Halloween gaueko mozorrorik garestiena

zuzeu.eus-logo7

Jantzi dezakezu New Jerseyko zure txaleteko Halloween festan edo baita Mutrikuko Gaba Beltzean ere. Gorputza zulatuta daukazula irudikatzen du mozorro bitxi honek. Egia esan, oso jantzi cool-a da. Hori bai, prezioa 1.000 euro inguru eta zure bi iPad maiteak txikituta amaitzeko arriskua.

Facetime programa erabili du gazteak zuloa irudikatzeko. Hala, bi iPad-ek beraien artean elkarrizketa izango dute, batak tripa aurrean duena erakutsiz eta besteak bizkarrean duena. Horrek zulo ilusioa eragiten du. Egingarria? Bai, amerikarrek badute gaitasuna horrelakoetan sormena erabili ordez dirutza gastatzeko.