Rajoyren kolpea makilatzen
Rajoyren kolpea makilatzen
Gazte batek Mariano Rajoy Espainiako presidenteari asteazkenean jotako ukabilkadak egunkarietako azalak bete ditu. Igandean dira Espainiako Estatuko hauteskundeak eta azken egunetan debateek hartutako protagonismoa bigarren mailan utzi du gertakariak.
Morboak eta zukua ateratzeko nahiak norgehiagokan jarri ditu hedabide nagusiak. Kanpainako gertakari nagusia bilakatzeko bidean da asteazkenean Pontevedran (Galizia) gertatutakoa.
Ez da lehen aldia Photoshopa diskurtso bat indartzeko edo errealitate bat makilatzeko erabiltzen dutena. Diario Fatxok sare sozialetan zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, Rajoyri emandako ukabilkada ere ez da joko zikinetik at geratu:
Ordu gutxitan sare sozialetan zabaldu zen ukabilkadaren bideoa eta berehala hasi ziren erreakzioak. Egunkari espainiar batzuek (El Mundo) erasotzailea ezker erradikalarekin lotu dute, beste batzuek aldiz (ABC), galiziar independentistekin. Bestalde, Diari Fatxok salatu du El Correok ikurrinarekin lotzeko ahalegina egin duela.
Bitartean albisteak bolo-bolo jarraitzen du sare sozialetan. Bideoa hemen: