Prentsa askatasuna: Espainian geroz eta okerrago
Prentsa askatasunaren eredu izan zen Europa zaharra, ez da jada munduan erreferente. Halaxe dio behinik-behin Reporters Sans Frontières-ek egin duen txostenak. Italian, Balkanetan eta Espainiar estatuan kazetariak fisikoki mehatxatuta daudela diote. Eta gainera 2008an onartutako hainbat legek prentsa askatasuna arriskuan jartzen dutela azaltzen dute.
Giza Eskubideen Europako hitzarmenean biltzen dena, idatzita egon arren, ez da betetzen. 1950ean eginiko hitzarmen horretan, gizabanako orok iritzi eta adierazpen askatasun eskubideak dituela biltzen da. Era berean, iritziengatik gogaitua ez izateko eskubidea ere badugula dio, eta informazioak eta iritziak bildu, ikertu eta zabaltzekoa baita ere, inolako mugarik gabe.
Eskubide horien urraketaren milaka adibide topatuko genituzke inguruan. Eta agian Espainiar estatuak egun duen 47. postu hori merezi ez duela ere esango genuke.
8. aldia da prentsa askatasunaren sailkapena egiten duela erakunde honek. 2002an, lehen aldian, 29. postuan agertu zen Espainiar estatua. 2003an Europar Batasuneko herrialdeek sailkapenean lortutako postu onak goraipatzen zituen txostenak, betiere Espainia eta Italia salbuespen izanik. Urte hartan 42. posturaino jeitsi zen. Errua ETAren indarkeriari botatzen zion. Nahiz eta ETAren jardueraz gain, beste hainbat arraizoi topatuko genituzkeen 42. postu hori justifikatzeko. Besteak beste, Egunkaria itxi zuten urtea baitzen. Ondorengo urteetan 39, 40, 42, 33 eta 36. postuak besarkatu ditu. Aurtengoan, inoiz izan duen posturik okerrenera heldu arte.
Atzeraka, karramarroen gisan…
Erakunde horrek ez du inolako sinesgarritasunik. Egin edo Egunkariaz esan (ez) zutena nahikoa da sasiprogre hauen nondik norakoak jakiteko. Erakunde horrek egiten duen sailkapena, edota neuk nire etxean egin dezakedana, balio bera. Adierazpen askatasunak hauei musikak musika militarrari zor dion gauza bera. Ezer ez.