Saharar Herrialderen Askatasunaren Aldeko Martxa
Saharar Herrialderen Askatasunaren Aldeko Martxa –
Gaur, maiatzaren 20an, saharar herriaren kausarekin bat datozen elkarte, sindikatu, kolektiboek, erakunde eta gizarte zibilek martxa birtualari hasiera emango diogu, saharar herriak bizi duen egoera larria salatzeko.
Mendebaldeko Saharak, Espainiako aintzinako probintziak, 45 urte baino gehiago daramatza erbestealdi, errepresio eta okupazioan murgilduta, nazioarteko zuzenbidearen araberako irtenbiderik gabe. Egungo gerra egoera, Espainiako gobernuaren isiltasuna eta NBEren konplizitatea ikusita, dokumentu hau sinatzen dugun elkarte, kolektibo, erakunde eta gizarte zibilek, orohar, honako hau adierazten dugu:
- Gure gaitzespenik gogorrena Marokoko armadak saharar biztanleria zibilaren aurka egindako eraso berriari.
- Behingoz bete ditzala Espainiako Gobernuak lurraldearen potentzia administratzaile gisa dituen betebeharrak, Mendebaldeko Sahara azken kolonia baita Afrikan.
- Marokoko armadara bideratutako armen salmenta eta donazioak berehala etetea.
- Marokok Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan egin dituen gizateriaren aurkako krimenak eta saharar herritar, ekintzaile eta kazetarien aurkako egungo jazarpena eta basakeria salatzea.
- Giza eskubideen Nazioarteko behatzaileen, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen eta NBEko Giza Eskubideen Goi Komisarioaren Bulegoaren premiazko eskuhartzea eskatzen dugu.
- Gobernu espainiarraren bitartekaritza preso politiko sahararrentzat, lehen bait lehen aske utz ditzaten.
- Espainiako eta Euskadiko enpresei Mendebaldeko Saharan egiten duten espoliazio-jarduerageldiaraz dezatela eskatzen dugu, sahararren oinarrizko eskubideen zapalketa sistematikoarenkonplize zuzenak baitira.
- Euskal erakundeetako alderdi eta sindikatu guztiei, Marokok merkaturatutako produktu sahararrei esker aberasten ari diren euskal enpresa guztiak salatzea eskatzen diegu.
Horregatik guztiagatik, Espainiako Gobernuari koherentzia eta irmotasuna eskatzen diogu hainbeste aipatzen duen nazioarteko legezkotasunaren bere ustezko defentsan. Saharar herriaren askatasunerako eskubide legitimoa babestea eta errespetatzea, eta Fronte Polisarioaren estatus diplomatikoa formalki aitortzea, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren ordezkari bakar eta legitimo gisa.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkaritzari estatus diplomatikoa emateko eskaera egitea, onar dezala SEAD eta bultza ditzala ekimenak gatazkari irtenbide baketsua emateko, saharar herriak bere legezko subiranotasuna berreskuratzeko, bere lurraldean duintasunez aske bizitzeko aukera izan dezan.
Manifestu honen bidez, saharar herriaren askatasuna, duintasuna, zor politiko eta historiko eta batez ere, herrien arteko elkartasunaren alde, martxa honekin bat egitea eskatzen diegu gizarte zibil eta erakundeei.
Euskal Herri osoan egingo diren ekintzetan parte hartzera animatzen ditugu guztiak, gaurtik hasita Irunen, ekainaren 6ra arte Gasteizen.
Saharar Herrialderen Askatasunaren Aldeko Martxa
Eta nire galdera: Saharan egiten al dituzte Euskal Herriaren aldeko martxak? Zenbat sahararrek ezagutzen dute Euskal Herriaren esistentzia? Eta hona etorri diren sahararretatik zenbatek ikasi dute euskara?