Susan, begi-bistan

Hemendik aurrera akaso, Sutan Boyle?

Kick Ass Films, telebista ekoiztetxe pornoak, abeslari realitiaren enbidoari-ordagoa bota eta Susani milio bat dolarreko tentua egin dio, bere filme bero horietako  batean, lotsa eta bestelako guztia galtzen badu. Hori bai, Kontratuaren letra ttikiak, erantzuna emateko astebeteko epea ematen dio Susani. Ospearen iragankortasunaren ajeak medio.

Animatu ezkero gainera, Los Angelesera zuzenean eramango duen hegaldi bat prestatu zaio eta hantxe, berak expreski aukeratutako porno star batekin, avenidako izar guztiak ikusiko ei ditu.

Susanen erantzunaren zain geratzen dira bere jarraitzaile guztiak, bien bitartean Mark Kilkus, porno zuzendariak filmearen gidoiari heldu dio. Ez dut nik Susan, Demi Mooren antzera horrelako proposamen lizun bati baietz esaten ikusten, baina…txarrenean jarrita,  Susan, begiak itxi eta gozatu!