Psikopaten presentzia
Egun zoriontasunaren bila inoiz baino sutsuago abiatzen gara. Gaixotasun mentalak, berriz, inoiz baino zabalduago daude.
Adituen arabera, populazioaren %1 psikopatak dira. Horren arabera, Gasteizen bakarrik 2.400 psikopata egongo lirateke (edo ginateke?). Batzuk, oso gutxi, diagnostikatuta daude eta tratamendupean daude, baina gehienak ez.
Zer da psikopatia? Nortasunaren nahasmena, zirraren kontrola galarazten duena. Gizartean bizitzeko zailtasun handiak eragiten ditu.
Kontua da, nahasmendu hori askoz handiagoa dela (%4) enpresa handietako goi mailako exekutiboen artean (nahiz eta iragan kriminalik ez izan). Horrela frogatu dute British Columbiako irakasle eta psikologia kriminalean aditu Robert Harek eta psikologia industrialean doktore Paul Babiak. Haiek egindako ikerketan demostratu dute giza talde horretan psikopaten presentzia laukoiztu egiten dela.
Hauek dira sintomak: itxura xarmangarria dute, onenak direla uste dute, sarritan gezurtiak dira, ez dute kontzientzia-arazorik, afektibitate arazoak dituzte, hotzak eta erdeinu zaleak dira, komeni zaienean bakarrik laguntzen dute, erraz sumintzen dira, pazientzia gutxi daukate eta oldarkorrak dira.
Enpresa barruko azterketetan, berriz, pertsona hauek honelako profila eman zuten: “Buruzagi berritzaile, argiak eta fidagarriak dira. Bulegoan sartzeaz bat, mundu guztia adoretu egiten dute”.
Norbait datorkizue burura?
Irakurria dut %1 ta %6 artean direla Psikopatak gurean ta uste dut ez dela horrela.
Hau da zenbat politiko,bankari enpresari daude eragiten dituzten milaka hildako,miseria,gudak… berdin zaiela? Gehiengo zabala. Ba enpatia falta hori rasgo psikopatikoa da, ta %6 hori baino askoz gehiago dira.
Amancio Ortega degu adibide, eskabuak ditu bere arropa egiten ta pozik. Hori ez bada psikopata izatea… Ta gehienak oso ondo adaptatzen dira gizartean.