Planetako zenbatgarren pertsona zara?
Lur planetako 7.000.000.000. pertsona jaiotzear dago eta zenbait herrialdetan dagoeneko hasi dira titulu hori eskuratuko duen haurraren bila. Historia osoan zehar, biztanleriaren hazkundea geldoa izan da, baina azken 50 urteetan bikoiztu egin da eta 2050 urterako 9.500 milioi pertsonakoa izatea espero da. Jendetza horren guztiaren artean, zein da zure postua? Lur planetako zenbatgarren biztanlea izan zinen? BBCren webguneak aplikazio interesgarri bat prestatu du planetako zenbatgarren haurtxoa izan zinen jakiteko, zure herriko biztanleria, zure bizitza itxaropena eta beste hainbat datu demografiko. Interesgarria, benetan. Kuriositatea ase nahian? Aurrera!
Orduan 1972ko Ekainaren 12an mundu guzian jaiotako lagun bakarra naiz ni?