Hogeita hamar lagun daude zure zain!

Hogeita hamar lagun daude zure zain!

logo-karratuaEuskarari bultzadatxo bat eman nahi diozu eta ez dakizu nola? Beste bati euskara praktikatzen lagundu nahi diozu, baina ez duzu etxetik irteteko astirik? Orain oso erraza duzu, eman ezazu izena Mintzaneten!

Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen egitasmo bakarra da. Proiektuak bi oinarri ditu: bidelaria (euskara praktikatu nahi duena) eta bidelaguna (euskaldun jantzia).

Une honetan bidelari gehiago daude bidelagunak baino, hogeita hamar pertsona daude bikotea izateko zain, euskaldun jantzien zain, bidelagunen zain, zure zain!!!

Egin behar duzun gauza bakarra www.mintzanet.net webgunean sartzea da!. Bertan “Izena eman” jartzen duen lekuan klikatu eta osatu zure datuak! Zer behar duzun? Ordenagailua, tableta edo mugikorra (kamerarekin, mikrofonoarekin eta entzungailuekin) eta Internet, besterik ez!

Zeren zain zaude? Oraintxe da zure momentua, apunta zaitez Mintzaneten eta har ezazu parte gero eta handiagoa den komunitate honetan!

Hogeita hamar lagun daude zure zain!

Mintzanet bere ahotan (bideoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude