Serge Gainsbourg eta probokazioa

Serge Gainsbourg eta probokazioaFrantzian oso ospetsua da Sege Gainsbourg-ek La marsellaise ereserkia a capella abestu zuenekoa. 1980. urteko urtarrilaren laua izan zen, Strasbourgeko Rhénus aretoan. Egun hartan, 60 eta 200 paratxustita bulartsu joan ziren bertara,Gainsbourgek ez zezan reggae moduan abestu frantziarren ereserkia. Bonba mehatxuak eta paratxutistak bandera frantziarrak publikoaren eskuetan zabaltzen, giroa ez zen txantxetakoa izan.

Urtebete lehenago arrakasta itzela lortu zuen Gainsbourgek, Jamaikako hiriburuan, Kingstonen, hamabi egun laburretan grabatutako disko luze batekin: Aux armes et cætera (Armetara, etc). Gainsbourgen sorkuntza lanetan ohi bezala,  probokazioz betetako diskoa izan zen hura eta bertan abestu zuen reggae tonuan La Marsellaise. Gehitxo paratxutista hipernazionalistentzat, Frantziaren Grandeurra gorde nahi zuten haientzat.

Zalaparta haren erdian, musikari jamaikarrak aretotik atera zituzten eta Gainsbourg bakar-bakarrik geratu zen oholtza gainean. Bera intsumitu bat zela esan eta, ez hotz eta ez epel, La Marsellaise ereserkiari jatorrizko indarra eman nahi ziola eta, bertsio tradizionalean abestu zuen, bertan geratzen zen publikoari lagun ziezaiola eskatuz. Paratxutistak desarmaturik geratu ziren, nola jokatu asmatu ezinda.

Egun hartakoak, Gainsbourgen adorea erakusteaz gain, haren fama mila aldiz biderkatu eta handitzeko balio izan zuen.

http://player.ina.fr/player/embed/CAB8000061901/1/1b0bd203fbcd702f9bc9b10ac3d0fc21/460/259/1


Serge Gainsbourg eta probokazioa

Nire begietatik ...