Sarkozy zentsore?
Hala adierazi du, behintzat, Géral Dahan berak: publizitaterik egiten ez uztea, nire lanari zentsura ezartzea da.
Bada Frantzian Publizitatearen Agintaritza Gorena deitzen den batzorde bat, L’ARP izenez ezagunagoa dena. Bertako buruak, Joseph Besnainou-k esana du, ezin dutela emititzen utzi edozein teleikusleren uste filosofiko, erlijiozko, edo politiko ukitzen duen publizitaterik ez, bederen, hedabide publikoetan. Horretarako 1992ko dekretu batean oinarritu da.
Kontua da, ordea, honen guztiaren atzean, Napoleon Berriaren itzala eta presioa antzeman duela hainbatek.
Bideoa aukeran jartzen dizuegu, horixe da erakutsi nahi ez dutena. Eta frantsesez ez badakizu, hara hemen Dahan imitatzileak esaten duena, gutxi gora behera: Aitortza txiki bat egingo dizuet: esaten dudan guztia egiten dut… Eta esaten ez dudana ere bai!
Urte dexente pasa dira jada Parisen ikasten aritu nintzenetik. Orduan Chirac zen presidente oraindik baina Sarkoleon deitzen zuten politiko bat jada ezagun egiten ari zen.