Preso politiko maputxeak borrokan epaiketa justu baten alde
Herenegun, Txileko Gorte Gorenak berrikusten zuen gose greba dauden Hector LLaitul, Ramon LLanquileo, Jose huenuche eta Jobnathan Huillical, preso maputxeen kasua.
Jada 82 egunez luzatu den protestaren helburua hogeina eta hogeitabost urtera kondenatu dituen epaia bertan behera uztea zen, beharrezko bermekin eta Lege Antiterroristatik at berriz burutua izan zedin. Gortea baina, lehen epaiaren kondena gutxitu duen arren, ez du epaia bertan behera utzi.
Preso diren maputxeek gose greba aurrera eramatea erabaki dute, protestak areagotzen diren bitartean. Preso Politiko Maputxeen senideek epaiaren aurka agertu eta eta Txile zein nazioarteko indarrei gose greba horri irtenbide bat topatzeko dei larria egin dute.