantsesez eta/edo gazteleraz egiten dugulako (ingeleraz edo/eta italianoz baita ere, doike). Gazteleraz BAKARRIK egiten duten horiek (ingelera bai baina euskara eta euskaldunen kultura zer den ere ez dakiten horiek) ez dira inongo eredua gizartea batzeko, kontrakoa: horiek dira jendea bereizten dutenak. Benetako “sepatarista excluyente”ak.
    Citar
    arasanse – para Alex Oviedo |2009-11-26 17:52:01
    ¡Qué verguenza! ¿Necesitas tanto cinismo para hacer una crónica que tenga un poco de fundamento? Nik ere ikasi nuen euskara gaztetxoa nintzenean (aipatzen duzun editoreak bezala), hasieran urrutiko hezkuntzan, ahal zen moduan, gogo guztia horretan jarrita, maitasun guztia ahaleginean. Mi madre no pudo hablarme en euskara porque la terribe historia de la dictadura le había robado el derecho de aprenderlolo de su madre, baina oso harro dago bere bost seme-alabek euskaraz hitz egiten dugulako orain. Gaztelania maite dut nire Salamancako arbasoen hizkuntza eta amak eman zidana den heinean, y amo el euskara porque es la lengua que me ayuda a amar mi país y a entender la vida, y porque es una lengua hermosa y rica. Eta euskara maite dudalako ez dut ulertzen zergatik herri honetako batzuk ez duzuen ikasi nahi, y tampoco entiendo cómo sois capaces de tanta barbarie y tantísima falta de respeto hacia el euskara y hacia la la cultura vasca. Alex, ezjakina izateaz hitz egiten duzu. Ni jantziagoa naiz euskara ikasi nuenetik. ¿De qué sociedad inculta hablas?

  • Utikan esateko arrazoi bat gehiago. Errespetua.

  • A. Osinalde 2009-11-26 18:21

    Neuk ere ikusi dut orain sarrera hori. Hemen: http://www.escritoresvascos.com/index.php?option=com_content&view=article&id=1611:nuestra-cultura&catid=31:general&Itemid=76#JOSC_TOP
    Balorea behar du Alex Oviedo delako horrek: atzokoa terrorismo kulturala baizik ez zen izan, euskarazko testuen kontra, euskal autoreen kontra, euskal entzuleen kontra… Goya sari batzuk imajinatu nahi nituzke berdin. Afusilatu egingo zuten arduraduna, edo gutxieneaz, hegalak moztu betiko.

  • Escritoresvascos.com horretan arreta eman dit irudian agertzen den odolak.

    Hori ote da batzen gaituena?

  • […] Osinaldek ekarri zuen albistea atzo. Aipamena zehatza da escritoresvascos blogean: “Curiosamente, alguno de los editores, de esos que […]

  • Ez nuen saioa ikusi baina, nik dakidala, Letek, Olanok… euskara eta gaztelania tartekatu zituzten. Zenbat minutu eman zituen Etxenikek euskaraz?
    (Bide batez, non ikus daiteke ekitaldiaren bideoa?)

  • […] Handia da, gero, morroia. Halako adeitasun eta begirunerik eukal gaiekin, ez da askotan etxean bertan ere ikusten. […]

  • A. Osinalde 2009-11-27 21:10

    Ederki kostatuta, baina aurkitu ditut: joan hona http://www.biografiaspersonales.com/ eta ikusi quienes somos delakoan. Ederra koadrila!

  • […] ba, Osinalderen sarreran zuzen-zuzen eginiko salaketa zetorren, lotsamangarria izan zen berak erabilitako hitza eta […]

  • […] eman zigun min iaz, Euskadi Sarien karietara egin zioten lotsamangarrikeriak, Bilbon, EITBko egoitzan. Berak egundoko hitzaldia eman zuen Lopez Lehendakariaren aurrean, bi […]

  • […] eman zigun min iaz, Euskadi Sarien karietara egin zioten lotsamangarrikeriak, Bilbon, EITBko egoitzan. Berak egundoko hitzaldia eman zuen Lopez Lehendakariaren aurrean, bi […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude