Carrero Blancoren hilketaren filma ikusi al duzu?

zuzeu.eus-logo7

ETBn gaztelaniaz “El asesinato de Carrero Blanco” TV moviea estreinatu berri dute. Datorren igandean amaiera. Gustatu al zaizue lehen zatia?

Gertaera aski ezaguna da Euskal Herrian eta ziur zeresana emango duela fikziora Miguel Bardem zinemagileak egindako moldaketak. 70 aktore inguruk egin dute filmean lan, besteak beste, Unax Ugaldek Argalaren papera jokatuko du eta Anartz Zuazuak Wilsonena. Jose Angel Egido Carrero Blanco izango da. Filmea Donibane Lohizun, Irun eta Ziburun grabatu da, baita Madrilen ere.

ETBk eta TVEk elkarlanean sortu dute lana BocaBoca ekoizpen etxearekin batera.

Orain arte Carreroren atentatua nola erakutsi dute fikzioan?

Atentatuko irudi errealak

Medioetan agertutakoak

Berria

EiTB

ABC

atentatua, carrero blanco, ETA, etb, telebista

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

8 pentsamendu “Carrero Blancoren hilketaren filma ikusi al duzu?”-ri buruz

  • Nik bai!! Ia euskeriak ze tarte daukon…

  • Amonamantangorri 2011-06-05 23:38

    Arestian bukatu da lehen kapitulua. Ez zait txarra iruditu. Esan nahi dut, “El Lobo”, “GAL” eta “La casa de mi padre”, besteren artean, erabat irangarriak iruditzen zaizkit edozein ideologiatako euskaldunentzat, eta gutxieneko ikasketak dituen edozein pertsonarentzat. El “Asesinato de Carrero Blanco” honekin, berriz, ez dut (oraindik) ez nazkarik ez auzo-lotsarik sentitu.

    Euskal topikoak gehiegixko esplotatzen ditu umore ukituak emateko. “Euskaldun koadrila baten abenturak Madrilen”. Bitixia da, baina gastronomiak toki berezia eduki du kapitulu honetan: Arriaga (=Argala) sukaldari aparta da. Sekreta batek esana, serio-serio, misterio tonu batekin: “Auzoko arrandegian bezerorik hoberenak omen dira”.

    Euskarak nahiko leku baduela uste dut. Aktore euskaldun asko dago, eta ez dut belarriko minik sentitu.

    Trama izan da gehien moskeatu nauena: Bardemek Carreroren heriotzaren inguruko teoria konspiratorioei heldu die. Alegia, batzuek (CIAk, erregimen barneko talde ilun batek, Illuminatiek, edo ze ostia, hirurek batera) ETAri lagundu egin omen zioten atentatua egiten, komandokoek jakin gabe, jakina. Erabat absurdoa iruditzen zait.

  • Ikusitakoa ikusita niri asko gustatu zait. Fikzioa da eta errealitatea “pelikulizatu” egiten du, jakina. Baina, teknikoki, narratiboki eta antzezlanean oso potente ikusi dut. Euskaraz ere ederki egiten dituztenak jarri dituzte. Akats bakarra: zer gertatuko den ez jakitearen misterioa falta zaiola.

  • Filmak Carrero Blanco hiltzea CIAren operazioa izan zela nabarmentzen du batez ere. Ematen du horixe dela filmaren oinarria edo gai nagusia. Eta hori ez da tesi, teoria edo hipotesi bat, hori, argi eta garbi esateko, historia manipulatu eta faltsifikatzea da. Ez da berria. Beste batzuk ere esan dute lehenago ere. Baina horretara etorri da.
    Egileek ere horixe diote , pelikula honekin ekintza horren inguruko hainbat kontu argitzera datozela…
    Horretara dator filma, eta ikuspegi horretatik onartezina da eta salatu egin behar da.
    Bestela, ETBk bere garaian “trantzisioa”ri buruzko dokumental serie bat egin zuen, eta “Ogro Operazioa” atala ere badago sarean ikusgai:

  • Amonamantangorri 2011-06-06 13:16

    Arrazoi guztia, Lima. Kontuan hartuta film eta telesailek askoz eragin handiagoa euki dezaketela gure perzepzio eta usteetan historia liburu serioek baino, erabat arbuiagarria da inongo oinarririk ez duten ipuinak kontatzea egia fikzionatua balira bezala. Orain, batez besteko españolito eta baskito askok “istorio” hori “Historia” balitz bezala sinestuko dute.

    Unax Ugaldek komandoko kideen izenak “arrazoi legalak direla eta” aldatu direla esan zuen. Horregatik haren pertsonaiak Arriaga izena du, Argala beharrean. Filmaren ekoizleei beharbada ez zaie inporta izan, baina Argala, Euskal Herriko oraintsuko historian, Carrero Blanco bezain inportantea izan da.

  • Gari Garaialde 2011-06-06 13:53

    Eta “arrazoin legalak” zeintzu izan dira, terroristak goratzeaz epaitua izateko arriskua?

  • Niri “Cuentame como paso”ren bertsio pseudobasque iruditu zitzaidan. topikoak, malaletxe aurpegiak, keinuak…
    Gainera, joer, “El Asesinato” jartzea! Ez zait oso egokia iruditzen, beste izen batzuk erabili behar zutela uste dut; la muerte, la ejecucion… eztakitpa!

  • Amonamantangorri 2011-06-06 17:32

    “Arrazoi legalak”: Seguru asko, lege ergel baten arabera, izenak aldatuz gero egiazko protagonistek edo hauen senitartekoek ezin dute erreklamaziorik egin beren izen ona defendatzeko. Egiazko gertakizunak nahi beste dramatizatu, egokitu eta apaindu daitezke, interesatuei baimenik eskatu gabetanik, nahiz eta denok jakin Txikia komandoko kideak nortzuk izan ziren.

    Asier Hormaza: “Bai, eta ni eskatzen ari naiz ETAren inguruko benetako istorio bat. Orain arte egindako saiakerak, GAL dela, edo El Lobo dela, benetan… Baina nik ideia hori planteatu izan dudanetan beti esaten didate, “oraindik ere goiz da hori egiteko, oraindik goiz da”, bada ez dakit zergatik, nik oraintxe egingo nuke, serio, istorio potente bat, estatuan jendea urduri jartzen den horietakoa”. http://www.argia.com/argia-astekaria/2082/etari-buruzko-film-serio-bat-eskatzen-dut

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude